Osasun Saila

Arnas infekzio akutua (AIA)

SARS-CoV-2ak 2020ko lehen hilabeteetan sortutako pandemiaren ondorioz distortsio handia gertatu zen gripearen jagole zaintza-sareetan Lehen Mailako Arretan, kontsulta medikoko ereduetan izandako aldaketek eta COVID-19aren diagnostikorako zentroen agerpenak eraginda, gripearen jagole zaintzaren ohiko zirkuituak nabarmen aldarazi baitzituzten.

ECDCren eta Osasunaren Mundu Erakundearen nazioarteko gomendioei jarraituz, arnas infekzio akutua zaintzeko sistemak ezartzen hasi ziren, bai lehen mailako arretaren eremuan, arnas infekzio akutu arina zaintzeko, bai ospitalean, arnas infekzio akutu larria zaintzeko. Bi sistema horiek Gripea Zaintzeko Sistemaren esparruan erabilitako esperientzian eta metodologian oinarritzen dira. Sistema horien helburua COVID-19, gripea eta beste edozein arnas birus zaintzea da, baita kontrol- eta prebentzio-neurrien eraginkortasuna ebaluatzen laguntzea ere, bereziki txertoena.

Infecciones respiratorias agudas

Zaintza-sistema horiek egonkor egon behar dute denboran, beste edozein arnas agenteren agerraldiari erantzuteko.

Arnas infekzioak oso ohikoa den osasun-arazo bat dira populazio orokorrean. Eragin handiagoa dute bizialdiaren muturreko adinetan eta paziente immunodeprimituetan, larriagoak izan baitaitezke halakoetan. Arnas infekzio horiek birusek eragiten dituzte maiz, eta nabarmentzekoa da arnas birus sinzitiala (ABS) adingabeengan, eta influenza eta adenobirus birusak helduengan.

Dokumentu interesgarriak


2023 urteko txostenak

*20. astetik 40. astera bitartean txostenak lau astean behin igoko dira.


2022 urteko txostenak

Azken aldaketako data: