Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Lan-denborari lotutako neurriak

Denbora-neurriak lan-denboraren iraupenari, banaketari edo erabilerari eragiten dioten neurriak dira, eta bi galdera nagusiri erantzuten diete: zenbat eta noiz egiten da lan?

Neurri horiek denbora izatea ahalbidetzen dute behar pertsonal, familiar eta zaintza-behar jakin batzuei erantzuteko, dela baimenen eta lanera ez joateko aukeren bidez, dela lanaldiaren egokitzapen edo murrizketen, eszedentzien edo legez aurreikusitako beste formula batzuen bidez.

Eskubide bakoitzaren araudia eta hura baliatzeko baldintzak kontziliazio-beharra eragiten duen egoeraren eta aplikatzekoa den lan- edo funtzionario-araubidearen araberakoak dira. Era berean, hitzarmen kolektiboek, akordioek eta erakunde bakoitzaren berezko araudiak legez aitortutako gutxieneko eskubideak hobetu ditzakete.

Jarraian, bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzearekin lotutako denbora-neurri nagusiak aurkezten dira.