Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

115. Zorrotzako Errege Ontziola-Zorrotzaurre-Deustuko kanala (Bilbao)

7. ETAPA: BILBAO • PORTUGALETE

Ehunka urteko industriagunea

Behe Erdi Arotik, Kadagua ibaiak eta itsasadarrak bat egiten duten tokia ontzigintzarako gune bat izan da. 1615ean Felipe III.ak ontzigintza-guneari Errege Ontziola kategoria eman zion arte, eta koroarentzako ontziak eraikitzeko eta hornitzeko azpiegitura finkoak ezarri ziren arte, ontziolen funtzionamendua askoz informalagoa zen. Jarduera garatzako espazioa ontzigileei alokatzen zitzaien, zeintzuek euren beharretarako aldi baterako instalazioak eraikitzen baitzituzten.

XVI. mendearen bigarren erdian, zenbait faktorek itsasontzien eskariaren beherakada eragin zuten, eta horrek agintariak eta kaltetu nagusiak proiektu berri bat bultzatzera eraman zituen, errege armadei hornituko zien ontziola bat eraikitzea, hain zuzen ere. Hala, 1615ean Zorrotzako Errege Ontziola sortu zen, eta bertan jarriko dira Koroako erakundeekin egiten ziren kontratuei erantzuteko azpiegiturak. Bi harmaila sortzen dira gerraontziak, galeoiak, korreoak eta bestelakoak fabrikatzeko, bai eta zur-biltegiak, era guztietako sokak egiteko estalpeak, olanetarako ehungailuak, breetarako biltegiak eta abar.

XVII. eta XVIII. mendeetan, instalazio horiek osatzen eta eraberritzen joan ziren, unean uneko beharren arabera. XIX. mendean, jarduerak behera egin zuen (errege kontzesioaren galeragatik), eta Armadaren lokal soil gisa iraun zuen. XIX. mendeko 40ko hamarkadatik aurrera, berpizte txiki bat bizi izan zuen, baina, ondoren, saldu eta desegin egin zuten. Multzo guzti hartatik, kordeldegiaren eraikin bereizgarriaren zati bat baino ez da geratzen, solairu bakarrekoa, bi isurkiko teilatua eta bao burudunak dituena. Luzera handiko pabilioi bat bezala diseinatu zen, gaur egun. 75 metro inguru baino mantentzen ez diren arren (bosten bat).

Industria-jarduera

Zorrotzako ontziolaren jarduera artisautzat edo traziozionaltzat jotzen bada, orubean industria-ekoizpena finkatzea beste ekoizpen-mota baten eskutik etorriko zen.

Oraindik nolabait zutik dirauten industrietako bi aipatzearren, Talleres de Zorroza enpresa aipatuko dugu, alde batetik. 1871an sortua, 1901ean ezagutzen dugun izena hartu zuen. Enpresa hori metalezko eraikuntzetan aritzen zen eta, zehazki, garabietan espezializatuta egon zen. Bulegoen pabilioia baino ez da geratzen, eta Zorrotzako puntan dago.

Bestalde, Grandes Molinos Vascos eraikin erraldoia dago. Irin-industriaren sektorean mugarri garrantzitsua da. Pabilioiaren eraikuntza-ezaugarriak ekoizpen motaren araberakoak dira, bere operazioterako grabitatea aprobetxatzen baitzuen, eta hortik dator solairuen banaketa eta eraikinaren altuera handia. 1920 eta 1924 artean eraiki zen. Gaur egun, bere bolumen handiak eta dorre nabarmenak itsasadarraren ertzeko paisaiaren elementu bereizgarria bihurtzen dute

Azkenik, Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren beste aldean geldituko gara, eskuinaldean, Zorrotzaurre izenekoan. Forma kurbatua du, ibaiaren meandro batek eragindakoa. 1950 eta 1968 artean, ubide zuzen bat industen hasi zen, ibilguaren bihurgune hori saihesteko, baina ez zen amaitu. Horren ondorioz, kai bat eratu zen, ontziei bertan garatu zen industriagunerako sarbidea errazteko. Duela gutxi, ubidea meandroaren beste alderaino iritsi da, eta Zorrotzaurre eta Deustuko erribera uharte bihurtu dira.

Esan bezala, hainbat ekoizpen-sektoretako hainbat industria garatu ziren bertan. Adibidez, Galletas Artiach (nekazaritzako elikagaien sektorearen barruan), Elorriaga Industrial Eléctrica (motor elektrikoak egiten zituena), hainbat industria kimiko eta abar.

Partekatu

unesco