Atzerritartasun Zuzenbideari, Harrerari eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Kongresua

Atzerritartasun Zuzenbideari, Harrerari eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Kongresua

Agurra

Nerea Melgosa Vega

Euskadi duela urte batzuk baino gizarte anitzagoa da gaur egun. Eta are gehiago izango da etorkizunean.

Errealitate horrek erronkak planteatzen dizkigu, baina batez ere aukera bat eskaintzen digu: gizarte kohesionatu bat eraikitzen jarraitzea, eskubideak eta betebeharrak hartzen, integratzen eta bermatzen dakiena, eta aniztasuna gotorleku kolektibo bihurtzen duena.

Horregatik, urriaren 8an eta 9an Bilboko Euskalduna Jauregian elkartuko gara Atzerritartasun, Harrera eta Integrazio Zuzenbideari buruzko I. Nazioarteko Kongresuan – Euskadi 2026, gure borondatea ondo laburbiltzen duen ideiaren pean: “Etorkizunari begira / Mirando hacia el futuro”.

Bi egunetan zehar, Euskadiko eta beste herrialde batzuetako espezialistekin, profesionalekin, erakundeekin eta erakunde sozialekin esperientziak entzuteko eta partekatzeko aukera izango dugu. Europako Migrazio eta Asilo Itunari buruz hitz egingo dugu, atzerritartasunari eta berme juridikoei buruzko legediari buruz, enpleguari buruz, emakume migratuei buruz, laguntza eta gizarteratzeari buruz, eta baita Euskaditik etengabe eraldatzen ari den errealitate sozial bati erantzuteko behar ditugun tresnei buruz ere.

Baina, batez ere, entzuteko, kontrastatzeko, ikasteko eta elkarrekin aurrera egiteko Kongresua izatea nahi dugu.

Arau, prozedura administratibo edo politika publiko bakoitzaren atzean pertsonak daudelako. Euskadira beren proiektuekin, gaitasunekin, ziurgabetasunekin eta etorkizuneko itxaropenekin iristen diren pertsonak.

Eta zer Euskadi izan nahi dugun ere jokoan dago.

Eskubideak eta betebeharrak dituen Euskadi bat. Elkarbizitzaren aldeko apustua egiten duen Euskadi bat. Euskadik ez dio uko egiten gizarte-kohesioari, eta uste du ongi hartzea eta integratzea gure etorkizun komunean inbertitzea ere badela.

Parte hartzera gonbidatzen zaituztet, zuen esperientzia eta begirada ekartzera eta, bereziki, eztabaida honen parte izatera.

Bilbon ikusiko dugu elkar, urriaren 8an eta 9an.

Etorkizunera begira. Mirando hacia el futuro.

 

Nerea Melgosa
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua
Eusko Jaurlaritza

Aurkezpena

Zer da?

Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra testuinguru bereziki garrantzitsuan dator. Atzerritartasun Araudi berriaren aplikazioak, Migrazio eta Asilorako Europako Itunaren (PEMA) inplementazioak eta atzerritarren ezohiko erregularizazio-prozesuak ekarritako agertoki berriak erronka eta aukera garrantzitsuak planteatzen dituzte.

Hartzen diren erabakiek eta esparru juridiko berri horiek interpretatu eta aplikatzeko moduak eragin zuzena izango dute datozen urteetan etorkinen harrera- eta integrazio-prozesuetan.

Hori dela eta, Biltzar honek eztabaida elikatu baino zerbait gehiago egin nahi du: ezagutza partekatua sortu nahi du, ezagutza horretatik abiatuta administrazioetara eta erakunde eskudunetara irits daitezkeen proposamenak egiteko.

Zergatik parte hartu?

Aldaketa-une betean gaudelako eta aldaketa horiek zer dakarten ulertu behar dugulako.

Europako eta Estatuko esparru berriek ondorio zuzenak izango dituzte etorkinen harreran eta integrazioan. Biltzarrean aukera izango dugu aldaketok adituen eskutik ezagutzeko, zer ondorio izango dituzten aztertzeko eta ikuspegi eta esperientzia desberdinak partekatzeko.

Ezagutzatik proposamenak sortzen direlako.

Ponentziak eta eztabaida-mahaiak ez ezik, erronkak identifikatu eta erantzunak planteatzeko lan-espazioak eta tailerrak ere izango dira. Parte-hartzea ez da entzutera mugatuko: helburua administrazio eta erakunde eskudunei helaraz dakizkiekeen proposamen zehatzak sortzea izango da.

Beste esperientzia eta jardunbide egoki batzuk ezagutu ahal izango dituzulako.

Biltzarra nazioartekoa izango denez, hainbat testuingurutan garatutako esperientzia, ekimen eta irtenbideak ezagutu ahal izango ditugu, eta, hala, elkarrengandik ikastea eta aliantza berriak sortzea sustatuko da.

Arlo horretan dihardutenak ezagutzeko aukera bat delako.

Bi egun horietan erakundeak, profesionalak, unibertsitateak, gizarte-erakundeak eta atzerritartasunarekin, harrerarekin eta integrazioarekin lotutako beste eragile batzuk elkartuko dira.

Zure esperientzia ere garrantzitsua delako.

Migrazio-erronkei ezin zaie ikuspegi bakar batetik heldu. Etorkinekin zuzenean lan egiten dutenen, ikertzen, laguntzen eta kudeatzen aritzen direnen edo politikak diseinatzen dituztenen esperientzia funtsezkoa da erantzun eraginkorragoak eraikitzeko.

Nori zuzentzen zaio?

Biltzarra honako hauentzat da, bereziki:

  • Administrazio publikoak eta migrazio-politiken arduradunak.
  • Etorkinei laguntzen dieten gizarte-erakundeak eta elkarteak.
  • Unibertsitateak, ikertzaileak eta komunitate akademikoa.
  • Arlo juridikoko profesionalak, atzerritartasuneko, harrerako eta integrazioko eskubideekin lotura dutenak.
  • Enplegu-, prestakuntza- eta hezkuntza-arloetako eragileak.
  • Migrazioari, harrerari eta integrazioari buruzko egungo eztabaidak ezagutu eta horietan parte hartu nahi duten publiko orokorra.

Zer aurkituko duzu?

Bi egunez, zenbait gairi buruzko ponentziak, eztabaida-mahaiak eta lan-tailerrak bilduko dituen programa batean parte hartu ahal izango duzu. Hona hemen jorratuko diren gaiak:

Atzerritartasun-zuzenbidea · Migrazio eta Asilorako Europako Ituna · Harrera eta integrazioa · Enplegua eta prestakuntza · Hezkuntza · Giza eskubideak eta berme juridikoak · Generoa eta intersekzionalitatea · Jardunbide egokiak eta  gizarteratzeko erronka berriak

Eztabaidatik ekintzara pasatzeko biltzarra.

Helburua argia da: ezagutza- eta esperientzia-truketik proposamenak ateratzea.

Horregatik, Biltzar honek ekarpenen bat egin nahi dutenak eta ikuspegi berriak ezagutu, esperientziak partekatu eta datozen urteetako migrazio-erronkentzako erantzunen eraikuntzan parte hartu nahi dutenak bilduko ditu.

Bilbo ikasteko, eztabaidatzeko, elkartzeko eta proposamenak egiteko nazioarteko topagunea izango da bi egunez.

Egitaraua

Aurkezlea: Amaia Uribe.

Urriak 8, osteguna

09:00 h.: Akreditazioak.

09:30 h.: Aurkezpen instituzionala.

  • Nerea Melgosa. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua. Eusko Jaurlaritza.

10:00 h.: Euskadi Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean: maila anitzeko gobernantza, lurralde-lankidetza eta inplementazio-erronkak.

  • Alfred Woeger. Proiektuen koordinatzaile seniorra, Estatu Kideen Programa, Migrazio Politiketako Unitatea, Migrazio Politikak Garatzeko Nazioarteko Zentroa (ICMPD). Viena, Austria.
  • Razan Ismail. Migrazio eta asilo-politikak garatzeko Europako Batzordearen aholkularia, Asilorako Europar Batasunaren Agentziaren (EUAA) Kontsulta Foroko kidea eta ACNURren kolaboratzailea.
  • Aurkezlea: Mikel Antón. Europako Gaietarako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.

11:30 h.: Atsedenaldia – kafea.

12:15 h.: Atzerritartasunari buruzko legedia: eztabaidak, zailtasunak eta erantzunak.

  • José M.ª Pey. Bizkaiko Elkargoko abokatua eta CGAEren Atzerritartasun eta Nazioarteko Babeserako Azpibatzordeko kidea. Red Aholku-Sarea.
  • Patricia Fernández. Madrilgo Abokatuen Elkargoko abokatua eta Coordinadora de Barrios Elkarteko abokatua.
  • Aurkezlea: M.ª Luisa Alza. Biltzen. Laguntza Juridikorako, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua. Red Aholku-Sarea.

14:00 h.: Lan bazkaria.

15:30 h.: Emanaldia.

  • Olatz Salvador.

16:00 h. - 18:00 h.: Saio paraleloak.

  • Aurkezlea: Koldo Campo. Kazetaria.
  • Joseba Madariaga. Deustuko Unibertsitateko katedraduna.
  • Adriana L. Rojas doktorea. Makromolekulen Kristalografiako eta Mikroskopia Elektronikoko Plataformen arduraduna, CIC bioGUNE (Biozientzietako Ikerketa Zentro Kooperatiboa).
  • Abdelfhani El Ouatiq eta Irene Crespo. Cristalería y Ventanas EROK enpresako langileak (Donostia).
  • Iñigo Ugarte. ieTeam Group-eko zuzendari nagusia eta sortzailea.
  • Errelatorea: Estíbaliz Aguirre. Inklusioko Zuzendaritza. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. 
  • Aurkezlea: África Baeta. Kazetaria.
  • Dolores Morondo. Giza Eskubideen Institutuko irakaslea. Deustuko Unibertsitatea.
  • Lorena Rocha. Warmipura kolektiboko aktibista eta militantea. 
  • Irene Ormazabal. Donostiako Udaleko Berdintasun Ataleko burua.
  • Dinamizazioa: Prometea.

Urriak 9, ostirala

09:00 h.: Migrazio-prozesuak ikuspegi globaletik begiratuta.

  • Catherine Wihtol de Wenden. Centre National de la Recherche Scientifique-ko (CNRS) ikerketako zuzendari emeritua. Paris, Frantzia.
  • Aurkezlea: Mikel Reparaz. Kazetaria.

10:30 h.: Atsedenaldia – kafea.

11:15 h.: Saio paraleloak.

  • César Tolosa. Konstituzio Auzitegiko magistratua.
  • Patricia Bárcena. Herriaren defendatzailearen bigarren ondokoa.
  • Susana Cuesta. Bizkaiko Caritaseko Lankidetza eta Migrazioen arloko arduraduna. Red Aholku-Sarea.
  • Aurkezlea: Virginia Cid. Biltzen. Laguntza Juridikorako, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua. Red Aholku-Sarea.
  • Gloria Rendón. Migrazio-gobernantzan eta harrera-sistemetan espezializatutako aholkularia. Global Migrat.
  • Amaia Gómez. Programa Trapezistak. Agintzari - Gizarte Ekimenerako Kooperatiba.
  • Gonzalo Sáez. Arraianas-eko abokatua eta idazkaria.
  • Elvio Pasca. Migrazio- eta asilo-gaietan aditua Sviluppo Lavoro Italian. Lan eta Gizarte Politiketako Ministerioa.
  • Aurkezlea: Oksana Demyanovych. Ukraina-Euskadi Elkarteko lehendakaria. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroa.
  • Juanjo Álvarez. Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna (EHU).
  • Eugenio Artetxe. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko aholkularia.
  • Loreto Osa. Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
  • Aurkezlea: Gorka Moreno. Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea (EHU).

13:00 h.: Ondorio eta proposamenen laburpena.

  • Xabier Aierdi. Begirune Fundazioa.

14:00 h.: Amaiera instituzionala.

Hizlariak eta moderatzaileak

Amaia Uribe

Amaia Uribe

Euskal Telebistako Albistegietako kazetaria.

Alfred Woeger

Alfred Woeger

Proiektuen koordinatzaile seniorra, Estatu Kideen Programa, Migrazio Politiketako Unitatea, Migrazio Politikak Garatzeko Nazioarteko Zentroa (ICMPD).

Razan Ismail

Razan Ismail

Europako Batzordearen aholkularia migrazio- eta asilo-politiken garapenean, Asilorako Europar Batasunaren Agentziaren (EUAA) Kontsulta Foroko kidea eta ACNURren kolaboratzailea.

Mikel Antón

Mikel Antón

Eusko Jaurlaritzaren Europako Gaietarako zuzendaria.

José M.ª Pey

José M.ª Pey

Bizkaiko Elkargoko abokatua eta CGAEren Atzerritartasun eta Nazioarteko Babeserako Azpibatzordeko kidea.

Patricia Fernández

Patricia Fernández

Jarduneko abokatua. Haurrak eta Migrazioetan aditua.

M.ª Luisa Alza

M.ª Luisa Alza

Biltzen Laguntza Juridikorako, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko talde juridikoko abokatua.

Koldo Campo

Koldo Campo

Bilboko Herri Irratian 40 urtetik gorako ibilbidea duen kazetaria.

Joseba Madariaga

Joseba Madariaga

Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Laboral Kutxako Ikerketa zuzendaria.

Adriana L. Rojas

Adriana L. Rojas

Makromolekulen Kristalografia eta Mikroskopia Elektronikoko plataformen arduraduna (CIC bioGUNE).

Abdelfhani El Ouatiq

Abdelfhani El Ouatiq

Irene Crespo

Irene Crespo

Iñigo Ugarte

Iñigo Ugarte

ieTeam_ Groupeko CEO.

Estíbaliz Aguirre

Estíbaliz Aguirre

Eusko Jaurlaritzaren Inklusio Zuzendaritzako teknikaria.

África Baeta

África Baeta

Kazetaria eta aurkezlea.

Dolores Morondo

Dolores Morondo

Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

Lorena Rocha

Lorena Rocha

Warmipura kolektiboko aktibista eta militantea.

Irene Ormazabal

Irene Ormazabal

Donostiako Udaleko Berdintasun Arloko burua.

Catherine Wihtol de Wenden

Catherine Wihtol de Wenden

CNRSko (Centre National de la Recherche Scientifique) (CERI, FNSP, Paris) ikerketako zuzendari emeritua.

Mikel Reparaz

Mikel Reparaz

Nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria.

César Tolosa

César Tolosa

Magistratua. Konstituzio Auzitegia.

Patricia Bárcena

Patricia Bárcena

Herriaren Defendatzailearen bigarren Albokoa.

Susana Cuesta

Susana Cuesta

Bizkaiko Caritaseko Lankidetza eta Migrazioen arloko arduraduna.

Virginia Cid

Virginia Cid

Biltzen Laguntza Juridikorako, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko talde juridikoko abokatua.

Gloria Rendón

Gloria Rendón

Migrazio-gobernantzan eta harrera-sistemetan espezializatutako aholkularia (Global Migrat) eta Migrazio Garaikideen Unibertsitatearteko Masterreko irakasle laguntzailea (UAB-UB).

Amaia Gómez

Amaia Gómez

Trapezistak programaren idazkari teknikoa.

Gonzalo Sáez

Gonzalo Sáez

Arraianas-eko abokatua eta idazkaria.

Elvio Pasca

Elvio Pasca

Sviluppo Lavoro Italia – Lan eta Gizarte Politiketako Ministerioa.

Oksana Demyanovych

Oksana Demyanovych

Komunitate-agentea · Aniztasuna · Kulturartekotasuna · Herritarren parte-hartzea.

Juanjo Álvarez

Juanjo Álvarez

Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna. EHU.

Eugenio Artetxe

Eugenio Artetxe

Autogobernuaren arloko aholkularia. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila. Eusko Jaurlaritza.

Loreto Osa

Loreto Osa

Gorka Moreno

Gorka Moreno

Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea (EHU).

Xabier Aierdi

Xabier Aierdi

.

Batzordeak

Batzorde antolatzailea

  • Nerea Melgosa. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua.
  • Xabier Legarreta. Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea.
  • Lexuri Ugarte. Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
  • Alfredo Elgezabal. Kabinete eta Komunikazioko Zuzendaritza.
  • Ignacio Fariña. Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendaria.
  • Patxi de la Fuente. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
  • Aitor Eguinoa. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza.
  • Unai Aspuru. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza.
  • Irene Zulueta. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza.
  • M.ª Luisa Alza. Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua. Red Aholku-Sarea.
  • Virginia Cid.  Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua. Red Aholku-Sarea.
  • Carmen Gheorghe. Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua.
  • Javier Pérez. Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua.

Batzorde tekniko aholkularia

Eskerrak eman nahi dizkiegu honako hauei programa prestatzen eta egiten laguntzeagatik:

  • Julia Shershneva. Migrazioen eta Bizikidetzaren Ikuspegi Katedra (EHU).
  • Maite Fouassier. Migrazioen eta Bizikidetzaren Ikuspegi Katedra (EHU).
  • Gorka Moreno. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila (EHU).
  • Susana Cuesta. Caritas Bizkaia. Red Aholku-Sarea.
  • Javier Canivell. Zehar Errefuxiatuekin. Red Aholku-Sarea.
  • Mikel Mazkiaran. SOS Arrazakeria Gipuzkoa. Red Aholku-Sarea.
  • Jeanne Rolande Dacougna. Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua.
  • Estíbaliz Aguirre. Inklusioko Zuzendaritza. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. 
  • Carlos Pereda. Confebask. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
  • Alfredo Santamaría. Sartu Arabako Zuzendaritza. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
  • Xuria Arza. UGT Euskadi. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
  • Ibane Nuñez. Peñascal Koop. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
  • Isabel Mendiguren. Ikaskuntza Berezien zuzendaria. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Hezkuntza Batzordea.
  • Isabel Vaquero. ADSIS Gipuzkoako Zuzendaritza. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Hezkuntza Batzordea.
  • Mioara Denisov. Decebal. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Hezkuntza Batzordea.
  • Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Berdintasun Batzordeko kideak.

Euskadi 2026 – Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean parte hartu nahi baduzu, ezinbestekoa da izena ematea, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Biltzarra urriaren 8an eta 9an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak sustatuta.

Kontuan izan bi egunetan aldi berean egingo direla zenbait tailer eta eztabaida-mahai (ordu-tarte bakoitzeko aukera bakarra hauta dezakezu). Edukiera mugatua denez, geroago baieztatuko dizugu hautatutako saioetan parte har dezakezun.

Erregistroa bete eta bidaltzen duzunean, baieztapen-mezu elektroniko bat jasoko duzu sarrerako ontzian.

Izen-ematea

Izena emateko formularioaren bidez eskatutako bertaratze-ziurtagiriak a posteriori bidaliko dira posta elektroniko bidez. Biltzarra egin aurretik egiaztagiriren bat behar izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetara idatzita: secretaria.tecnica@eventokia.com

Informazio orokorra

Egoitza:

Erreferentziazko nazioarteko foro hau Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak sustatzen du, eta migrazioaren eta gizarte-kohesioaren arloko adituak, legelariak eta profesionalak bilduko ditu Bilbon.

Bilboko Euskalduna Jauregia

Euskalduna Jauregia Bilbon dagoen biltzar- eta musika-jauregi enblematikoa da, eta nazioarteko sariak jaso ditu. Itsasadarraren ondoan dago, eta hiriaren eraldaketa urbanistikoaren ardatzetako bat da.

Abandoibarra Etorbidea, 4, 48011 Bilbo, Bizkaia.

Nola iritsi:

Hiri-mugikortasun jasangarriaren alde eginez, Bilboko erdigunetik Euskalduna Jauregiraino itsasadarra inguratuz oinez ibilaldi atsegina egitera animatzen zaitugu.

Garraioari buruzko gomendioa: Egoitzara joan-etorriak egiteko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu, emisioak murrizten laguntzeko eta arin eta zuzenean iristeko.

Nola iritsi (leiho berri batean irekitzen da)

Hiriak bidegorri-sare zabala eta alokairurako udal-zerbitzua (Bilbaobizi) ditu, eta Jauregiaren inguruan bizikletak uzteko euskarriak daude.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Euskotrenen Euskalduna geltokia eraikinaren parean dago, eta lotura azkarra eskaintzen du hiriko geltoki eta azpiegitura nagusiekin.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Bilbobuseko hainbat lineak geltokiak dituzte Jauregitik gertu; hortaz, lotura erraza eskaintzen dute Bilboko edozein lekutatik.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Ibilgailu pribatua aukeratzen baduzu, inguruan lurpeko aparkalekuak daude, hala nola Euskaldunako aparkalekua (leiho berri batean irekitzen da) edo Euskadi Plazako aparkalekua (leiho berri batean irekitzen da), baina garraiobide publikoei edo bizikletari lehentasuna ematea da aukerarik gomendagarriena.

Bilboko udal-webgunean kontsulta ditzakezu tokiko araudia eta aparkalekuen kokapena.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Irisgarritasuna:

Euskalduna Jauregiak mugikortasun mugatua duten pertsonentzat egokitutako instalazioak ditu, hala nola zero kotako sarbideak, igogailuak eta bertaratzen diren guztiak eroso eta arazorik gabe ibil daitezkeela bermatzen duten barne-ibilbideak.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Inklusioa finantzatzeko tresnak - 5A Aretoa

Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Kongresuaren Aurretiko Topaketan hiru finantzaketa- eta lankidetza-bide aztertuko dira hezkuntzaren, integrazioaren eta lan-mugikortasunaren arloan dauden oztopoak gainditzeko:

  1. Diru-sarrerei lotutako hezkuntza-finantzaketa, hezkuntzarako sarbidea errazteko.
  2. Kapital filantropikoa eta multilaterala, Mexikoko esperientzia bat oinarri hartuta, enplegu formalaren erregularizazioa eta hartarako sarbidea errazteko.
  3. Afrikarekiko lan-mugikortasuneko igarobideen finantzaketa, enpresak, prestakuntza, hautaketa, laguntza eta babesak integratuz.

Aztertzeko jardunaldia izango da, produktu itxirik eta konpromiso finantzariorik gabe. Helburua tresna bakoitzak nola funtzionatzen duen, zer eragile eta baliabide behar dituen eta zer testuingurutan aplika daitekeen jakitea da.

Saio honetan parte hartzeko, gonbidapena beharko da. Ondorioak webgunean argitaratuko dira ondoren.

Finantzaketari, mugikortasunari eta integrazioari buruzko jardunaldia

Euskalduna Jauregia - 5A Aretoa

2026ko urriaren 7a

Euskalduna Jauregia, Bilbo.

09:00: Parte-hartzaileak akreditatzea eta harrera egitea.

09:30: Irekiera instituzionala.

  • Xabier Legarreta Gabilondo. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea. Euskadi.eus

09:40–10:40: 1. mahaia.

  • Lino Pujol-Soliano. Quotandako Eragiketen kosortzailea eta zuzendaria.
  • Ferdinand M. Wollenberg. Bermatzeko Konponbideen analista – Mailegu-emaile Alternatiboak, Gaitasunak eta Hezkuntza, Europako Inbertsio Funtsa (EIF).
  • Belén Vallina González. Yaran Foundation-en presidentea.
  • Moderatzailea: Paul Ríos. Gizarte-erantzukizunean eta eraginean aditua.

10:40–10:55: Atsedenaldia-kafea.

10:55–11:40: 2. mahaia.

  • CAFen ordezkaria – Latinoamerikako eta Karibeko Garapen Bankua. Baieztatzeke dago.
  • Karina Blanco Ochoa. Labor Pathways, Emerson Collective-ren zuzendaria.
  • Moderatzailea: Iker Arteagabeitia. Gizartean eragina duten ekimenen estrategian eta finantzaketan aditua.

11:40–12:25: 3. mahaia.

  • Lisa Marie. Malengoren Programen zuzendaria, Alemania.
  • Béatrice Bellet. Mundus Group-eko Mugikortasun Programen zuzendaria, Frantzia.
  • Daniele Albanese. PeopleGateway-ren zuzendaria eta sortzailea, Italia.
  • Moderatzailea: Javier Cortés Fernández. eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendaria. Elankidetza

12:25–12:40: Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera.

Argazkiak