Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Hizlariak eta moderatzaileak

Dolores Morondo Taramundi

Dolores Morondo Taramundi

Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

Dolores Morondo Taramundi irakasle titularra da Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, eta Giza Eskubideen Institutuko kidea. Aurretik, ikertzaile eta irakasle aritu zen Urbinoko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean (Italia).

Zuzenbideko doktorego-ikasketak egin zituen Fiesoleko Europako Unibertsitate Institutuan (2003), Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzian dagoen desberdintasunaren dilemari buruzko tesi batekin. Zuzenbidearen filosofiari, giza-eskubideen historiari eta filosofiari, eta giza-eskubideen nazioarteko babesari buruzko ikastaroak eman ditu.

Europako Batzordean, Berdintasunaren eta Diskriminaziorik ezaren arloko lege-adituen Europako Sareko kidea da. Ikerketa- eta argitalpen-arlo nagusiak ditu diskriminazioaren aurkako zuzenbidea, zuzenbidearen teoria kritikoak, giza-eskubideak eta metodologia juridikoa.