Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

142. Pobeña-Cobarón meatze-esparruko multzoa (Muskiz)

8. ETAPA: PORTUGALETE • KOBARON

Meatzaritza-ekoizpeneko ziklo osoa itsasoaren ondoan

Antzinako meategi honetara hurbiltzean, deigarria da, lehenik eta behin, meatze-jarduera txertatu zen kostaldeko paisaiaren edertasuna, zeinaren hondarrek gaur egun lekuari balio historiko erantsia ematen baitiote. Meatze-multzoa 5 ustiategik osatzen zuten, eta horietako garrantzitsuena Amalia Vizcaína meatzea zen. Bere historia 1870ean hasi zen, Pedro de la Colinak meatze hori erregistratu zuenean. Urtebete beranduago, José Mac Lennan ingeniari eskoziarraren esku utzi zuen, meatze esparru honen bultzadaren benetako egilea izan zena. Joan den mendeko 60ko hamarkadaren amaieran meatzeak emankorra izateari utzi zion eta bere jarduera eten zuen.

Mac Lennanek meatze arro honetan lehen aldiz meatze ziklo osoa toki berean biltzen zuen ekoizpen establezimendu bat diseinatu izanaren meritua izan zuen: erauzketa, mineral garbiketa, kiskaltze labeak, biltegiak, trenbidea, Ingalaterrara garraiatzeko itsas kargalekua eta administrazio eta etxebizitza eraikinak. Aurrerantzean, kostaldeko antzeko beste leku batzuetarako balioko zuen ereduak.

Mineralaren ustiapena karbonatoan edo sideritan oinarritzen zen. Meatze-frontea oraindik ere ikus daiteke Kobaron auzotik gertu airte zabalean egiten ziren lanen hondarretan. Baina burdin mineral mota horren ezaugarria beti %50etik beherako burdin lege bat izatea da, eta, beraz, beharrezkoa zen kiskaltze labeetan prozesatzea, Kobaron eta Pobeña arteko trenbidearen plantxa zaharreko ibilbidearen hasieran daudenak bezalakoetan. 1900 inguruan eraikitako bi labe biki daude, 14 metroko altuera eta oinarrian 10 metroko zabalera duten kono-enbor formakoak, Cleveland motakoak, eta oinarri karratuko beste labe txikiago bat, 4 metroko aldekoa eta zaharragoa, 1882koa. Prozesua karbonatoa labeetan sartzea zen, eta egun batzuetan erretzen zen, ikatza (antrazita) erabiliz erregai bezala. Burdin mineralean zeuden ezpurutasunak kentzeko modua zen, eta, aldi berean, bere legea %10 eta %20 artean handitzeko formula.

1873tik aurrera esparru honetatik ateratako minerala, ondoren, trenaren bidez garraiatzen zen (gaur egun, Itsas-Lurreko bide berdea da), metro bateko zabalerakoa, lehenik Pobeñaraino, eta, 1877tik aurrera, El Castillo izeneko cantilever motako kargaleku ikusgarriraino, 2008an itsasoko oldarraldien ondorioz bere aireko zati metalikoan desagertua. Izan ere, leku hura arriskutsua zela instalazioaren hasieratik ezagutzen zen, itsaslabarrak gertu zeudelako eta itsasaldiak zeudelako; izan ere, itsasontziak egunean ordu batzuetan baino ezin ziren kargatu. Metalezko egiturak meaz kargatutako bagonetak hegalkinaren muturreraino zeramatzaten errailei eusten zien, eta han edukia deskargatzen zuten itsasontziko sotora zuzendutako hustubide batetik.

Kargalekuaren gainean Campomar gaina zegoen, 1908an sortutako, Orconera Iron Ore Konpainiako mineral garbitoki erraldoia zuena, zeinak garbitzeko itsasoko ura baliatzen zuen. Bere hornidurako, bere garaian, Europako balde linearik handiena eraiki zen. Minerala Trianoko mendietatik jaisten zuen, 8 kilometrotara, eta itzuleran garbi eramaten zuen, lehenik meatze-trenbidean kargatzeko, eta, ondoren, Bilboko itsasadarreko kargalekuetako itsasontzietan kargatzeko, Lutxanan. Baldeek 1.400 tona garraiatzen zituzten egunero, eta 100 personari ematen zien lana garbitokian eta beste 100 pertsonari lerroan.

Amaitzeko, aipatzekoa da Pobeña-Kobarongo meatze-esparrua berritzailea izan zela, ez soilik prozesu osoa itsasoaren ondoan kokatzeagatik, baita minerala kiskaltzeko tekniketan ere; izan ere, beste esparru handi batzuetan teknika horiek erabili ziren, eta, horregatik, Bizkaiko meatzaritzak karbonatoak erauzten jarraitu zuen, kalitatezko mineral-kontzentrazio handienak agortu eta hamarkada batzuetara

Partekatu

unesco