Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Kontziliazioari buruzko aktualitatea eta baliabideak

Atal honetan, bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza modu erantzunkidean uztartzearekin lotutako edukiak, argitalpenak eta intereseko baliabideak biltzen dira.

Kontzilia Newsletterra bi hilean behin bidaltzen da, eta bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza modu erantzunkidean uztartzearekin lotutako berrikuntzak, baliabideak eta intereseko edukiak biltzen ditu.

Newsletterrera harpidetu daitezke bai enpresak eta erakundeak, bai kontziliazioan eta erantzunkidetasunean interesa duten pertsonak, eta aldian-aldian jasoko dute ekimenei, azterlanei, baliabideei, araudiari eta intereseko beste eduki batzuei buruzko informazioa.

Harpidetu Kontzilia Newsleterrera eta jaso berritasunak zuzenean zure posta elektronikoan.

Deusto Business Schoolek egindako berrikuspen zientifikoak

Deusto Business Schoolek egindako berrikuspen zientifikoen sorta bat da. Bertan, kontziliazioarekin lotutako gaurkotasuneko gaiak aztertzen dira, azterlanetan eta literatura akademiko espezializatuan oinarrituta:

Kontzilia monografikoak

Kontzilia proiektuaren esparruan egindako materialak dira, kontziliazioaren hainbat alderditan sakontzeko eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen informazioa, esperientziak, jardunbide egokiak eta tresnak eskaintzeko:

Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko azterlanak eta argitalpenak

Intereseko beste azterlan eta argitalpen batzuk

Intereseko ikerketa akademikoak

(Gazteleraz)

Kontziliazio- eta berdintasun-sareak

Kontziliazio erantzunkidearekin eta berdintasunarekin konprometituta dauden erakundeen arteko lankidetzarako eta elkarrekin ikasteko espazioak:

  • Kontzilia Komunitatea - Kontziliazio erantzunkideko politikak garatzen dituzten Euskadiko erakundeen sarea.
  • BAI SAREA - Emakundek sustatutako emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaileen sarea.
  • Erantzunkide Sarea - Kontziliazio erantzunkidearekin eta berdintasunarekin konprometituta dauden Gipuzkoako erakundeen sarea.
  • DenBBora Sarea - Denboraren erabileren kudeaketa osasungarriagoa, berdinzaleagoa eta eraginkorragoa sustatzera bideratutako Bizkaiko erakundeen sarea.

Intereseko beste baliabide batzuk

Kontziliazioarekin eta erantzunkidetasunarekin lotutako informazioa, azterlanak, tresnak eta jardunbide egokiak eskaintzen dituzten erakundeak eta espazioak: