Langileentzako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak hainbat laguntza ekonomiko eskaintzen ditu bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntzeko, bai eta seme-alabak bizitzako lehen urteetan hazten eta mantentzen laguntzeko ere.

- Bizitza pertsonala, lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak
- Seme-alabak dituzten familientzako hileko laguntza berriak
Zaintzagatiko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa baten ondoriozko diru-sarreren galera partzialki konpentsatzera eta 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko pertsona bat kontratatzeari dagozkion kotizazioen zati bat ordaintzera bideratuta daude laguntza horiek.
Maiatzaren 26ko 83/2026 Dekretuak hiru laguntza-ildo arautzen ditu:
- Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa -N lerroa-.
- Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa -D lerroa-.
- 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko pertsona bat kontratatzea -Z lerroa-.
Laguntza horien berariazko orrian baldintzak, zenbatekoak, dokumentazioa, ohiko galderak eta tramitaziorako sarbidea kontsulta daitezke.
Laguntza ekonomiko horiek seme-alabak jaiotzen direnetik edo familiara iristen direnetik eta bizitzako lehen urteetan hazten eta mantentzen laguntzeko dira.
Honako zenbateko hauek ezarri dira:
- 200 euro hilean 0-4 urteko seme-alaba bakoitzeko.
- Hilean 100 euro 4-7 urteko seme-alaba bakoitzeko, hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familietan eta guraso bakarreko familia aitortuetan.
- Zenbatekoak bikoiztu egiten dira semeak edo alabak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendetasun-egoera aitortuta duenean.
Araudiak ordainketa bakarreko aparteko laguntzak ere jasotzen ditu erditze anizkoitza, adopzio nazional anizkoitza, tutoretza edo zaintza anizkoitzaren delegazioa eta nazioarteko adopzioa gertatzen direnean. Seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzko ekainaren 2ko 87/2026 Dekretuak arautzen ditu modalitate horiek guztiak.
Berariazko orrian, eskakizunei, dokumentazioari, epeei, ohiko galderei eta eskaeraren aurkezpenari buruzko informazio eguneratua kontsulta daiteke.
SEME-ALABAK DITUZTEN FAMILIENTZAKO HILEKO LAGUNTZAK KONTSULTATU
