Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Hizlariak eta moderatzaileak

Gloria Rendón

Gloria Rendón

Migrazio-gobernantzan eta harrera-sistemetan espezializatutako aholkularia (Global Migrat) eta Migrazio Garaikideen Unibertsitatearteko Masterreko irakasle laguntzailea (UAB-UB).

Gloria Elena Rendón Toro antropologoa eta migrazio-gobernantzan eta harrera-sistemetan espezializatutako aholkularia (https://www.globalmigrat.com) 20 urtetik gora daramatza lanean politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan.

Bartzelonako Udalean, SAIER zerbitzua koordinatu eta haren birdiseinua gidatu zuen, Familia Berrelkartzeko Laguntza Programa diseinatzeaz eta inplementatzeaz gain. Euskadin, euskal harrera-ereduaren operazionalizazioan, inplementazioan eta ebaluazioan lagundu du, Bilbon, eta Getxoko Udalari aholkua eman dio, harrera-sistema diseinatzeko eta indartzeko prozesuan.

Migrazio Garaikideen Unibertsitatearteko Masterreko irakasle laguntzailea da (UAB-UB), eta gaur egun Soziologiako doktorego-ikasketak egiten ari da (UAB).