Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra
Hizlariak eta moderatzaileak

Gonzalo Sáez Martinsanz
Arraianas-eko abokatua eta idazkaria
Zuzenbide eta Zientzia Politikoetako ikasketak egin ondoren, migrazio-zuzenbidean, atzerritartasunean eta asiloan espezializatutako abokatua da 2014az geroztik. Eremu pribatuan lan egin du, eta 2019az geroztik hirugarren sektoreari lotuta dago. 2020an, Santiago de Compostelako Arraianas Elkartea sortu zuen lantaldeko kide da. Elkarte hori irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta justizia sozialaren eta giza eskubideak betetzearen alde lan egiten du. Arraianas-ek Galizian esku hartzen du gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei, eta, bereziki, migratzaileei arreta ematea helburu duten programen bitartez. Era berean, 2025az geroztik, TEJA sareari (Madril) eta Moving Artists plataformari (Bilbo) aholku emanez ere laguntzen du.