Osasun Saila

Osasun publikoaren txostena

Osasun publikoko txostenak - Gobierno VascoUrteko txosten hauen argitalpenaren helburua Osasun Sailak osasun publikoaren arloan garatu dituen jardueren laburpen bat egitea da.

Bere garapen profesionalerako informazio interesgarria lortu nahi duen profesional sanitarioarentzat zuzendua da batik bat, edota Euskadin bizi garenon osasun kolektiboaren sustapenari eta babesari buruzko ikuspegi azkar bat eduki nahi duen edozein pertsonarentzat.

Hemen barne hartzen dira:

  • zainketa epidemiologikoarekin erlazionaturiko jokaerak (kolektibo jakin bati edo populazio guztiari erasan diezaieketen gaixotasunen detekzioa eta kontrola)
  • ingurunearekin zerikusia daukatenak (arnasten dugun airean, edaten dugun edo geure aisialdietan gozatzen dugun urean edo jaten ditugun elikagaietan sor daitezkeen asalduen detekzioa eta kontrola, edota populazioaren bizi kalitatea edo osasuna bera arriskuan egon daitekeen zenbait egoeraren detekzioa eta kontrola)
  • populazioaren eta pertsona bakoitzaren bizi estiloak baldintzatzen dituzten faktoreekin zerikusia daukatenak, nahiz eta hauen sustapenean askoz ere eragin zuzenagoa daukan norberaren gogo, ahalegin eta konpromisoak: elikapen orekatua, jarduera fisiko egokia, tabakotik eta alkoholetik urruntzea, istripuzko lesioen prebentzioa

Azken txostena

Txostenen historiala ikusi

Azken aldaketako data: