Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kostaldeko Bidea

Ikerlari askok adierazten dute Kostaldeko Bidea zaharrenetako bat dela erromesaldiak Konpostelara joateko, geroan, beste batzuk arrakastatsuenak izan eta benetakotzat jo arren. IX. eta X. mendeko lehen hamarkadetan, antzinako galtzadak erabiliz, erromesen arrastoa badago ibilbide horretan. Kostaldeko Bidea seguruena zen, Nafarroakoa, orduan, musulmanek mehatxatuta zegoen eta.

Europa erdialdetik eta iparraldetik zetozen erromesak, Baionatik igaro ondoren, Hendaiako Done Jakue kalera iristen ziren. Hiribildu horretan Zubernoako abadia zegoen, abadian, 1355 inguruan aipatutako ospitale batean artatzen zituen.

Kostaldeko bidea penintsulan sartzen zen Hendaiatik, Kanetako portutik txalupan gurutzatuz, Hondarribira iritsi arte. Bide hori Kantauri osoko itsasertzetik zihoan.

Lehen zatia ez zen oso erosoa. Gipuzkoako Bidasoaren bokaletik Bizkaiko mugaraino, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba ibaiek, itsasora iristen direnean, kostaldearen jarraitutasuna hausten dute, bideari zailtasuna gehitzen. Zenbait erromesari zirrara handia eragin zien ibilbide horrek: "Lekuaren gogortasunagatik, bertako biztanleen izugarrikeriagatik, nonahi aurkitzen diren Ozeanoren besoen amorru puztuagatik" (Hugo de Oportok, Portugalgo apezpikuak, egindako 1120ko bidaiaren oharrak).

Egoera hori aldatu egiten da Bizkaian sartzean, Markina-Xemeinen barrena, eta Lea-Artibai eskualdeko haran bareak zeharkatzean. Bilboraino iristen da, itsasadarraren ezkerraldeko herrietatik jarraituz, meatze-eremura iritsi arte; azkenean, Covarónen amaitzean. Hemendik aurrera, Kantabriako bidea irekitzen da, Onton kostako herrian barrena.

Kostaldeko bide horrek adar bat du, Bilbotik, Kadagua ibaiari jarraituz, Bizkaiko hiriburua eta Frantziako bidea lotzen dituena Burgosko probintzian.

Ibilbidean zehar, bidea lehen mailako ondare kulturaleko multzo eta elementuekin lotzen da. Garrantzi historikoari buruz zerbait gehiago jakiteko, sakatu planoan interesatzen zaizun elementuetan.


Kultur-ondarearen multzoak eta elementuak, etapaka

1. Etapa: Hondarribia • Donostia
2. Etapa: Donostia • Zarautz
3. Etapa: Zarautz • Deba
4. Etapa: Deba • Markina-Xemein
5. Etapa: Markina-Xemein • Gernika-Lumo
6. Etapa: Gernika-Lumo • Bilbo
7. Etapa: Bilbo • Portugalete
8. Etapa: Portugalete • Kobaron