Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Hizlariak eta moderatzaileak

Eugenio Artetxe Palomar

Eugenio Artetxe Palomar

Autogobernuaren arloko aholkularia
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila
Eusko Jaurlaritza

Gaur egun, 2024az geroztik, autogobernuaren arloko aholkularia da Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean.

2020tik 2024ra Justiziako zuzendaria izan zen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean. Aurretik, 2013tik 2020ra Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria izan zen.

Era berean, Herrizaingo Saileko Aholkularitza Juridikoaren arduraduna izan zen, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiko letradua eta Herrizaingo Saileko letradua.

Zuzenbidean lizentziaduna da, eta Giza Baliabideetako graduondoa, Zuzenbide Publikoko Ikasketa Aurreratuen diploma eta Doktorego programaren arloko prestakuntza ditu, baita Europar Batasuneko Konstituzioari buruzko goi-mailako ikastaroa ere, beste espezializazio-ikasketa batzuen artean.