Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Hizlariak eta moderatzaileak

Juan José Álvarez Rubio

Juan José Álvarez Rubio

Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna. EHU

Juan José Álvarez Rubio (Zumaia, 1964) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da. Lizentziatura Sari Bereziarekin lortu zuen, eta doktorego-tesiak Doktoregoko Sari Berezia jaso zuen.

GLOBERNANCEren (Gobernantza Demokratikorako Institutua) idazkaria da, eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren (EUROBASK/CVME) idazkari nagusia izan zen. 2007az geroztik, Europako Batzordeko aditua da justizia zibilaren, mugen, datu pertsonalen babesaren eta segurtasunaren arloetan. eAtlantic Fundazioaren ikertzaile nagusia eta Jakiunderen presidenteordea da.

Hamar monografiaren eta ehun argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea da. Abokatu eta enpresa-aholkulari gisa ere jarduten du, Compliance eta nazioarteko kontratazioaren arloetan. OTUA taldeko aholkularia, UNED Bergara Fundazioko patronatuko kidea, LABORAL KUTXAko Kontseilu Errektoreko aholkulari independentea eta Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.

CONFEBASKek eta euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateek (EHU, Deusto eta Mondragon Unibertsitatea) eratutako Unibertsitatea/Enpresa Katedraren zuzendaria da. Halaber, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Arbitraje Gortearen merkataritza-arbitrajeko arbitroen kidegoko kidea da.

Bere aintzatespenen artean daude Ikasketa Amaierako Sari Nazionala, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria, Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien arloan (2015) eta Komunikazio eta Humanitateko Iñaki Gabilondo Saria (2025).