Atzerritartasun Zuzenbideari, Harrerari eta Integrazioari buruzko I. Nazioarteko Kongresua
Agurra

Euskadi duela urte batzuk baino gizarte anitzagoa da gaur egun. Eta are gehiago izango da etorkizunean.
Errealitate horrek erronkak planteatzen dizkigu, baina batez ere aukera bat eskaintzen digu: gizarte kohesionatu bat eraikitzen jarraitzea, eskubideak eta betebeharrak hartzen, integratzen eta bermatzen dakiena, eta aniztasuna gotorleku kolektibo bihurtzen duena.
Horregatik, urriaren 8an eta 9an Bilboko Euskalduna Jauregian elkartuko gara Atzerritartasun, Harrera eta Integrazio Zuzenbideari buruzko I. Nazioarteko Kongresuan – Euskadi 2026, gure borondatea ondo laburbiltzen duen ideiaren pean: “Etorkizunari begira / Mirando hacia el futuro”.
Bi egunetan zehar, Euskadiko eta beste herrialde batzuetako espezialistekin, profesionalekin, erakundeekin eta erakunde sozialekin esperientziak entzuteko eta partekatzeko aukera izango dugu. Europako Migrazio eta Asilo Itunari buruz hitz egingo dugu, atzerritartasunari eta berme juridikoei buruzko legediari buruz, enpleguari buruz, emakume migratuei buruz, laguntza eta gizarteratzeari buruz, eta baita Euskaditik etengabe eraldatzen ari den errealitate sozial bati erantzuteko behar ditugun tresnei buruz ere.
Baina, batez ere, entzuteko, kontrastatzeko, ikasteko eta elkarrekin aurrera egiteko Kongresua izatea nahi dugu.
Arau, prozedura administratibo edo politika publiko bakoitzaren atzean pertsonak daudelako. Euskadira beren proiektuekin, gaitasunekin, ziurgabetasunekin eta etorkizuneko itxaropenekin iristen diren pertsonak.
Eta zer Euskadi izan nahi dugun ere jokoan dago.
Eskubideak eta betebeharrak dituen Euskadi bat. Elkarbizitzaren aldeko apustua egiten duen Euskadi bat. Euskadik ez dio uko egiten gizarte-kohesioari, eta uste du ongi hartzea eta integratzea gure etorkizun komunean inbertitzea ere badela.
Parte hartzera gonbidatzen zaituztet, zuen esperientzia eta begirada ekartzera eta, bereziki, eztabaida honen parte izatera.
Bilbon ikusiko dugu elkar, urriaren 8an eta 9an.
Etorkizunera begira. Mirando hacia el futuro.
Nerea Melgosa
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua
Eusko Jaurlaritza
Aurkezpena
Zer da?
Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra testuinguru bereziki garrantzitsuan dator. Atzerritartasun Araudi berriaren aplikazioak, Migrazio eta Asilorako Europako Itunaren (PEMA) inplementazioak eta atzerritarren ezohiko erregularizazio-prozesuak ekarritako agertoki berriak erronka eta aukera garrantzitsuak planteatzen dituzte.
Hartzen diren erabakiek eta esparru juridiko berri horiek interpretatu eta aplikatzeko moduak eragin zuzena izango dute datozen urteetan etorkinen harrera- eta integrazio-prozesuetan.
Hori dela eta, Biltzar honek eztabaida elikatu baino zerbait gehiago egin nahi du: ezagutza partekatua sortu nahi du, ezagutza horretatik abiatuta administrazioetara eta erakunde eskudunetara irits daitezkeen proposamenak egiteko.
Zergatik parte hartu?
Aldaketa-une betean gaudelako eta aldaketa horiek zer dakarten ulertu behar dugulako.
Europako eta Estatuko esparru berriek ondorio zuzenak izango dituzte etorkinen harreran eta integrazioan. Biltzarrean aukera izango dugu aldaketok adituen eskutik ezagutzeko, zer ondorio izango dituzten aztertzeko eta ikuspegi eta esperientzia desberdinak partekatzeko.
Ezagutzatik proposamenak sortzen direlako.
Ponentziak eta eztabaida-mahaiak ez ezik, erronkak identifikatu eta erantzunak planteatzeko lan-espazioak eta tailerrak ere izango dira. Parte-hartzea ez da entzutera mugatuko: helburua administrazio eta erakunde eskudunei helaraz dakizkiekeen proposamen zehatzak sortzea izango da.
Beste esperientzia eta jardunbide egoki batzuk ezagutu ahal izango dituzulako.
Biltzarra nazioartekoa izango denez, hainbat testuingurutan garatutako esperientzia, ekimen eta irtenbideak ezagutu ahal izango ditugu, eta, hala, elkarrengandik ikastea eta aliantza berriak sortzea sustatuko da.
Arlo horretan dihardutenak ezagutzeko aukera bat delako.
Bi egun horietan erakundeak, profesionalak, unibertsitateak, gizarte-erakundeak eta atzerritartasunarekin, harrerarekin eta integrazioarekin lotutako beste eragile batzuk elkartuko dira.
Zure esperientzia ere garrantzitsua delako.
Migrazio-erronkei ezin zaie ikuspegi bakar batetik heldu. Etorkinekin zuzenean lan egiten dutenen, ikertzen, laguntzen eta kudeatzen aritzen direnen edo politikak diseinatzen dituztenen esperientzia funtsezkoa da erantzun eraginkorragoak eraikitzeko.
Nori zuzentzen zaio?
Biltzarra honako hauentzat da, bereziki:
- Administrazio publikoak eta migrazio-politiken arduradunak.
- Etorkinei laguntzen dieten gizarte-erakundeak eta elkarteak.
- Unibertsitateak, ikertzaileak eta komunitate akademikoa.
- Arlo juridikoko profesionalak, atzerritartasuneko, harrerako eta integrazioko eskubideekin lotura dutenak.
- Enplegu-, prestakuntza- eta hezkuntza-arloetako eragileak.
- Migrazioari, harrerari eta integrazioari buruzko egungo eztabaidak ezagutu eta horietan parte hartu nahi duten publiko orokorra.
Zer aurkituko duzu?
Bi egunez, zenbait gairi buruzko ponentziak, eztabaida-mahaiak eta lan-tailerrak bilduko dituen programa batean parte hartu ahal izango duzu. Hona hemen jorratuko diren gaiak:
Atzerritartasun-zuzenbidea · Migrazio eta Asilorako Europako Ituna · Harrera eta integrazioa · Enplegua eta prestakuntza · Hezkuntza · Giza eskubideak eta berme juridikoak · Generoa eta intersekzionalitatea · Jardunbide egokiak eta gizarteratzeko erronka berriak
Eztabaidatik ekintzara pasatzeko biltzarra.
Helburua argia da: ezagutza- eta esperientzia-truketik proposamenak ateratzea.
Horregatik, Biltzar honek ekarpenen bat egin nahi dutenak eta ikuspegi berriak ezagutu, esperientziak partekatu eta datozen urteetako migrazio-erronkentzako erantzunen eraikuntzan parte hartu nahi dutenak bilduko ditu.
Bilbo ikasteko, eztabaidatzeko, elkartzeko eta proposamenak egiteko nazioarteko topagunea izango da bi egunez.
Behin-behineko egitaraua
Urriak 8, osteguna
09:00 h.: Akreditazioak.
09:30 h.: Aurkezpen instituzionala.
- Nerea Melgosa. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua. Eusko Jaurlaritza.
10:00 h.: Euskadi Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean: maila anitzeko gobernantza, lurralde-lankidetza eta inplementazio-erronkak.
- Alfred Woeger. Proiektuen koordinatzaile seniorra, Estatu Kideen Programa, Migrazio Politiketako Unitatea, Migrazio Politikak Garatzeko Nazioarteko Zentroa (ICMPD). Viena, Austria.
- Razan Ismail. Migrazio eta asilo-politikak garatzeko Europako Batzordearen aholkularia, Asilorako Europar Batasunaren Agentziaren (EUAA) Kontsulta Foroko kidea eta ACNURren kolaboratzailea.
- Aurkezlea: Mikel Antón. Europako Gaietarako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
11:30 h.: Atsedenaldia – kafea.
12:15 h.: Atzerritartasunari buruzko legedia: eztabaidak, zailtasunak eta erantzunak.
- José M.ª Pey. Bizkaiko Elkargoko abokatua eta CGAEren Atzerritartasun eta Nazioarteko Babeserako Azpibatzordeko kidea. Red Aholku-Sarea.
- Patricia Fernández. Madrilgo Abokatuen Elkargoko abokatua eta Coordinadora de Barrios Elkarteko abokatua.
- Aurkezlea: M.ª Luisa Alza. Biltzen. Laguntza Juridikorako, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua. Red Aholku-Sarea.
14:00 h.: Lan bazkaria.
15:30 h.: Emanaldia.
- Olatz Salvador.
16:00 h. - 18:00 h.: Saio paraleloak.
- Aurkezlea: Koldo Campo. Kazetaria.
- Joseba Madariaga. Deustuko Unibertsitateko katedraduna.
- Adriana L. Rojas doktorea. Makromolekulen Kristalografiako eta Mikroskopia Elektronikoko Plataformen arduraduna, CIC bioGUNE (Biozientzietako Ikerketa Zentro Kooperatiboa).
- Abdelfhani El Ouatiq eta Irene Crespo. Cristalería y Ventanas EROK enpresako langileak (Donostia).
- Iñigo Ugarte. ieTeam Group-eko zuzendari nagusia eta sortzailea.
- Errelatorea: Estíbaliz Aguirre. Inklusioko Zuzendaritza. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
- Aurkezlea: África Baeta. Kazetaria.
- Dolores Morondo. Giza Eskubideen Institutuko irakaslea. Deustuko Unibertsitatea.
- Lorena Rocha Morales. Warmipura kolektiboko aktibista eta militantea.
- Irene Ormazabal Fernández. Donostiako Udaleko Berdintasun Ataleko burua.
- Dinamizazioa: Prometea.
Urriak 9, ostirala
09:00 h.: Migrazio-prozesuak ikuspegi globaletik begiratuta.
- Catherine Wihtol de Wenden. Centre National de la Recherche Scientifique-ko (CNRS) ikerketako zuzendari emeritua. Paris, Frantzia.
10:30 h.: Atsedenaldia – kafea.
11:15 h.: Saio paraleloak.
- César Tolosa. Konstituzio Auzitegiko magistratua.
- Patricia Bárcena. Herriaren defendatzailearen bigarren ondokoa.
- Susana Cuesta. Bizkaiko Caritaseko Lankidetza eta Migrazioen arloko arduraduna. Red Aholku-Sarea.
- Aurkezlea: Virginia Cid. Biltzen. Laguntza Juridikorako, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua. Red Aholku-Sarea.
- Gloria Rendón. Migrazio-gobernantzan eta harrera-sistemetan espezializatutako aholkularia. Global Migrat.
- Amaia Gómez. Programa Trapezistak. Agintzari - Gizarte Ekimenerako Kooperatiba.
- Gonzalo Sáez. Arraianas-eko abokatua eta idazkaria.
- Elvio Pasca. Migrazio- eta asilo-gaietan aditua Sviluppo Lavoro Italian. Lan eta Gizarte Politiketako Ministerioa.
- Aurkezlea: Oksana Demyanovych. Ukraina-Euskadi Elkarteko lehendakaria. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroa.
- Juanjo Álvarez. Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna (EHU).
- Eugenio Artetxe. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko aholkularia.
- Aurkezlea: Gorka Moreno. Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea (EHU).
13:00 h.: Ondorio eta proposamenen laburpena.
14:00 h.: Amaiera instituzionala.
Alfred Woeger
Proiektuen koordinatzaile seniorra, Estatu Kideen Programa, Migrazio Politiketako Unitatea, Migrazio Politikak Garatzeko Nazioarteko Zentroa (ICMPD).
Mikel Antón
Eusko Jaurlaritzaren Europako Gaietarako zuzendaria.
José M.ª Pey
Bizkaiko Elkargoko abokatua eta CGAEren Atzerritartasun eta Nazioarteko Babeserako Azpibatzordeko kidea.
Patricia Fernández
Jarduneko abokatua. Haurrak eta Migrazioetan aditua.
M.ª Luisa Alza
Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren mendekoa den Biltzen Laguntza Juridikorako, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko talde juridikoko abokatua 2022ko urtarrilaz geroztik.
Olatz Salvador
Koldo Campo
Bilboko Herri Irratian 40 urtetik gorako ibilbidea duen kazetaria.
Joseba Madariaga
Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Laboral Kutxako Ikerketa zuzendaria.
Adriana L. Rojas
Makromolekulen Kristalografia eta Mikroskopia Elektronikoko plataformen arduraduna (CIC bioGUNE).
Abdelfhani El Ouatiq
Irene Crespo
Iñigo Ugarte
ieTeam_ Groupeko CEO.
Estíbaliz Aguirre
Dolores Morondo
Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Lorena Rocha Morales
Warmipura kolektiboko aktibista eta militantea.
Irene Ormazabal Fernández
Catherine Wihtol de Wenden
CNRSko (Centre National de la Recherche Scientifique) (CERI, FNSP, Paris) ikerketako zuzendari emeritua.
César Tolosa
Magistratua. Konstituzio Auzitegia.
Patricia Bárcena
Herriaren Defendatzailearen bigarren Albokoa.
Susana Cuesta
Bizkaiko Caritaseko Lankidetza eta Migrazioen arloko arduraduna.
Virginia Cid
Biltzen Laguntza Juridikorako, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko talde juridikoko abokatua.
Gloria Rendón
Migrazio-gobernantzan eta harrera-sistemetan espezializatutako aholkularia (Global Migrat) eta Migrazio Garaikideen Unibertsitatearteko Masterreko irakasle laguntzailea (UAB-UB).
Amaia Gómez
Trapezistak programaren idazkari teknikoa.
Gonzalo Sáez
Arraianas-eko abokatua eta idazkaria.
Elvio Pasca
Sviluppo Lavoro Italia – Lan eta Gizarte Politiketako Ministerioa.
Oksana Demyanovych
Komunitate-agentea · Aniztasuna · Kulturartekotasuna · Herritarren parte-hartzea.
Juanjo Álvarez
Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna. EHU.
Eugenio Artetxe
Autogobernuaren arloko aholkularia. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila. Eusko Jaurlaritza.
Gorka Moreno
Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea (EHU).
Batzordeak
- Nerea Melgosa. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua.
- Xabier Legarreta. Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea.
- Lexuri Ugarte. Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
- Alfredo Elgezabal. Kabinete eta Komunikazioko Zuzendaritza.
- Ignacio Fariña. Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendaria.
- Patxi de la Fuente. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
- Aitor Eguinoa. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza.
- Unai Aspuru. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza.
- Irene Zulueta. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza.
- M.ª Luisa Alza. Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua. Red Aholku-Sarea.
- Virginia Cid. Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua. Red Aholku-Sarea.
- Carmen Gheorghe. Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua.
- Javier Pérez. Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua.
- Julia Shershneva. Migrazioen eta Bizikidetzaren Ikuspegi Katedra (EHU).
- Maite Fouassier. Migrazioen eta Bizikidetzaren Ikuspegi Katedra (EHU).
- Gorka Moreno. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila (EHU).
- Susana Cuesta. Caritas Bizkaia. Red Aholku-Sarea.
- Javier Canivell. Zehar Errefuxiatuekin. Red Aholku-Sarea.
- Mikel Mazkiaran. SOS Arrazakeria Gipuzkoa. Red Aholku-Sarea.
- Jeanne Rolande Dacougna. Biltzen-Laguntza juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua.
- Estíbaliz Aguirre. Inklusioko Zuzendaritza. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
- Carlos Pereda. Confebask. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
- Alfredo Santamaría. Sartu Arabako Zuzendaritza. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
- Xuria Arza. UGT Euskadi. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
- Ibane Nuñez. Peñascal Koop. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Lan Batzordea.
- Isabel Mendiguren. Ikaskuntza Berezien zuzendaria. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Hezkuntza Batzordea.
- Isabel Vaquero. ADSIS Gipuzkoako Zuzendaritza. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Hezkuntza Batzordea.
- Mioara Denisov. Decebal. Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Hezkuntza Batzordea.
- Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroko Berdintasun Batzordeko kideak.
Euskadi 2026 – Atzerritartasun Zuzenbide, Harrera eta Integrazioari buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean parte hartu nahi baduzu, ezinbestekoa da izena ematea, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Biltzarra urriaren 8an eta 9an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak sustatuta.
Kontuan izan bi egunetan aldi berean egingo direla zenbait tailer eta eztabaida-mahai (ordu-tarte bakoitzeko aukera bakarra hauta dezakezu). Edukiera mugatua denez, geroago baieztatuko dizugu hautatutako saioetan parte har dezakezun.
Erregistroa bete eta bidaltzen duzunean, baieztapen-mezu elektroniko bat jasoko duzu sarrerako ontzian.
Informazio orokorra
Egoitza:
Erreferentziazko nazioarteko foro hau Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak sustatzen du, eta migrazioaren eta gizarte-kohesioaren arloko adituak, legelariak eta profesionalak bilduko ditu Bilbon.

Euskalduna Jauregia Bilbon dagoen biltzar- eta musika-jauregi enblematikoa da, eta nazioarteko sariak jaso ditu. Itsasadarraren ondoan dago, eta hiriaren eraldaketa urbanistikoaren ardatzetako bat da.
Abandoibarra Etorbidea, 4, 48011 Bilbo, Bizkaia.
Nola iritsi:
Hiri-mugikortasun jasangarriaren alde eginez, Bilboko erdigunetik Euskalduna Jauregiraino itsasadarra inguratuz oinez ibilaldi atsegina egitera animatzen zaitugu.
Garraioari buruzko gomendioa: Egoitzara joan-etorriak egiteko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu, emisioak murrizten laguntzeko eta arin eta zuzenean iristeko.
Hiriak bidegorri-sare zabala eta alokairurako udal-zerbitzua (Bilbaobizi) ditu, eta Jauregiaren inguruan bizikletak uzteko euskarriak daude.
Euskotrenen Euskalduna geltokia eraikinaren parean dago, eta lotura azkarra eskaintzen du hiriko geltoki eta azpiegitura nagusiekin.
Bilbobuseko hainbat lineak geltokiak dituzte Jauregitik gertu; hortaz, lotura erraza eskaintzen dute Bilboko edozein lekutatik.
Ibilgailu pribatua aukeratzen baduzu, inguruan lurpeko aparkalekuak daude, hala nola Euskaldunako aparkalekua edo Euskadi Plazako aparkalekua , baina garraiobide publikoei edo bizikletari lehentasuna ematea da aukerarik gomendagarriena.
Bilboko udal-webgunean kontsulta ditzakezu tokiko araudia eta aparkalekuen kokapena.
Irisgarritasuna:
Euskalduna Jauregiak mugikortasun mugatua duten pertsonentzat egokitutako instalazioak ditu, hala nola zero kotako sarbideak, igogailuak eta bertaratzen diren guztiak eroso eta arazorik gabe ibil daitezkeela bermatzen duten barne-ibilbideak.
Argazkiak
Bideoak
Aurkezlea: Patty Bonet Viana.
Aurkezlea: Joanes Segurola Errondosoro.
9:00etan: Hasierako emanaldia.
- Patty Bonet Viana.
9:10ean: Inagurazio instituzionala.
- Maider Etxebarria García. Gasteizko alkatea.
- Gorka Urtaran Agirre. Gizarte Politiketako Foru Diputatua.
- Mikel Torres Lorenzo. Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua.
09:30etan: Esparru-txostena: Hiri-espazioak eta gizarteratzea.
- Blanca Valdivia Gutiérrez. Col-lectiu. 6. Puntuaren kofundatzailea.
10:00ean: 1. elkarrizketa-mahaia: Hiri-ereduak, lurralde-estrategia eta gizarte-kohesioa.
- MODERATZAILEA: Miguel de los Toyos Nazabal. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordea.
- Jon Kepa Zarrabe. Hiri Ereduaren, Ingurumenaren eta Ekonomia Sustapenaren Arloko koordinatzaile nagusia. Vitoria-Gasteizko Udala.
- Oriol Estela Barnet. Bartzelonako Metropoliko Plan Estrategikoaren koordinatzaile nagusia.
- Katia Emerand. Lurralde estrategia, Antolamendu eta Bizilekuaren zuzendariorde nagusia. Euskal Hirigune Elkargoa.
11:00etan: Mahai-ingurua: Euskadiko toki-garapeneko proiektuak.
- MODERATZAILEA: Arantza Martínez Tobalina. Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko zuzendaria.
- Marivi Sarasa Bernad. Bilbao Ekintza EPELeko Enplegua eta Talentua arloko atalburua.
- Gustavo Fernández Villate. Arabako Lautadako Kuadrillako presidentea.
- Fernando Nebreda Díaz de Espada. Oarsoaldea Garapen Agentziaren zuzendari nagusia.
- Carlos García de Andoin. Sestaoko Udaleko Kultura, Oroimen Historiko, Enplegu, Sustapen Ekonomiko eta Herritarren Partaidetzako zinegotzia.
12:00etan: Atsedenaldia (coffee break)
12:30etik 14:00etara: Saio paraleloak.
Hitzaldia:
- Martin Lundsteen. Bartzelonako Unibertzitateko Ramón y Cajal antropologo eta ikertzailea.
Mahai-ingurua:
- Ane Viana Salinas. EHUko irakaslea zuzenbidean eta kriminologian eta Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzailea.
- Cristina Laborda Albolea. Irungo alkatea.
- Ainara Villaño Unzaga. Analisien eta Merkatuen arduraduna Silván & Miracle enpresan.
Hitzaldia:
- Roberto San Salvador del Valle. Deusto Cities Lab Katedrako zuzendaria Deustuko Unibertsitateko katedraduna.
Mahai-ingurua:
- Ane Oyarbide Ochoa. Donostiako Berdintasun, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzia.
- Ricardo Antón Troyas. REAS Euskadiren presidentea / Colaborabora, S.Coop.
- Javier Álvarez Aras. Bilbao Ekintza. Bilboko Udaleko Enpresa eta Enplegu alorreko arduraduna.
Hitzaldia:
- Javier Burón Cuadrado. Nafarroako Gobernuko NASUVINSA industria-lurzoru, etxebizitza eta lurralde-kohesioko enpresa publikoaren zuzendari kudeatzailea.
Mahai-ingurua:
- Leire Álvarez de Eulate Bada. Alokabideko gizarte-laguntzako zuzendaria.
- Xavier Mauri Coll. Gizarte-etxebizitzan aditua.
- Paul Ortega Etcheverry. ALAZTI Fundazioko zuzendaria.
14:00etatik 14:30era: Amaiera: Ondorioak.
- Alfonso Gurpegui. Ruiz Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Inklusioko sailburordea.
- Sara Buesa Rodríguez. Eusko Jaurlaritzaren Inklusioko zuzendaria.
- Joseba Zalakain Hernández. Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendarikidea.
14:30etik 15:30era: Bazkaria

