Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Kontziliazio esparruko laguntzak

 

Taula 1. Dirulaguntzak

Familia eta lana bateragarri egitea. Familiei laguntzea COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko

EAE

 

Laguntza berria, zain

Urtebetetik beherako seme-alabak dituzten familiei laguntzea COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko: eskakizunak aldatzea

EAE

 

Baldintza aldaketak/Irekia

Adingabekoak zaintzeko subsidioaren eta langabeziagatiko edo jardueraren eteteagatiko prestazioaren bateragarritasuna

Estatua

 

Baldintza aldaketak/Irekia

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak: eskakizunak zabaltzea eta malgutzea

 

EAE

 

Baldintza aldaketak/Irekia

 

 

1. Familia eta lana bateragarri egitea. Familiei laguntzea COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko. (EAE)

  • Norentzako
    • Lan-eszedentziako eta lanaldi-murrizketako egoeran dauden hartzaileak (% 100eko lan-murrizketa berezia eszedentziaren parekoa da), 14 urtetik beherakoak zaindu eta zaindu behar dituztenak, mendekotasuna duten pertsonak, COVID-19 koronavirusak kutsatutako edo isolatutako pertsonak.
  • Laguntzaren helburua
    • Laguntzak konpentsatu egin nahi du seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko lana betetzeko lantokia edo lanpostua erabat edo partez utzi behar izan duten langileen soldata-murrizketak dakarren diru-sarreren galera.
  • Eskaera egiteko epea
    • (Oraindik ireki gabe) Eskaera egiteko epea urtebete izango da, alarma-egoera amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
    • Efektuen hasiera daMartxoaren 9a baino lehenago hartutako lanaldi-murrizketei, baldin eta langileak data horretatik aurrera egokitu edo aldatu baditu, diruz lagundutako epearen hasiera izango da lanaldi-murrizketa egokitu edo aldatu den eguna.
    • Lan-eszedentziaren edo lanaldiaren murrizketaren hasiera-data, beti ere, aintzat hartuta, 2020ko martxoaren 9tik (egun hori barne) edozein egunetan hasi behar izan duela. 
  • Eskaera egiteko modua
    • Modu elektronikoan nahiz ez-elektronikoan aurkeztu ahal dira laguntza-eskabideak
  • Erreferentziazko araudia
  • Informazio gehiago: https://www.covid19laguntzak.eus/eu/

2.- Urtebetetik beherako seme-alabak dituzten familiei laguntzea COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko: eskakizunak aldatzea (EAE)

3. Adingabekoak zaintzeko subsidioaren eta langabeziagatiko edo jardueraren eteteagatiko prestazioaren bateragarritasuna (Estatu)

  • Norentzako
    • Zaintza lanak egiten dituzten pertsonak.
    • ERTE.
    • Lanaldiaren murrizketa osoa/partziala duten langileak.
    • Langabetuak.
    • Autonomoak.
  • Baldintzak
    • Besteren konturako langileak edo autonomoak, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko sorospena jasotzen dutenak 2020ko martxoaren 14an, eta kontratua eten edo lanaldia murriztu zaienak.
    • ABEEE-a adingabearen zaintzak eragiten ez dion lanaldiaren zatiari dagokionean.
    • Eskaera egiteko epea
      • Alarma egoerak iraun bitartean.
      • Ebazpena eskaera egin eta bost eguneko epean emango da.
      • Efektuen hasiera da
        • Lanaldiaren etete edo murrizketa datatik, betiere 2020ko martxoak 14aren ondoren.
      • Eskaera egiteko modua
        • Eskabidea aurkezterako garaian, enpresak, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko subsidioaren titularra izateagatik lanaldia murriztua duten pertsonen zerrenda adieraziko du, bai eta ERTE-ak eragindako lanaldiaren zatia.
      • Erreferentziazko araudia
      • Informazio gehiago: https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-4208 

      4. Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak: eskakizunak zabaltzea eta malgutzea

      • Norentzako
        • Adingabeak edo ardurapeko pertsonak dituzten familiak.
      • Baldintzak
        • Onuradunak:
          • Aitatasun eta amatasun baimenak dituzten gurasoak, kontratua etenda dutenak.
          • Adingabeak eta/edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eszedentziarako edo lanaldi-murrizketarako laguntzak jasotzen dituzten pertsonak, baldin eta hezkuntza-zentroak edo arreta-zentroak ixteak eragiten badie.
        • Baldintzak (aldatuak):
          • Orain arte 59 egunekoa zen gutxieneko aldiaren baldintza ezabatu egingo da, baldin eta zentroen itxierarekin edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon behar duten denborarekin bat badator.
          • 14 urtetik beherakoei eszedentzia hartzeko eta lanaldia murrizteko laguntzetan estaliko dituen adingabeak zaintzeko laguntzetan adina handitu egingo da.
      • Efektuen hasiera da
        • Atzeraeraginezko izaera zentroak itxi ziren egunetik edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon behar dutenetik.

      Azken aldaketako data: