Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra
Hizlariak eta moderatzaileak

Elvio Pasca
Sviluppo Lavoro Italia – Lan eta Gizarte Politiketako Ministerioa
Elvio Pasca kazetari profesionala da, migrazio- eta asilo-gaietan aditua Sviluppo Lavoro Italian, Italiako Lan eta Gizarte Politiketako Ministerioaren (MLPS) barne-enpresan.
MLPSko immigrazio- eta integrazio-politiketako Zuzendaritza Nagusiaren jardueretan laguntzen du, Integrazionemigranti.gov.it erakundeko argitalpen taldeko kide moduan lan eginez. Migrazioarekin eta integrazioarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituen webgune instituzionala da Integrazionemigranti.gov.it. Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako migratzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko hainbat ekimenen jarraipena ere egiten du. Ekimen horien artean daude asilo-eskatzaileei, errefuxiatuei eta bestelako migratzaile zaurgarriei bideratutako proiektuak.
15 urtetik gora eman ditu kazetari-lanetan migrazioari buruzko Stranieriinitalia.it webgunean eta etorkinen komunitateei zuzendutako beste hainbat webgune eta egunkaritan.
Erromako Sapienza Unibertsitatearen Literaturako master bat eta multimedia-argitalpeneko eta komunikazioko graduondoko bat ditu.