Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Hizlariak eta moderatzaileak

Irene Ormazabal Fernández

Irene Ormazabal Fernández

Donostiako Udaleko Berdintasun Arloko burua

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, eta Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Berdintasun-teknikaria izan da, batez ere Donostiako Udalean, 16 urte baitaramatza Udal horretan zerbitzua ematen. Halaber, 3 urtez (2021etik 2024ra) Gipuzkoako Foru Aldundian aritu zen lanean. Mugimendu feministako kide izan da, eta hortik bultzatu zuen “Feministaldia” Kultura Feminista Jaialdia sortzea. Donostiako Emakumeen Etxearen sorreran ere parte hartu zuen. 2024an, Donostiako Udalera itzuli zen, eta, bertan, Arloko burua da aurtengo martxoaz geroztik. Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasun Masterreko irakaslea ere bada 2010. urteaz geroztik.