Norberaren bizitza, familia eta lana uztartzea
Atal hau kontziliazioarekin lotutako eskubideak, neurriak eta baliabideak ezagutu nahi dituzten langileei zuzenduta dago.
Hemen, kontziliazio-neurri nagusiei buruzko informazioa aurki daiteke, enpresan neurri jakin batzuk eskatzeko ereduak eta dokumentuak kontsultatu, eta Eusko Jaurlaritzaren kontziliaziorako laguntzak, horiek jasotzeko baldintzak eta eskaera egiteko modua ezagutu.
Helburua langileei informazio argi eta praktikoa eskaintzea da, eskuragarri dituzten aukerak ezagutu eta beren kontziliazio-eskubideak behar bezala baliatu ahal izan ditzaten.
