Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Hizlariak eta moderatzaileak

Adriana Lucely Rojas Cardona

Adriana Lucely Rojas Cardona

Makromolekulen Kristalografia eta Mikroskopia Elektronikoko plataformen arduraduna (CIC bioGUNE)

Adriana Lucely Rojas Cardona Fisikan lizentziaduna da (Kolonbiako Unibertsitate Nazionala) eta Biofisikan doktorea (São Pauloko Unibertsitatea, Brasil). Gainera, doktorego ondoko egonaldi bat egin zuen National Institutes of Health (NIH, AEB) erakundean, James H. Hurleyren gainbegiradapean. Erakunde horretan, erretromeroaren lehenengo egitura ebazten lagundu zuen. Erretromeroa proteina konplexu bat da, eta haren deserregulazioa Parkinsonarekin eta Alzheimerrarekin lotuta dago.

2009az geroztik CIC bioGUNEn lan egiten du (Derio, Bizkaia), eta, bertan, Makromolekulen Kristalografiaren plataforma eta 2019tik, Mikroskopia Elektronikoko plataforma zuzentzen ditu. Doktorego aurreko 13 ikertzailearen trebakuntzan parte hartu du eta 7 doktorego-tesiren epaimahaiko kide izan da.

39 argitalpen egin ditu lehenengo kuartileko aldizkarietan (Nature, Cell, PNAS, Nat Struct Mol Biol, besteak beste), korrespondentzia-egile gisa egin dituen 3 barne. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Talent programaren onuraduna izan zen (2011-2012).