Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra
Hizlariak eta moderatzaileak

Patricia Bárcena García
Herriaren Defendatzailearen bigarren Albokoa.
Email: adjuntia2@defensordelpueblo.es
Zuzenbidean lizentziaduna, kriminologian diplomaduna eta irabazi asmorik gabeko entitateen kudeaketan aditua, abokatu gisa aritu da 25 urtez giza eskubideen defentsari loturiko gaietan. Aditua atzerritartasun zuzenbidean eta nazioarteko babesean, irakaslanak egin ditu arlo horietan. Mexikon, Palestinan, Guatemalan edo Kolonbian, giza eskubideen egoerari buruzko nazioarteko behaketa misioetan parte hartu du. Herriaren Defendatzailean hasi zen arte, CEAR-Euskadi (Zehar-Errefuxiatuekin) elkartea zuzendu zuen, eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanordea izan zen.
Bigarren Alboko gisa, gai hauetaz arduratzen da: Ekonomia eta Ogasuna, Ingurumena eta Lurralde Antolamendua eta Migrazioak eta Tratu Berdintasuna.
Era berean, Torturaren eta Beste Tratu edo Zigor Krudel, Anker edo Iraingarrien Prebentziorako Mekanismo Nazionalaren (MNP) Aholku Kontseiluko kidea da, bai eta Diputatuen Kongresuak Eliza katolikoaren barruan sexu abusuen biktimei arreta emateari eta botere publikoen eginkizunari buruz egindako mandatuari erantzuteko Herriaren Defendatzaileak sortutako Aholku Batzordeko kidea ere.
Bárcenaren zuzendaritzapean, txosten monografiko hauek egin dira: “Retos de la inclusión financiera. Servicios bancarios y personas vulnerables” [2024] eta “Niñas y niños extranjeros en España solos o acompañados” [2025].