Osasun Saila

Q sukarra

Zer da Q sukarra?

Q sukarra - Fiebre Q

  • Q sukarra pertsonei eta animaliei eragiten dien gaixotasun bat da, Coxiella burnetii mikrobioak (bakterioak) eragindakoa . Animalien infekzioak, haurdunaldiaren amaieran, abortuak eragiten ditu

Nola transmititzen da?

  • Q sukarra infektatutako animalien bidez transmititzen zaie pertsonei: ahuntzak, ardiak, behiak, etab.
  • Pertsonek honela har dezakete Q sukarra:

    • Infektatutako animaliak dauden edo egon diren inguruneetan sortutako Q sukarraren bakterioa duten aerosolak arnastean.
    • Infektatutako animalia baten gorozkiak, gernua, esnea edo odola ukitzean.
    • Animalia jaioberri bat edo infektatutako animalia baten erditze-produktuak (plazenta, erditze-likidoak) ukitzean.
    • Esne gordina edatean (pasteurizatu gabea).

Zein dira Q sukarraren zeinuak eta sintomak pertsonengan?

  • Q sukarraren bakterioak kutsatutako pertsonen erdia inguru gaixotu egingo da eta gripearen antzeko sintomak izango ditu. Pertsonak bakterioarekin infektatu eta 2 edo 3 astera jar daitezke gaixorik.
  • Zeinuak eta sintomak honako hauek izan daitezke:
    • Sukar handia
    • Nekea
    • Hotzikarak edota izerdia
    • Buruko mina
    • Giharretako mina
    • Eztula
    • Goragaleak, gorakoak edo beherakoa
    • Mina bularrean
  • Q sukarra duten pertsonen proportzio txiki batek Q sukar kronikoa izeneko gaixotasun larriagoa garatu lezakete.

Zer da Q sukar kronikoa?

  • Q sukar kronikoak bihotzeko balbulen infekzioa eragin dezake (endokarditis). Baliteke sintomak ez agertzea esposizioa gertatu eta hilabete edo urte batzuetara arte.
  • Q sukar kronikoa gertagarriagoa da honako ezaugarri hauek dituzten pertsonengan:
    • Bihotzeko balbula edo odol-hodien gaixotasuna duten pertsonak.
    • Immunitate-sistema ahulduta duten pertsonak.
    • Q sukarra lehen aldiz hartu zutenean haurdun zeuden emakumeak.

Esposizioa murrizteko neurriak:

  • Ahal dela, ez ukitu infektatutako animaliarik erditzean. Erditzen ari diren edo erditzeko produktuekin kontaktua duten animaliei laguntzen badiezu, babestu honako hau erabiliz:
    • Eskularruak
    • Begietarako babesa (adibidez, babes-betaurrekoak)
    • Babesteko arropa (adibidez, buzoak eta botak)
    • FFP2 edo FFP3 maskarak. (Galdetu zure lehen mailako arretako medikuari maskararik erabiltzea segurua bazaizu)
    • Jantzi eta aldatu arropa eta zapatak animaliekin lan egin ondoren.
    • Pasteurizatutako esnea eta esnekiak bakarrik jan eta edan (gazta, krema, gurina, etab.).

Zer egin beharko nuke sintomak ditudala uste badut?

  • Q sukarra izan dezakezula uste baduzu edo Q sukar kronikoa izateko arriskua baduzu, zure medikuarengana jo. Animaliekin lan egiten baduzu edo lan egin baduzu, esaiozu.
  • Jakinarazi albaitariei zure animaliek Q sukarra izan dezaketela uste baduzu.

Informazio gehiago:  Q sukarra Zaintzeko Protokoloa

Azken aldaketako data: