Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra
Hizlariak eta moderatzaileak

Alfred Woeger
Proiektuen koordinatzaile seniorra, Estatu Kideen Programa, Migrazio Politiketako Unitatea, Migrazio Politikak Garatzeko Nazioarteko Zentroa (ICMPD)
Alfred Woeger Migrazio Politikak garatzeko Nazioarteko Zentroko (ICMPD) estatu kideen programako proiektuen koordinatzaile seniorra da. Zentro horretan, osagai operatiboak eta programaren ezagutza kudeatzeko osagaiak koordinatzen ditu.
Hogei urtetik gorako esperientzia du migrazio-gobernantzaren arloan. Estatu kideei zuzeneko laguntza ematen die eta ezagutza hori zabaltzeko espazioak diseinatzen ditu, besteak beste, berdinen arteko ikaskuntza, praktika-komunitateak eta prestakuntza. Azken urteetan, estatu kide batzuei lagundu die Migrazioari eta Asiloari buruzko Ituna prestatzen eta praktikan jartzen.
Aurretik, Migration EU eXpertise (MIEUX) ekimena zuzendu zuen. Berdinen artean lankidetzan aritzeko mekanismo global horri esker, administrazio publikoek modu eraginkorragoan kudeatu zituzten migrazioa eta mugikortasuna, laguntza tekniko azkarra eta haien premietara egokitua eman baitzitzaien. MIEUXen jarduerak ere koordinatu zituen Latinoamerikan eta Kariben.
Alfred-ek Nazioarteko Garapeneko maisutza lortu zuen Vienako Unibertsitatean eta gaur egun E-Learning eta Ezagutzaren Kudeaketa ikasten ari da Burgenlandeko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean (Austria).