Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra
Hizlariak eta moderatzaileak

Loreto Osa
Loreto Osa Ocón Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria da Eusko Jaurlaritzan. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta Zerga Aholkularitzako graduondoko ikasketak egin ditu Gipuzkoako Merkataritza Ganberan, baita gobernantzaren berrikuntzari buruzkoak ere, Mondragon Unibertsitatean.
Ibilbide luzea egina du administrazio publikoari eta aholkularitza juridiko eta fiskalari lotuta. 2019az geroztik Pasaia Udaleko zinegotzia da, eta hainbat ardura izan ditu, Hirigintza eta Ingurumeneko, Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko eta Euskarako arloetan, besteak beste; Udal Euskaltegiko presidente ere izan da. 2020tik 2023ra San Marko Mankomunitateko presidentea izan zen.
Administrazio publikoaren arloan hasi aurretik, aholkularitza juridiko eta fiskalean jardun zuen Administraciones Ormaola enpresan, eta finantza- eta merkataritza-aholkulari gisa ere aritu zen banku eta aseguru-entitateetan.