Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Hizlariak eta moderatzaileak

Mikel Reparaz

Mikel Reparaz

Nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria. Gaur egun, EITB taldeko nazioarteko-arloko arduraduna da, eta garrantzi handiko gatazka eta albisteen berri eman du bost kontinenteetan. Euskal irrati-telebista publikoaren berriemailea izan zen Bruselan eta New Yorken, eta 'Las Grietas de América' (Editorial Península) eta 'Amerikaren Arrakalak' (Alberdania) liburuak idatzi zituen. Hainbat dokumental-proiektu zuzendu ditu, hala nola 'Artikotik Kantaurira' eta 'Potentzien lehia handia'.