Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra
Hizlariak eta moderatzaileak

César Tolosa Tribiño
Magistratua
Konstituzio Auzitegia
Santa María la Real de Nievan (Segovia) jaio zen.
Zuzenbide ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean, Praktika Juridikoko Eskolaren sari berezia lortuta. 1982an sartu zen Karrera Judizialean. 1984an, magistratu izendatu zuten, eta Palmako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegira bidali zuten. Urte horretan bertan, Lan Magistratuen Kidegoan sartu zen, eta Santanderreko 1 zenbakiko Magistraturan jardun zuen, 1990. urtera arte. Urte horretan, Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salan hasi zen lanean. Hiru urte geroago, organo judizial horretako Administrazioarekiko Auzien Salako presidente izendatu zuten.
2004an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Kantabriako Auzitegi Nagusiko presidente izendatu zuen, eta bi agintalditan egon zen kargu horretan, 2014an Auzitegi Goreneko magistratu izendatu zuten arte. 2020ko irailean, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako presidente hautatu zuten.
1986tik 2014ra, Kantabriako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasle elkartua. Kantabriako Praktika Juridikoko Eskolako irakaslea. Kantabriako Unibertsitateko Europako Zuzenbideko Jean Monnet katedrako irakaslea. Europako eta Latinoamerikako hainbat ikasketa jardueratako irakaslea. Hainbat liburu eta doktrina artikuluren egilea aldizkari espezializatuetan.
Konstituzio Auzitegiko magistratua da 2022ko abenduaz geroztik.