Euskadiko Txertaketari eta Immunizazioari buruzko Jardunaldiak
Euskadiko Txertaketari eta Immunizazioari buruzko Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak antolatzen ditu, Osakidetzarekin, Euskadiko Txertaketen Aholku Batzordearekin eta euskal osasun-sistemako beste eragile batzuekin elkarlanean. Jardunaldien helburua da ezagutzak trukatzeko, egungo erronkak aztertzeko eta txertaketa-programen inguruan eguneratzeko gune bat eskaintzea.
Ezagutzarako eta etengabeko hobekuntzarako gunea
Jardunaldi hauek aukera ematen dute ezagutzak eguneratzeko, txerto berriak ezartzeari buruz eztabaidatzeko, jardunbide egokiak partekatzeko eta erakundeek immunizazioaren bidez prebentzioarekiko duten konpromisoa indartzeko. Urtez urte, euskal herritarren osasuna babesteko bidean aurrera egiten jarraitzeko funtsezko hitzordu gisa finkatzen ari dira.
III. jardunaldia – 2025
Jardunaldien hirugarren edizioa 2025eko otsailaren 19an egin zen, eta osasun publikoaren eta txertaketaren arloko profesionalentzako erreferentziazko foro gisa finkatu zen. Ekitaldian Euskadin ezarritako immunizazio-politikei buruzko esperientziak, aurrerapenak eta emaitzak partekatu ahal izan ziren.
Jardunaldian, Euskadiko txertaketa-egutegiaren arrakasta nabarmendu zen. Izan ere, egutegiak 50 urte daramatza martxan, eta haurren % 90 immunizatzea lortu du, osasuneko profesionalen, ikastetxeen eta familien arteko estrategia koordinatuari esker. Halaber, beste adin-tarte batzuetan eta egoera ahulean dauden kolektiboetan estaldurak hobetzeko dauden erronkak jorratu ziren.
Prentsa-ohar ofiziala - Euskadiko txertaketa-egutegia sendotzea
- I. jardunaldia (2008): Txertaketa-programen bilakaeran, berrikuntzetan eta etorkizuneko aukeretan oinarritua.
- II. jardunaldia (2024): Egutegia berrikustera eta estrategia publikoan txerto berriak eranstera bideratua.
Azken aldaketako data: