Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra
Hizlariak eta moderatzaileak

África Baeta
África Baeta kazetaria eta aurkezlea da, eta 30 urtetik gorako ibilbidea du telebistan eta komunikabideetan. 2000. urteaz geroztik, EITBn egiten du lan; Teleberriko, albistegietako eta aktualitate-saio batzuetako aurkezlea izan da. Horrez gain, zuzeneko estaldura berezietan eta pertsona ospetsuei egindako elkarrizketetan parte hartu du. Aurretik, 1995 eta 2000 artean, Canal 4 Navarra telebista-katean kazetari- eta aurkezle-lanetan aritu zen.
Halaber, esperientzia handia du biltzarren, galen eta ekitaldi instituzionalen gidari gisa, baita mahai-inguruen eta eztabaiden moderatzaile gisa ere. Besteak beste, Euskadiko Enbaxadoreak Gala aurkeztu du Iñaki Gabilondorekin batera, baita Eusko Legebiltzarreko jardunaldiak eta Vicente Ferrer Fundazioa, Alboan, BBK Klima eta Naizen erakundeentzako ekitaldiak ere.
Informazio Zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Nazioarteko Harremanetako masterra eta Nazioarteko Lankidetzako masterra ditu. Jaso dituen sarien artean, nabarmentzekoak dira telebista autonomikoetako albistegietako aurkezle onenaren Iris saria, Zilarrezko Antena eta Deia Top Komunikazio Talent Saria.