Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

101. Aretxaldeko Andre Maria eliza (Lezama)

6. ETAPA: GERNIKA-LUMO • BILBAO

Patronatuko eliza bat

Antzinako Erregimenean patronatu erregimen bat zegoen Euskal Herriko parrokietan, bereziki Kantauri isurialdean. Batzuk hiribilduetako kontzejuen edo herriko bizilagunen eskuetan zeuden, baina horietako asko, batez ere Bizkaian, Ahaide Nagusienak ziren.

Zer onura zekarren eliza baten patroi izateak? Jaun batentzat, patronatuak hainbat gauza esan nahi zuen. Alde batetik, zeukanari beste auzokoen aldean estatus sozial altuagoa aitortzen zitzaion: erlijio komunitatearekiko figura paternalista zen. Patroiak elizako kultua ziurtatu behar zuen, eta, trukean, zenbait eskubide aitortzen zitzaizkion, hala nola, tenpluko tokirik nabarmenenetan lurperatzea eta esertzea, edo leinuaren armarria tenpluko toki goren batean kokatzea. Bete beharreko baldintzen artean, elizgizon baten edo batzuen presentzia ordaintzea zegoen, eliztarren kopurua kontuan hartuta behar besteko kultua egin ahal izateko. Horretarako hamarrenak jasotzen zituen, patroi bezala apaizen artean banatzeko (normalean berak aukeratzen zituenak). Hala ere, hori oso gutxitan gertatzen zen, jaun horiek ondasun horiek euren onurarako erabiltzen zituztelako eta elizgizonentzako baliabide gutxi uzten zutelako.

Hori dela eta, Erdi Aroaren amaieran, Gaztelako erregeek Bandoen Borrokekin zerikurisik ez zuten leinuen jaurerriaren bakegintzaren kausari laguntza eman ondoren, parrokietan erregularizazioa eskatzeko borroka judiziala hasi zen. Eliza ezberdinetako eliztarrek ekintza judizialak hasi zituzten jauntxoek joko-arauak errespeta zitzaten eta gurtzarako hamarrenen kopuru handiagoa bidera zezaten, beren familia-ekonomiara bideratu beharrean. Kasu askotan, beren helburua lortu zuten, bide judizialetik edo akordioak lortuz.

Aretxaldeko Andre Mariaren parrokiaren kasuan, bere jatorria ilunpetan mantentzen da, baina iturri batzuen arabera, Oxangoititarrek, Lezama aldeko kapare leinu batekoek, eraiki zuten. Hala ere, laster lotuko da Muxikatarrekin, XVIII. mendera arte mantenduko duten bandoburuekin.

Aretxaldeko eliza

Andre Mariaren elizaren egungo arkitekturak gotiko berantiarreko egitura (XVI. mendea) XVIII. mendearen hasieran egindako berrikuntzarekin konbinatzen du. Horrela, tenplua hiru habeartetan antolatzen da, erdikoa alboetakoak baino garaiagoa delarik. Erdiko ganga trazeriazkoa da, eta giltzarriak eguzki-motiboekin, motibo heraldikoekin eta abarrekin apainduta daude. Hala ere, alboko habearteak gurutzeria soil batez estalita daude. Zutabeen forma eta dekorazioak ere ez datoz bat gotiko berantiarreko estiloarekin. Horrek aditzera ematen du proiektu desberdinen emaitza direla.

Teilatuari eusteko sistema aztertzen badugu, zutabeak bi zatiz osatuta daudela ikusiko dugu. Batak kolomatxo atxikiak ditu, non erdiko gangen nerbioak bermatzen diren; bestea, albokoetatik atxikita dagoena, oinplano angeluzuzenekoa da eta apaindurarik gabea. Gainera, ojiba-arkuak harlanduxkoz beteta agertzen dira, erdi-puntuko beste arku baxuago batzuk osatzeko. Aldaketa horrekin jatorrizko eraikuntzari liraintasuna kendu zitzaion, baina sendotasunan eman zitzaion, agian falta zen zerbait zena. Gainera, alboko habearteei emango zitzaien altuera murriztu egin zen. Agian egorkortasun arazoak egon ziren alboetako habearteetan eta altuera jaistea erabaki zen, nahiz eta litekeena den ere obra amaitu gabe geratzea eta gero elizaren trazadura aldatzea erabakitzea.

XVIII. mendeko fasean, presbiterioaren kupula nabarmentzen da, zeru ireki bat bezalako pinturekin apaindua, baita erretaula nagusia eta alboetakoak ere, rokoko estilokoak (1740 inguruan). Garai bereko pulpitua ere nabarmentzen da.

Partekatu

unesco