Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

107. Avril mendiko gotorlekua (Bilbao)

6. ETAPA: GERNIKA-LUMO • BILBAO

Bilboko 3 setioak XIX. mendean

Aro Modernoan, Bilboko hiriak garapen ekonomiko handia izan zuen, batez ere merkataritzan oinarrituta. Gatazka eta egitura politiko eta produktiboen aldaketen aurkako erresistentzia garai honetan, Bilbon, Euskal Herriko eta Espainiako gainerako herrialdeetan bezala, ziurgabetasun garai bat biziko da. Egoera 1833an lehertu zen, oinordekotza gatazka baten forma hartuz.

Karlos Maria Isidro Borboikoaren aldekoak altxatu ondoren, zeintzuen artean gizarteko sektorerik atzerakoienak nabarmentzen ziren, Lehen Karlistada (1833-1839) hasi zen. Bere aurkariak liberalak ziren, María Isabel Luisa Borboiko eta Borboi-Bi Sizilietakoaren alde zeudenak, Karlosen iloba eta Fernando VII.aren oinordekoa zena. Gerra honetako agertokirik garrantzitsuenetako bat Euskadin eta Nafarroan izan zen, non suntsipen eta heriotza asko eragin zituen.

Errege-nahi karlistak, zeinaren armadak Tomas Zumalakarregi gipuzkoar jeneral bikainak zuzentzen zituen, nazioarteko babesa lortzen jarraitu behar zuen, eta helburu horrekin euskal hiriburuetako bat hartu nahi zuen. Gainera, Bilbo hartzeak baliabide ekonomikoak handitzea ekarriko luke. Iritzi horren kontrakoa zen bere jenerala, Madrilerantz joatearen eta boterea eskuratzearen aldekoa. Azkenik, horrek amore eman eta setioa hasi behar izan zuen, non zauritua izan zen (1835eko ekainak 12an). Zauri horien ondorioz, egun gutxi barru hil zen (ekainak 24an). Testuinguru horretan, egun batzuk iraungo zuen setio bat hasi zen, Espartero jeneralaren tropek, Portugaletetik iritsita, setioa uztailaren 1erako altxatu baitzuten.

Hala ere, karlistek ez zuten amore eman. 1836ko azaroaren 5ean setio egonkor baat eratu zuten berriro, urte hartako abenduaren amaierara arte iraungo zuena.

30 urte geroago, Karlos Maria Isidroren ondorengoak, Karlos erregegaiak, 1868ko Iraultzaren eta Diputatuen Kongresuan alderdi karlistak izan zuen igoeraren ondoren sortutako ezegonkortasun politikoko urteak probestu zituen, boterea eskuratzeko gerra berriz hasteko. Azken Karlistadaren (1872-1876) testuinguruan, Bilboko hiriaren setio berri bat eratu zen 1873ko abenduaren amaieratik. Setioa bera otsailean hasi zen, bonbardaketarekin, eta maitzaren 2ra arte iraun zuen, tropa liberalak hiriari laguntzeko egindako erasoaren ondorioz. Hala ere, hiriaren gaineko presioa ez zen amaitu, garaipen liberala ez baitzen erabatekoa izan, eta karlistek hiria erasotzen jarraitu zuten aurrerantzean ere.

Gotorleku sistema bat

Litekeena da Lehen Karlistadako setioek iraun zuten hilabeteetan 1874ko setioaren protagonista izango ziren gotorlekuetako batzuk eraikitzen hastea. Hala ere, bigarren etapa horretan hasiko dira karlistak Bilbo inguratzen duen lerro gotortua eraikitzen. 1874ko maiatzean, liberalek hiriaren defentsarako erabiliko zituzten gotorlekuak egokitzeari heldu zioten. 1875ean, karlistek Kadaguako harana eta Nerbioi-Ibaizabal ibarra banatzen dituen gailur-lerroan zeuden gotorlekuak okupatzen zituzten oraindik.

Liberalek hiriaren defentsarako ezarri zituzten gotorlekuen artean Avril mendikoa dago. Arrazoia ziurtasunez ezagutzen ez den arren, gotorlekuaren eta mendiaren izena Jean Jacques Avril antzinako gobernadore frantsesarena dela dirudi, Napoleonen okupazioan hirian finkatu zena. Gotorlekua 7 aldeko poligono irregularra da, 90 x 65 metro ingurukoa, lurreko obren eta karezko eta harrizko parapetoen bidez egina. Babes-hobi batez inguratuta dago eta, bere atzean, harrizko fronteak altxatzen dira.

Gaur egun, bere barnean komunikazio antena bat dago, baina bere ingurua bisita daiteke, bertatik aurkarien gotorlekuekiko perspektiba lortu ahal izateko, hego-mendebalderantz.

Partekatu

unesco