Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Done Jakue bidea

Done Jakue Bidea ondasun kultural izendatu zuten jada 1962an. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak lan luzea egin du 2012an erromesarentzako bide fisiko finkatu arte, ibilbide erreala, erabilgarria, jarraitua eta segurua hain zuzen ere. Ibilbide hori behin betiko finkatu eta deklaratu zen urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren bidez. Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzean gehieneko babes-maila (kultura-ondasun kalifikatua),eta monumentu-multzo kategoria eman zitzaizkion (2012ko urtarrilaren 27ko EHAA (leiho berri batean irekitzen da)).

Trazadura horretara iristeko, mugarri edo leku historikoak izateaz gain, arreta berezia jarri zen bide historikoak eta galtzada publikoak fisikoki lotzeko, errepide eta bide arriskutsuak saihestuz, posiblea izanez gero.

Ildo horretatik, XXI. mendeko ibilbide bat finkatu zen, historian zehar egituratuta. Ibilbide horren bidez, lekuetako kultura-ondarea bistaratzen da, eta, era berean, kultura-, gizarte- eta ekonomia-trukeak ikusten dira denboran zehar.

Euskal Herriko Done Jakue Bidea bi ibilbideren inguruan egituratzen da: batek Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatzen ditu kostaldetik, ekialdetik mendebaldera, eta besteak Gipuzkoa eta Araba iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ditu.

Euskal Herriko Done Jakue Bidea