Erregistro epidemiologikoak
Osasun Sailak honako erregistro hauen erantzukizuna dauka:
Minbiziaren erregistroa
- EAEn diagnostikatutako minbizi-kasu berri guztiei buruzko informazioa jasotzen du.
Heriotza Tasaren Erregistroa
- EAEko heriotza guztiei buruzko informazioa jasotzen du, baita beste autonomia-erkidegoetan hildako EAEko egoiliarrenak ere.
Ospitaleko alten erregistroa
- EAEko ospitale publiko eta pribatuetako alten informazioa jasotzen du, anbulatorioetako kirurgia handienak barne.
Toxikomaniei buruzko informazio sistema
- Hiru adierazleri buruzko informazioa jasotzen du:
- Tratamenduaren adierazlea: : Substantzia piskoaktiboak gehiegi hartzeagatik edo haiekiko mendekotasuna izateagatik zenbatek hartzen duten toxikomaniak tratatzeko tratamendua Osakidetzako zentroetan edo EAEko itunpeko zentroetan edo zentro pribatuetan.
- Larrialdien adierazlea: : EAEn 15-54 urtekoek izandako ospitaleko larrialdi-episodioetatik zenbatetan aipatzen den substantzia edo droga psikoaktiboak hartu direla.
- Hilkortasunaren adierazlea: : EAEko 10-64 urte bitarteko zenbat hil diren substantzia psikoaktiboak medikuak esan gabe nahita kontsumitzeagatik izandako kontrako erreakzio akutuaren ondorioz.
Haurdunaldiaren Borondatezko Etenduren Erregistroa
- EAEn egindako HBEak ezagutzeko informazioa jaso eta lantzen du, baita beste autonomia-erkidegoetan EAEko egoiliarrek egindakoak ere; horretaz gain, interbentzioari eta profil sozioekonomikoari buruzko informazioa ere jasotzen ditu.
Gaixotasun arraroen erregistroa
- EAEko egoiliarren artean diagnostikatutako gaixotasun arraroei buruzko informazioa jaso eta lantzen du (EBren esparruan, 5 kasu baino gutxiago 10.000 biztanleko).
Sortzetiko anomalien erregistroa
- Bizirik jaiotakoen sortzetiko malformazio, hilik jaiotako eta EAEn bizi diren emakumeen haurdunaldiaren borondatezko etete kasu guztien informazioa jasotzen du.
Azken aldaketako data: