Enpresentzako laguntzak
2026ko uztaila
ENPRESEK ETA ERAKUNDEEK KONTZILIAZIOKO DIAGNOSTIKOA ETA EKINTZA-PLANA EGITEKO LAGUNTZA-LERROA
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak 2026ko laguntzen deialdia argitaratu du, Euskadiko lantokiak dituzten enpresek, erakundeek eta pertsona autonomoek kanpoko aholkularitza espezializatu baten laguntzaz bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko diagnostikoa eta kontziliazioaren arloko ekintza-plana egin ditzaten.
Aurtengo deialdiaren berrikuntza nagusia da, lehen aldiz, lehen diagnostikoa eta kontziliazio-plana egiteaz gain, indarraldia amaituta duten kontziliazio-planak eguneratzeko proiektuak ere diruz lagunduko direla.
XEDEA
Honako jarduera hauek egiteko aholkularitza-zerbitzuak kontratatzea diruz laguntzea:
- Erakundearen kontziliazio-egoeraren diagnostikoa egitea.
- Erakundearen beharretara egokitutako kontziliazio-ekintza plana diseinatzea.
- Indarraldia amaitu duten kontziliazio-planak eguneratzea.
Laguntzak diagnostikoa eta plana egitea baino ez du finantzatzen; ez ditu planeko neurriak ezartzeko gastuak estaltzen.
AURREKONTUA
Deialdiak 420.000 euroko zuzkidura du, honela banatuta:
- 315.000 euro, lehen kontziliazio-planak egiteko.
- 105.000 euro, lehendik dauden planak eguneratzeko.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Dirulaguntzak aholkularitzaren kostuaren % 70 estaltzen du (BEZa kanpo), eta gehienez 10.500 euro jaso ahal izango dira erakunde bakoitzeko.
Diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua plantillaren tamainaren araberakoa izango da:
|
Plantillaren tamaina |
Proiektuaren gehieneko kostua |
Gehieneko laguntza (%70) |
|
20 pertsonara arte |
7.000 € |
4.900 € |
|
21-50 pertsona |
8.000 € |
5.600 € |
|
51-100 pertsona |
10.000 € |
7.000 € |
|
100 pertsonatik gora |
15.000 € |
10.500 € |
Ordainketa bi zatitan egingo da:
- % 50, dirulaguntza ematen denean.
- Gainerako % 50, proiektua amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.
DEIALDIAREN EZAUGARRIAK
- Euskadin lantokiak dituzten enpresei, erakundeei eta pertsona autonomoei zuzenduta dago.
- Kanpoko aholkularitza espezializatu baten kontratazioa diruz laguntzen da.
- Bai lehen kontziliazio-planak, bai indarraldia amaitu duten planen eguneratzeak finantzatzen dira.
- Laguntzak norgehiagoka bidez emango dira; beraz, aurkezten den proposamen teknikoaren kalitatea funtsezkoa izango da.
- Izapidetze osoa bitarteko elektronikoen bidez egingo da.
EPEAK
- Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko irailaren 30era arte.
- Proiektua gauzatzeko epea: 2027ko maiatzaren 31ra arte.
- Justifikazioa aurkezteko epea: 2027ko ekainaren 30era arte.
ESKABIDEAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO
Eskabideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira. Bertan eskuragarri daude deialdiaren oinarriak, eskabide-ereduak eta proposamen teknikoa aurkezteko beharrezko dokumentazioa.
Eskaera telematikoa eta informazio gehiago
SEME-ALABAK, MENDEKO SENIDEAK EDO OSASUN-EGOERA OSO LARRIAN DAUDEN SENITARTEKOAK ZAINTZEKO ESZEDENTZIA HARTU EDO LANALDIA MURRIZTU DUEN LANGILE BAT ORDEZKATZEN DUTEN ENPRESENTZAKO LAGUNTZA-LERROA
Diru-laguntza lerro hori Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan jasota dago. Dekretu horrek bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko zenbait laguntza-ildo arautzen ditu.
Eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dagoen langilea ordezkatzen duen kontratatutako langilea Gizarte Segurantzan kotizatzean datza laguntza.
Kudeatzailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.
Laguntza hau eskuratzeko baldintzak esteka honetan sartu:
https://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2020/lanbide_bateragarri/
