Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra
Hizlariak eta moderatzaileak

Catherine Wihtol de Wenden
CNRSko (Centre National de la Recherche Scientifique) (CERI, FNSP, Paris) ikerketako zuzendari emeritua
Catherine Wihtol de Wenden, CNRSko (CERI, Sciences Po) ikerketako zuzendari emeritua, politologoa eta legelaria izateko ikasketak egin ditu, migrazioetan aditua da, Pariseko Sciences Po ikasketa politikoen institutuan eta Université Paris I Panthéon-Sorbonne (bi graduondoko) unibertsitatean diplomatua da eta Zientzia Politikoetan doktorea Parisko Sciences Po unibertsitatean. Irakasle izan da 30 urtez Parisko Sciences Po eta Lilleko unibertsitateetan, defendatutako 25 tesi zuzendu ditu, eta hogei bat lan eta artikulu ugari idatzi ditu aldizkari zientifikoetan eta dibulgazioko aldizkarietan. Horien artean aipagarriak dira azken argitalpenak: Figures de l'Autre, Perceptions du migrant en France 1870-2022, CNRS Editions; Atlas des migrations (7. edizioa), Autrement, 2025; Idées reçues sur les migrations, Le cavalier bleu, 2025; Immigration : indifférence, indignation, déshumanisation, Autrement, 2025. Atzerrian ere aritu da eskolak ematen, hala nola Erromako La Sapienza Unibertsitatean 20 urtez, Erromako LUISS Unibertsitatean, Paduako Unibertsitatean eta Milango Unibertsitatean. Hainbat erakundetako aholkularia izan da (ELGA, Europako Batzordea, ACNUR Genevan) eta 2002tik 2008ra bitartean Nazioarteko Soziologia Elkarteko "Migrations" ikerketa taldeko buru izan zen. Parisko Immigrazioaren Museoko Aholku Batzordeko eta Administrazio Kontseiluko kide ere izan zen.