Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Araudia

Bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzeko eskubideak lan- edo lanbide-harreman motaren arabera aldatzen diren arau multzo baten bidez arautzen dira.

Eremu pribatuan, erreferentziazko arau nagusia Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina da. Bertan arautzen dira, besteak beste, jaiotzarekin, hazkuntzarekin eta senideen zaintzarekin lotutako baimenak, lanaldiaren egokitzapenak eta murrizketak, eszedentziak eta lan-kontratuaren etendurak.

Administrazio publikoen esparruan, funtzionarioen kontziliazio-eskubideak, nagusiki, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean jasotzen dira. Administrazio publikoen zerbitzura dagoen lan-kontratudun langileen kasuan, Langileen Estatutua nahiz aplikatzekoa den berariazko araudia hartuko dira kontuan.

Eskubide horiek aldaketa garrantzitsuak izan dituzte azken urteotan, zaintza-lanen banaketa orekatuagoa eta erantzunkideagoa sustatzeko, indarrean dauden baimenak zabaltzeko eta lanaren egokitzapenerako eta malgutasunerako neurri berriak aitortzeko helburuarekin.

Era berean, hitzarmen kolektiboek, lan-baldintzak arautzen dituzten akordioek, enpresa-itunek eta erakunde bakoitzaren berezko araudiak kontziliazio-neurri osagarriak ezar ditzakete edo legez aitortutako gutxieneko eskubideak hobetu.

Halaber, emakumeen eta gizonen berdintasunari, Gizarte Segurantzari, laneko arriskuen prebentzioari, urrutiko lanari, deskonexio digitalari eta zaintzaile diren pertsonen babesari buruzko arauak ere kontuan hartu behar dira.

Jarraian, bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzearen arloan indarrean dagoen araudi nagusia jasotzen da, estatuko araudia eta autonomia-erkidegoko araudia bereizita.