Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Hizlariak eta moderatzaileak

Mikel Antón Zarragoitia

Mikel Antón Zarragoitia

Eusko Jaurlaritzaren Europako Gaietarako zuzendaria

Mikel Antón Zarragoitia Eusko Jaurlaritzaren Europako Gaietarako zuzendaria da. Zuzenbidean lizentziaduna da eta Europako Erkidegoko Zuzenbideko masterra egin du Bruselako Unibertsitate Librean, baita Europako Erkidegoko Zuzenbideko diploma ere Deustuko Unibertsitateko Europako Institutuan.

Ibilbide profesional zabala du Europar Batasunaren, nazioarteko harremanen eta kanpo-ekintzaren arloetan. Bere ibilbidean zehar hainbat kargu bete ditu Eusko Jaurlaritzan, hala nola Europar Batasunerako zuzendaria eta Europako Gaietarako zuzendaria izan da. Era berean, Europar Batasunarekin lotutako gaietarako zuzendaria izan da Bizkaiko Foru Aldundian, Kanpo Harremanetarako teknikari espezialista Euskadiren Bruselako Ordezkaritzan eta Nazioartekotzearen zuzendaria Gaiker IK-4n.