Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra
Hizlariak eta moderatzaileak

Joseba Madariaga
Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Laboral Kutxako Ikerketa zuzendaria
Joseba Madariaga Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da, eta Finantza eta Ekonomia katedraduna, Deusto Business School-en. Eskola horretan, Estatistika, Makroekonomia, Finantzak eta Metodo Kuantitatiboak irakasten ditu. 2004az geroztik, Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendaria da. Espainiako, EAEko eta Nafarroako ekonomiaren azterketan espezializatuta dago, eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kidea da. Gainera, UNICEFen Euskadiko Batzordeko presidentea eta UNICEF Espainiako patronoa da. Hamar liburu baino gehiago eta hogeita hamar bat artikulu zientifiko idatzi ditu, eta haren jarduera akademiko eta profesionala oinarritzen da batik bat makroekonomiaren, finantzen, eskualde-ekonomiaren eta estatistikaren arloetan.