Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Hizlariak eta moderatzaileak

Gorka Moreno Márquez

Gorka Moreno Márquez

Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea (EHU).

Politika eta Administrazio Zientzietako lizentziaduna eta Soziologiako doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun, unibertsitate horretako Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle titularra da. 2021etik 2025era, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko errektoreordea izan zen.

Morenoren irakaskuntzak nahiz ikerketak nazioarteko migrazioekin, gizarte-politikekin eta gizarte-bazterkeriarekin lotutako arloak ditu ardatz. Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin lankidetzan aritzen da, eta haren zuzendaria izan zen 2011tik 2020ra. Gaur-gaurkoz, Begirune fundazioko kidea da. Fundazio horrek dibertsitatearen eta migratzaileekiko bizikidetzaren arloko politikak lantzen ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde politiko nagusiak aholkatzen ditu.

50 artikulutik gora argitaratu ditu nazioarteko aldizkari zientifikoetan, bai Europan bai Latinoamerikan, eta 20 ikerketa-proiektu lehiakorretan baino gehiagotan parte hartu du, ia guztiak giza mugikortasunaren eta integrazio-prozesuen arloan.