Segurtasun Saila

Arrisku kimikoa: SEVESO arautegia

840/2015 Errege Dekretuak, substantzia arriskutsuekin gerta daitezkeen istripu larrien berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak ezartzen dituenak, 2012/18/UE Zuzentaraua (SEVESO III Zuzentaraua) barne-antolamendu juridikoan barneratzen du. Errege Dekretu honek substantzia arriskutsuekin lotutako istripu larrien prebentzioa eta osasun, ondasun zein ingurumenarentzat izan ditzakeen ondorioak mugatzea ditu helburu.

15. artikuluak ezartzen du Agintari eskudunak publikoaren eskura jarriko duela, etengabe eta formatu elektronikoan, III. eranskinean agertzen den informazioa.

SEVESO Zuzentarauak eragindako establezimenduen biztanleei emateko informazioa

azken eguneratzea: 2020ko otsaila

Goiko eragin-maila

Araba/Álava

Amurrio TUBACEX TUBOS INOXIDABLES, S.A. Amurrio (TTI, S.A.) (PDF, 453 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Iruña Oka/Iruña de Oca MAXAM OUTDOORS (UNIÓN ESPAÑOLA DE EXPLOSIVOS) (PDF, 816 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Lantaron DEKITRA S.A. (ACIDEKA, S.A.) (PDF, 618 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Lantaron

GENERAL QUÍMICA S.A.U. (PDF, 569 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Lantaron HEXION SPECIALTY CHEMICALS IBÉRICA, S.A. (PDF, 502 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Laudio/Llodio

GUARDIAN LLODIO UNO, S.L. (PDF, 715 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Laudio/Llodio TUBACEX TUBOS INOXIDABLES, S.A. Llodio (TTI, S.A.) (PDF, 458 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Ribera Baja/Erribera Beitia

Instalación de Almacenamiento de CLH, S.A. (PDF, 481 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bizkaia

Ajangiz MAIER, S.COOP. (PDF, 919 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Amorebieta BEFESA ZINC ÓXIDO, S.A.U. Amorebieta (PDF, 292 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Amorebieta HÜTTENES- A. ILARDUYA, S.L. (PDF, 308 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Barakaldo BILBAÍNA DE ALQUITRANES, S.A. (PDF, 302 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Barakaldo

GASES OXINORTE A.I.E. (PDF, 453 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Berango METALLO SPAIN S.L.U. (Antigua ELMET S.L.U.) (PDF, 480 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Galdakao MAXAM S.A (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
Loiu ACEROS INOXIDABLES OLARRA, S.A. (PDF, 576 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Muskiz

PETROLEOS DEL NORTE, S.A. (PETRONOR) (PDF, 551 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Santurtzi CLH, S.A. (EL CALERO) Santurtzi (PDF, 742 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Santurtzi REPSOL BUTANO, S.A. Santurtzi (PDF, 464 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Sondika BEFESA ZINC ÓXIDO, S.A.U. Sondika (PDF, 277 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Zierbena CLH, S.A. Zierbena (PDF, 741 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Zierbena

ACIDEKA, S.A. (PDF, 468 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Zierbena

BAHÍA DE BIZKAIA GAS, S. AL. (PDF, 755 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Zierbena INEOS SULPHUR CHEMICALS SPAIN, S.L.U. (PDF, 786 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Zierbena DBA BILBAO PORT S.L. (PDF, 741 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Zierbena ESERGUI, S.A. (PDF, 799 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Zierbena TERMINALES PORTUARIAS S.A. (TEPSA) (PDF, 492 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Gipuzkoa

Gabiria MINA TROYA (ASFALTOS URRETXU, S.A.) (PDF, 431 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Hernani ELECTROQUIMICA DE HERNANI, S.A. (EHER) (PDF, 926 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Hernani

KEM ONE HERNANI, S.L.U. (ARKEMA QUÍMICA) (PDF, 1014 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Usurbil IGEPAK, S.A. (PDF, 496 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Beheko eragin-maila

Bizkaia

Arrigorriaga S.E. DE CARBUROS METÁLICOS, S.A. (PDF, 323 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Bilbao CONSORCIO DE AGUAS BILBAO BIZKAIA (PDF, 313 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Barakaldo PRAXAIR ESPAÑA, S.L.U. Barakaldo (PDF, 304 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Bermeo Enagas Transporte S.A.U. AS Gaviota (PDF, 306 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Igorre FOSECO Española, S.A. (PDF, 300 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Lekeitio NED Suministro de GLP, S.A.U. Lekeitio (PDF, 267 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Zamudio ITP AERO, S.A.U. (PDF, 283 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Zierbena FCC ÁMBITO, S.A. (PDF, 272 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Gipuzkoa

Azkoitia

BERNARDO ECENARRO, S.A. (PDF, 417 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Elgeta

NED Suministros GLP S.A.U. Elgeta (PDF, 268 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Hernani PAPELERA GUIPUZCOANA DE ZIKUÑAGA, S.A. (PDF, 312 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Olaberria PRAXAIR ESPAÑA S.L.U. Olaberria (PDF, 277 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Urnieta NED Suministros GLP S.A.U. Urnieta (PDF, 267 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Legeria

Gaztelaniazko edukia

  • (*) INDARGABETUA Real Decreto 1254/1999, de 16 de julio, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas (BOE 172 zenbakia, 1999/07/20)
  • Real Decreto 1196/2003, de 19 de septiembre, por el que se aprueba la Directriz Básica de protección civil para el control y planificación ante el riesgo de accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas (BOE 242 zenbakia, 2003/10/09)
  • (*) INDARGABETUA Real Decreto 119/2005, de 4 de febrero, por el que se modifica el Real Decreto 1254/1999, de 16 de julio, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas (BOE 36 zenbakia, 2005/02/11)
  • (*) INDARGABETUA Real Decreto 948 /2005, de 29 de julio, por el que se modifica el Real Decreto 1254/1999, de 16 de julio, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervengan sustancias peligrosas (BOE 181 zenbakia, 2005/07/30)
  • Real Decreto 840/2015, de 21 de septiembre, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervengan sustancias peligrosas (BOE 251 zenbakia, 2015/10/20)

(*) Indargabetu egiten da uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretua (Real Decreto 1254/1999, de 16 de julio, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas). Era berean, indarrik gabe geratzen da errege dekretu honetan ezarritakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko xedapen oro.

Hala ere, errege dekretua indarrean sartzen den unera arte dauden establezimenduak direla eta, mantendu egiten dira errege dekretua indarrean sartu baino lehen autonomia-erkidegoko eskumeneko organora bidalitako dokumentazioa eta larrialdi planak baldin eta uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuan eskatutakoa betetzen badute indargabetutako araudian ezarritako iraungitze epea bete arte.

IrudiaAraudiaren garapena Arautegia atalean aurki daiteke

igo

Arrisku kimikoa

Zer da arrisku kimikoa?

Mendebaldeko gizarteak azken urteetan lortutako garapena aurrerapen teknologikoei esker gertatu da. Horietako batzuek emandako produktuek lagundu dute gure bizi-kalitatea hobetzen: botikak, detergenteak, margoak, ehun-zuntzak, plastikoak, erregaiak, eta askoz gehiago ere industria-prozesuetatik lortzen dira; guzti-guztien izaera kimikoa da.

Prozesu kimikoek sortutako arrisku teknologikoa arrisku kimikoa da.

Gai kimikoak sortu, erabili, lekualdatu eta biltegiratzen dituzten industrialdean bizitzeak arriskua dakar, hau da, industriaren kanpoaldean ondorioak izango dituen ezbeharra gertatzeko aukera dago.

Beharrezkoa da arriskua ezagutzea eta behar bezala baloratzea, hau da, industriaren kanpoaldean ondorioak izango dituen ezbeharra gertatzeko aukera.

Zer egin gutxitzeko?

Administrazioak eta enpresak etengabe ari dira lanean arriskuari aurre egiteko, istripua izateko aukerak murrizteko eta ondorioak gutxitzeko.

Zehazki:

Administrazioak

Aurre egiten du:

  • Araudia lantzen eta aplikatzen du.
  • Instalazioak aztertzen eta kontrolatzen ditu.

Babesten du:

  • Zerbitzu publikoen bidez: Suhiltzaileak, polizia, babes zibila.
  • Jarduerak planifikatzen ditu.
  • Larrialdietarako planak egiten ditu.
Enpresak

Aurre egiten du:

  • Langileen prestakuntza berezituaren bidez.
  • Segurtasun integratua aplikatzen du, hau da, instalazioak diseinatuko dira balizko arriskuak gutxienera murrizteko.

Babesten du:

  • Suteak antzemateko eta itzaltzeko instalazioak eraikitzen ditu.
  • Segurtasuneko berezko zerbitzuen bidez.
  • Barruko Larrialdietarako planak egiten ditu.

Zer da industria kimikoa?

Industria kimikoan gai kimikoak erabiltzen edota eraldatzen dituzte beste gai batzuk lortzeko, beste industria batzuetako oinarri gisa erabiltzeko edo gai bukatu gisa zuzenean saltzeko.

Hauxe topa dezakegu enpresa kimiko batean:

Prozesuko instalazioak

Hauetan gauzatzen dira eraldaketak edo jardueraren oinarrizko erreakzioak. Normalean, prozesu horietan ez daude nahasita gai kantitate handiak, beraz ezbeharra gertatzeko arriskua gutxitzen da eta enpresen barrukoari baino ez dio eragiten.

Biltegiratze aldeak

Hauetan daude prozesu guztietan erabilitako edo sortutako gaiak gordetzeko erabilitako tankeak, tangak, esferak, etab. Ezbeharra gertatzeko aukera txikia bada ere, hori gertatzen bada, kanpora begirako ondorioak handiak izan daitezke, izan ere oso kantitate handitan ari baitira.

Hodiak edo "raks"

Hainbat sustantzia lur gaineko edo lur azpiko hodien bidez lekualdatzen dira, hala nola, gasbideak, oliobideak, etileno-bideak, etab. Enpresa banatzaileetatik bezeroen instalazioetara.

Zer gerta daiteke?

Adierazi bezala, industria kimikoek ezbeharrak jasan ditzakete, nekez gertatzen badira ere. Horietako batzuk toki horretatik kanpo ere ondorioak izan ditzake eta herritarrei eragin diezaieke neurri handiagoan edo txikiagoan. Ezbehar horiek honela batu daitezke:

IrudiaSuteak

Erregai eta erregarriaren arteko oxidazio-erreakzio azkarra da (oro har, airearen oxigenoa).

Sugar handiek baita ke handiak ere adierazten dute instalazio kimikoan sutea dagoela.

Sugarrek erradiazio termikoaren ondorioz erredurak sor ditzakete, enpresaren barruan bakarrik izan arren, eta keak toxikoak edo itogarriak izan daitezke. Hori guztia errekuntza-gaien, distantziaren eta eraginpean jarritako denboraren menpe dago.

IrudiaEztandak

Oso azkar gertatutako erreakzioak dira, gasen oso hedapen bortitza dutena.

Eztanden ondorio nagusia presio-uhinak sortzea da, hurbileko egiturak suntsi ditzaketenak. Kanpoan, kristalak apur daitezke eta egituran neurri txikiko kalteak sor daitezke.

Kontuan hartu beharreko beste ondorio bat da zatiak jaurtitzea.

Ihes toxikoakIhes toxikoak

Gai toxikoak ontzitik halabeharrez kanporatzean datza.

Gas eta lurrunen kasuan, ondorio nagusia da hodei toxikoa agertzea. Produktuaren ezaugarriek, eguraldiak, lurraren morfologiak eta abarrekoek aldaraziko dituzte hodeiaren ezaugarriak.

Haizearen norabidean egongo diren eremuek hodeiaren eragina jasango dute, honen araberakoa izanik eragiteko maila: produktua, kontzentrazioa, tartea eta esposizio-denbora.

igo

Kanpoko Larrialdi Planak

Aurrekariak

Hainbat industria-istripu gertatu ziren 70eko hamarkadan eta, bereziki, SEVESO Italiako hirian gertatu zenaren ondorioz, Europako Batasunak SEVESO zuzentaraua aldarrikatu zuen 1982an, hainbat industria-instalaziotan istripu larriak izateko arriskuari buruz.

Zuzentarau hori bitan nabarmen aldatu zen, 1987an eta 2012an; azkenean, SEVESO III izenekoa zuzentarauak ordezkatu zituen 2012an.

Gaur egun, SEVESO III 2012/18/UE Europako zuzentarauak jarduera hauek arautzen ditu. Espainiako antolamendu juridikoan, irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuak transposizioa egin du. Araudi horren arabera, hainbat gai bildu, prozesatu edo ekoizten dituzten establezimenduek izan behar dute Kanpoko Larrialdi Plana, baldin eta, bere ezaugarri fisiko-kimikoengatik, horietan istripua gertatzeko arrisku handia badago.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 1994an onartu ziren kanpoko larrialdietarako lehenengo planak. Ordutik hona, berritzeko prozesua baita planak eguneratzeko prozesua ere etengabea izan da, bai Europan bai Estatuan araudia aldatu baita.

Zer da kanpoko larrialdi plana?

Larrialdi egoerei aurre egiteko tresna egokia da.

Kanpoko Larrialdi Planak jaio ziren industria-jarduera zehatz batzuei lotutako arriskuei aurre egiteko beharra izatetik; horiek egiteko eta ezartzeko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren eta eragindako udalerri eta industria establezimenduen arteko lankidetza eta koordinazioa.

Larrialdia gertatuz gero, eraginkortasun handiena lortzea du helburu. Horretarako, egin beharreko jarduerak aurreikusten ditu, azkarrago eta eraginkortasun handiagoz jarduteko eta inprobisazioa saihesteko asmoz.

Enpresa bakoitzeko Kanpoko Larrialdi Plana (KLP) aurrea hartzeko diseinatutako esparru organikoa eta funtzionala da, eta, gauzatzen bada, enpresetan gerta daitezkeen izaera kimikoko istripu larrien ondorioak gutxitzeko. Bertan ezartzen dira esku hartzeko agintarien eta zerbitzuen koordinazio-eginkizunak eta eskema, baita aplikatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eta babesteko neurri egokiak ere.

Noiz aktibatzen da?

Enpresa bateko Kanpoko Larrialdi Plana aktibatuko da baldin eta industria kimiko baten istripuak instalazioaren kanpoaldean eragina badu edo izan dezakeen.

Enpresan istripua dagoen guztietan Barruko Larrialdi Plana (BLP) aktibatzen da eta berehala agintaritzei jakinarazten zaie, beharrezkoa izanez gero, Kanpoko Larrialdi Plana aktiba dezaten.

Kanpoko Larrialdi Plana aktibatuko da istripuaren kategoriaren arabera, segurtasun ikerketa sailkapenarekin bat, eta, egokitzat joz gero, baita Arriskuaren Azterketa Kuantitatiboarekin ere (AAK).

1. kategoria
  • Industria barruan bakarrik kalte materialak sortuko dituzten ezbeharrak. Horrelakoetan, kanpoan ez dago kalterik.
  • BLP aktibatuko da.
  • Agintariei jakinarazten zaie.
2. kategoria
  • Industrian, biktimak eta kalte materialak ekartzen dituzten istripuak dira. Kanpoaldean izango diren ondorio bakarrak dira mugatuko eremuetako ingurumenerako kalte arinak eta ondorio negatiboak.
  • BLP aktibatuko da.
  • KLP aktibatuko da.
3. kategoria
  • Industriaren kanpoaldean, biktimak, kalte material larriak eta zonalde zabaletako ingurumenerako aldaketa larriak sortuko dituzten ezbeharrak dira.
  • BLP aktibatuko da.
  • KLP aktibatuko da.

Istripu larrienak dira 2. eta 3. kategoriakoak, kanpoko eragina baitute. Kanpoko Larrialdi Plana aktibarazten dute. Planaren zuzendaritzak zehazten du erantzun-maila, bere garrantziaren eta bilakaeraren arabera.

Kanpoko laguntza eskatzen badute ere, 1. kategoriako istripuek ez dute aktibarazten Kanpoko Larrialdi Plana. Erantzun-maila laguntzak koordinatzera eta herritarrei jakinaraztera mugatzen da.

Nola antolatzen da?

Plana aktibatzea ekarriko duen egoera larri guztietan, Kanpoko Larrialdi Plana zuzentzea eta koordinatzea Segurtasun sailburuari baino ez dagokio, Larrialdiak kudeatzeko Legearen 21. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Kanpoko Larrialdi Plan honen zuzendariak Aholku Batzordearen laguntza izango du, Larrialdiak kudeatzeko Legearen 19. artikuluak ematen dizkion eskumen eta ahalmen guztiekin eta dagoen larrialdiak duen garrantziaren arabera.

Segurtasun sailburuaren zuzendaritzako erabakiak nagusituko dira lurraldeko beste edozein agintari publikoren zuzendaritzako eginkizunen aurrean, eta Autonomia Erkidegoko bestelako plan-zuzendarien edota koordinatzaileen zereginen aurrean ere bai; eta, hargatik, hark koordinatuko du gainerako agintarien eta plan-zuzendarien eskumenak nola erabili.

Premiarik handiena dagoenean, Segurtasun sailburuordeak edo Larrialdiei Aurregiteko zuzendariak jarri ahal izango dute plana abian, baina ahalik eta arinen jakinarazi beharko diote Segurtasun sailburuari.

Egoera oso larria bada eta Autonomiaz gaindiko interesa ere kalteturik badago, Barne Ministerioak egingo du adierazpena, Babes Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak eskatuta, Gobernuaren ordezkariak eskatuta edo beraren ekimenez. Horrelako egoeretan, Plana Zuzentzeko Batzordea eratuko da, eta Segurtasun sailburuak eta Barne Ministerioaren ordezkariak osatuko dute

Ekintzak Koordinatzeko Zentroa (EKZ)

Ekintzak Koordinatzeko Zentroa (EKZ) Planaren Zuzendaritzaren aginte-postua da. Zentro horretatik bideratzen dira informazioa zabaltzeko, koordinatzeko eta zentralizatzeko lanak, larrialdiaren egoera ebaluatze aldera eta, era berean, larrialdian aplikatu behar diren erabakiak jakinarazteko, baita zuzeneko harremanetan izateko Planaren Zuzendaritza eta zuzendaritzako edo kontrolerako dauden bestelako zentroak ere.

Funtzioak

  • Informazioa etengabe jasotzen duen zentroa da. Hortaz, Ekintzak Koordinatzeko Zentroak hidro-meteorologiari buruzko datuak jasotzeko terminalak ditu, baita KLP abian jarri duen enpresako instalazioei buruzko informazioa ere, gai arriskutsuen eta gai horiek manipulatzen dituzten establezimenduen gaineko informazioa eta, halaber, komunikabideen egoerari buruzkoa, betiere, arriskuaren egoera etengabe baloratu ahal izateko.
  • Zentroak jardueren berri jaso eta igorri behar du, eta beharrezkoak diren informazio-sistema eta datu-base guztiak kudeatu behar ditu.
  • Tresna lagungarria izan behar du Planaren Zuzendaritzarentzat, erabakiak hartzerakoan eta aginduak eman eta gauzatzerakoan, eta, hartara, larrialdiari buruz jasotako informazio guztia prozesatu behar du.
  • Ekintzak Koordinatzeko Zentroa Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroren batean (SOS DEIAK) egongo da.
  • Planaren zuzendaria eta horren Zuzendaritzako egitura Larrialdiak Koordinatzeko horietako Zentroren batean bilduko dira. SOS-DEIAKeko instalazioetan eratzen ez bada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroak informazio-sistemen loturak eta luzapenak eduki beharko ditu bestelako zuzendaritza-zentroekin harremanetan jartzeko, izan ere horietatik Planaren zuzendariak ekintzak zuzendu eta koordinatu ahal izango baititu.
Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratua (EKZI)

Hala behar izanez gero, Ekintzak Koordinatzeko Zentroan Estatuko Administrazioko aginteak sartuz gero, Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratua (EKZI) bilakatuko da; hala, zentro horrek, batetik, larrialdia zuzenduko eta koordinatuko du eta, bestetik, erantzukizunak dagozkionari emango dizkio, larrialdiak Autonomiaz gaindiko interesak kaltetzen dituela jotzen bada.

Hasiera batean, behintzat, Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratua Ekintzak Koordinatzeko Zentroa dagoen toki berean egongo da; eta abian jarriko da Planaren zuzendariak horrela eskatzen duenean edota, edozein kasutan, larrialdia Autonomiaz gaindiko interesak kaltetzen dituen guztietan.

Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratuan Zuzendaritza Batzordea, Aholku Kontseilua eta Informazio Kabinetea egongo dira.

Informazio kabinetea

Informazio Kabinetea zuzen-zuzenean dago Plan Zuzendaritzaren menpe, eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroan (EKZn) kokatuko da; bera izango da informazio ofiziala emateko baimena izango duen bakarra.

Segurtasun Saileko Sailburuaren Kabineteko zuzendariak eta eragindako enpresak izendatutako arduradunak osatuko dute kabinetea.

Funtzioak

  • Istripuaren eta horren bilakaeraren gaineko informazioa biltzea.
  • Zuzendariak emandako aginduak, kontsignak eta gomendioak komunikabideen bitartez zabaltzea.
  • Larrialdiari buruzko informazio orokorra zentralizatzea, koordinatzea eta prestatzea, eta gizarteko komunikabideei ematea.
  • Hala eskatzen duten erakundeei larrialdiaren berri ematea.
  • Tartean dauden biztanleen senideei informazio pertsonala ematea.
Aginte postu aurreratua

Istripuaren izaera eta larritasuna kontuan izanda, Planaren zuzendariak Aginte Postu Aurreratua (APA) ezarri ahal izango du eta, bertatik, ekintza-taldeek larrialdia izandako tokian egiten dituzten lanak "in situ" koordinatuko ditu. Ekintza-taldeetako buruek edo arduradunek eta helburuak lortzeko ezinbestekoak diren erakundeetako buruek osatuko dute.

Aginte Postu Aurreratuaren xedea da larrialdia izandako lekuan dauden bitartekoen jarduerak eta baliabideak zuzentzea eta koordinatzea, betiere, Planaren zuzendariak emandako jarraibideak betez; horretarako, istripuaren bilakaeraren gaineko informazio sakona bidali beharko diote zuzendariari.

Planaren zuzendariak zehaztuko du zein zuzenduko duen Aginte Postu Aurreratua. Hasiera batean, behintzat, zeregin hori Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuko teknikariak beteko du, istripua jakinarazten denean bera arduratzen baita abian jarritako ekintza-taktika zuzentzeaz.

Esku hartzeko taldea

Esku hartzeko neurriak gauzatzen ditu, istripuaren ondorioak indargabetzeko, gutxitzeko edota kontrolatzeko helburua baitute; zuzenean joko du ondorio horien sorburura, eta istripuaren bilakaera kaltegarria izatea edo areago zabaltzea nola edo hala eragotziko du.

Osaera

  • Suteen Itzaltze, Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzuak.
  • Industriaren Barruko Larrialdi Planean aurreikusitako ekintza-taldea.

Funtzioak

  • Istripuaren ondorioak eta arriskuaren sorburuak kontrolatuko, gutxituko edo neutralizatuko ditu.
  • Biktimak erreskatatu eta toki seguruak finkatuko ditu.
  • Beste taldeekin lankidetzan arituko da, biztanleak babesteko neurriak hartzeko.
  • Istripuari lotutako arriskuak aztertuko eta ebaluatuko ditu.
  • Esku hartzeko arloa finkatzea proposatuko du.
  • Larrialdia kontrolatu ondoren, ezkutuan egon daitezkeen bestelako arriskuak begiratuko ditu.
  • Aginte Postu Aurreratuko zuzendariaren bidez, Planaren Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio egin beharreko jarduerek duten arrisku, kalte eta bideragarritasuna.
Osasun-taldea

Talde honek osasun-arloko laguntza emango die istripuak kaltetutako pertsonei, eta egonkor mantenduko ditu, ospitale batera heldu arte; halaber, osasun publikoaren arloko babes- eta prebentzio-neurriak hartuko ditu.

Osaera

  • Osakidetzako eta ekintza-aldean jardungo dutela ziurtatzen duten hitzartutako beste erakunde batzuen osasun-laguntzako zerbitzuak.
  • Osakidetza, Gurutze Gorria, DYA eta biktima askoren osasun-garraioa ziurtatzen duten enpresa pribatuen osasun-ebakuazioko zerbitzuak.
  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritza.

Funtzioak

  • Premiazko osasun-laguntza emango die zauritutakoei.
  • Zaurituak sailkatu, egonkortu eta istripu eremutik aterako dituzte, baldin eta horren beharrean badaude.
  • Istripua izan duten pertsonak ospitaletara eramateko lanak koordinatuko ditu, eta ospitalean zaurituak hartzeko azpiegitura antolatzeko lana ere bai.
  • Eskumeneko agintari judizialekin eta polizialekin lankidetzan arituko da gorpuak identifikatzeko, bai eta bestelako biktimak eta kaltetutakoak identifikatzeko ere.
  • Sorospen-arloak eta basea zehaztuko ditu, talde logistikoaren lankidetzaz.
  • Istripuak eragina izan dezaketen zonetan, osasun-baldintzak ebaluatuko eta kontrolatuko ditu.Larrialdia kontrolpean dagoenean, osasun publikoan eragina izan dezaketen ezkutuko arriskuak begiratuko ditu.
  • Neurriak proposatuko ditu, biztanleek denbora gutxiago eman dezaten arriskuen eraginpean.
  • Istripuak kaltetutako biztanleei elementu terapeutikoak emango dizkie.
  • Aginte Postu Aurreratuko zuzendariaren bidez, benetako egoeraren berri emango dio Planaren Zuzendaritzari.
Segurtasun-taldea

Talde honek herritarren segurtasuna bermatu beharko du zonalde arriskutsuetan, eta, era berean, zirkulazioa antolatu eta biktimak identifikatzeko lanetan laguntza eman beharko du.

Osaera

  • Udaltzaingoa.
  • Ertzaintza.

Funtzioak

  • Herritarren segurtasuna bermatu beharko du.
  • Larrialdia izandako zonaldera sartzeko bideak kontrolatuko ditu eta sarrera murriztuko du.
  • Zirkulazioa antolatu beharko du, larrialdiko ekintzak eta jarduerak errazago egin ahal izateko, eta, horrez gain, jendetzarik pilatu ez dadin eta horrek guztiak bide-sarean ondorio txarrik eduki ez dezan, trafikoa desbideratuko du.
  • Informazioko Kabineteak biztanleei ematen dien informazioa helarazten lagundu beharko du.
  • Arriskuan dauden pertsonak premiaz ebakuatzen eta urrutiratzen lagundu beharko du.
  • Esku hartzeko taldeari biktimak erreskatatzen eta salbatzen lagundu beharko dio.
  • Biztanleentzako oharrak zabaltzen lagundu beharko du.
  • Bere eskumenen arabera, gorpuak eta biktimak identifikatu beharko ditu.
  • Ekintza-taldeetako kideei nora joan behar duten adierazi beharko die.
  • Aginte Postu Aurreratuko zuzendariaren bidez, txostenak igorriko dizkio Planaren Zuzendaritzari.
  • Bere eskumenekoak diren bestelako eginkizunak izango ditu.
Talde logistikoa

Talde honen zeregina da ekintza-taldeen jarduerak eta, gertaeraren bilakaeraren ondorioz egin behar diren gainerakoak garatzeko, beharrezkoak diren ekipamendu eta hornidura guztiez arduratzea.

Osaera

  • SOS Deiak - Larrialdiak koordinatzeko zentroetan eta herriko udalean sartutako taldeak.

Funtzioak

  • Kudeatze-lanak egingo ditu esku hartzeko taldeak edo laguntza teknikoko taldeak finkatzen duen esku hartzeko taldean lan-ekipo bereziak sartzeko.
  • Beharrak ebaluatzen lagunduko du, bai esku-hartzeak ondoen egiteko, bai biztanleei laguntzeko beharrezkoak diren ekipamenduak eta hornidurak zehazteko.
  • Larrialdietarako aterpea, dagozkion hornidurak eta eragindako biztanleen garraioa kudeatuko ditu. Halaber, biltzeko guneak ere finkatuko ditu, ebakuazioa egitea harrezkoa izanez gero.
  • Egindako kudeaketen eta zereginen emaitzak adieraziko dizkio Planaren Zuzendaritzari.
Laguntza teknikoko taldea

Talde hau Planaren Zuzendaritzaren esanetara dagoen organo bat da, eta bere helburua da hainbat gairen gaineko aholku teknikoak ematea; hona hemen gaiak: istripuaren egoerak izan dezakeen bilakaera, haren irismena, har daitezkeen neurri zuzentzaileak eta konpontze-neurriak, istripuen sorburua kontrolatzeko edo horren ondorioak murrizteko modua bilatzea, eta, era berean, kaltetutako oinarrizko zerbitzuak birgaitzea.

Osaera

  • Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.
  • Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza.
  • Industria Administrazioko Zuzendaritza.
  • Trafiko Zuzendaritza.
  • Osasun Publikoko Zuzendaritza.

Funtzioak

  • Istripuak izan ditzakeen ondorioak ebaluatuko ditu: hodei toxikoa nola eratzen eta zabaltzen den, atmosfera leherkorrak eta horiek osasunean edo ingurumenean zein ondorio duten.
  • Aholkua emango du erabiltzen diren gai arriskutsuen izaerari, ezaugarriei eta manipulatzeko moduari buruz.
  • Baimendutako kudeatzaile batek aholku emango du hondakin toxikoak edo arriskutsuak kudeatzeko erarik egokiena aurkitzeko.
  • Kutsadura ebaluatuko eta kontrolatuko du, bai atmosferakoa, bai eta uretakoa eta lurzoruetakoa ere.
  • Aholku emango du neurri horiek guztiak aplikatzeko beharrezkoak diren lan-talde eta ekipamendu bereziei buruz.
  • Larrialdiaren eta horri dagozkion jardunen jarraipen teknikoa egingo du.
  • Planaren Zuzendaritzari lortutako emaitzen berri emango dio, baita larrialdiaren bilakaeran zein premia sortu den ere.

Zer egiten dute udalek?

Enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana aktibatzen bada, udalerriek Udaleko Jarduera Plana ere abian jarriko dute, alkatearen aginduetara, eginkizun hauek dituena:

  • Udaleko Jarduera Plana aktibatzea.
  • Ekintzak Koordinatzeko udaleko Zentroa osatzea eta udaleko laguntza-taldeak abian jartzea.
  • Bizilagunei abisuak emateko sistema eta babesteko beste neurri batzuk aplikatzean elkarlanean aritzea, Kanpoko Larrialdi Planaren zuzendariaren jarraibideen arabera.
  • Ekintza-taldeen jardunari laguntzea.
  • Konfinamendu-ekintzak koordinatzea eta, hala badagokio, herritarrak urrutiratzea eta ebakuatzea.
  • Kanpoko Larrialdi Planak zabaltzea eta herritarrak horietan ohitzea.

Nola aktibatzen da kanpoko larrialdi plana?

Istripuen larritasunak Kanpoko Larrialdi Plana aktibatzea justifikatzen du, aurreikusitako ondorioek establezimenduaren kanpoari ere eragiten baitiote.

Segurtasun Saileko agintari eskudunak adieraziko du Kanpoko Larrialdi Plana aktibatzea, arduradun hauetakoren batek istripuaren norainokoa ebaluatu ondoren:

  • Barruko Larrialdi Planaren zuzendaria.
  • Suhiltzaileen arduraduna.
  • Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren Larrialdietan Esku Hartzeko Zerbitzuko teknikaria.
  • KLP aplikatuko dela Segurtasun sailburuak adieraziko du formalki, salbu Barne Ministerioak uste badu interes nazionala nahasturik dagoela. Horrelakoetan, Barne Ministerioak adieraziko du KLP aplikatuko dela.

igo

Eragindako enpresak eta zonak Euskal Autonomia Erkidegoan

EAEko eragindako enpresa- eta zonei buruzko mapa (GeoEuskadi)

osasuna eta segurtasuna > arrisku mapak > arrisku kimikoa

Eragindako enpresak eta zonak Araban

Amurrio

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

Iruña Oka / Iruña de Oca

23/2006 EBAZPENA, urriaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena,Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitara dadila xedatzen da (EHAA 239. zk., 2006-12-18)

Lantarón (udalerri honetako enpresek ihes toxiko iragartzeko aleta-sirenak dituzte)

18/2014 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen dueña (EHAA 133. zk., 2014-07-15)

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

Laudio / Llodio

Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak, 2019ko abenduaren bileran, eguneratzeari aldeko txostena eman du.

23/2006 EBAZPENA, urriaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitara dadila xedatzen da (EHAA 239. zk., 2006-12-18)

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

Rivabellosa (Erribera Beitia / Ribera Baja)

24/2011 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena; honen bitartez xedatzen da Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bat argitaratzea (EHAA 108. zk., 2011-06-08)

eragindako enpresak eta zonak EAEn atalera igo

Eragindako enpresak eta zonak Bizkaian

Amorebieta
  •  BEFESA ZINC ÓXIDO, S.A.U. (prestaketa-fasean)

  •  HÜTTENES- A. ILARDUYA, S.L. (prestaketa-fasean)

Ajangiz

Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak, 2019ko abenduaren bileran, eguneratzeari aldeko txostena eman du.

3/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitara dadila xedatzen da (EHAA 28. zk., 2011-02-10)

Barakaldo

3/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitara dadila xedatzen da (EHAA 28. zk., 2011-02-10)

Berango

45/2018 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzea xedatzen duena (EHAA 36. zk., 2018-02-20).

Galdakao

8/2015 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gobernu Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen dueña (EHAA 28. zk., 2015-02-11)

Loiu

3/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitara dadila xedatzen da (EHAA 28. zk., 2011-02-10)

Muskiz (udalerri honetako enpresek ihes toxiko iragartzeko aleta-sirenak dituzte)

Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak, 2019ko abenduaren bileran, eguneratzeari aldeko txostena eman du.

9/2014 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen dueña (EHAA 36. zk., 2014-02-21)

Santurtzi (udalerri honetako enpresek ihes toxiko iragartzeko aleta-sirenak dituzte) eta Zierbena

Industrialdea

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

46/2019 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat, onartzen dituena, batetik, Zierbanako (Bizkaia) DBA Bilbao Port enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana, eta bestetik, Santurtzi, Zierbana eta Bilboko Portu Autonomoko (Bizkaia) zonako industrialdearen Kanpoko Larrialdi Planaren eguneraketa (EHAA 119. zk, 2019-06-25)

Santurtzi

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

Zierbena

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

9/2016 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen dueña (EHAA 43. zk., 2016-03-03)

46/2019 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat, onartzen dituena, batetik, Zierbanako (Bizkaia) DBA Bilbao Port enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana, eta bestetik, Santurtzi, Zierbana eta Bilboko Portu Autonomoko (Bizkaia) zonako industrialdearen Kanpoko Larrialdi Planaren eguneraketa (EHAA 119. zk, 2019-06-25)

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

Berrikuspean.

9/2013 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena (EHAA 86. zk., 2013-05-07)

Sondika
  •  BEFESA ZINC ÓXIDO, S.A.U. (prestaketa-fasean)

eragindako enpresak eta zonak EAEn atalera igo

Eragindako enpresak eta zonak Gipuzkoan

Gabiria

36/2012 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Honen bidez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki hau argitaratzea xedatzen da (EHAA 157. zk., 2012-08-13)

Hernani (udalerri honetako enpresek ihes toxiko iragartzeko aleta-sirenak dituzte)

Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak, 2019ko abenduaren bileran, eguneratzeari aldeko txostena eman du.

14/2005 EBAZPENA, irailaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitara dadila xedatzen da (EHAA 189. zk., 2005-10-04)

Berrikuspean.

14/2005 EBAZPENA, irailaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitara dadila xedatzen da (EHAA 189. zk., 2005-10-04)

Usurbil

23/2006 EBAZPENA, urriaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitara dadila xedatzen da (EHAA 239. zk., 2006-12-08)

eragindako enpresak eta zonak EAEn atalera igo

igo

Zer egin behar dugu istripu kimikoa badago?

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza segurtasun industriala lantzen ari da eta ahalik eta arrisku industrial gehienak saihesten saiatzen ari da. Europako araudiaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren zeregina da eragin diezazkieten arriskuaz herritarrei jakinaraztea. Ezbeharra gertatuz gero, eragindako pertsonek zer egin baldin badakite, egon daitezkeen ondorio negatiboak nahikoa gutxituko dira. Atal honez bitartez, jarduteko arauak herritarrei hurbiltzea nahi da, larrialdi kimikoa gertatuz gero.

Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak atalerako lotura

igo

Arrisku kimikoari buruzko kanpainetako historikoa

Une honetara, Euskal Autonomia Erkidegoan bost arrisku kimikoari buruzko herritarrei jakinarazteko programa egin dira, 1997, 2000, 2006, 2008 eta 2012 urteetan, Kanpoko Larrialdi Planetako eduki orokorra, industria-sektorearen jarduerek dakartzaten arriskuak eta istripu-kasuan bete beharreko jarraibideak adierazteko. Horretaz gainera, abisatzeko hots-seinaleen bidezko sistema (sirenak) duten udalerrietan komunikazio-programak egin dira sistema honen erabilera adierazteko eta autobabeserako neurriak azaltzeko.

IrudiaGarapena Kanpainak atalean aurki daiteke.

Arrisku kimikoari buruzko kanpainetako historikoa Araban

Amurrio
  • TUBACEX enpresa, Amurrion.
    • 2008ko kanpaina
Iruña Oka / Iruña de Oca
  • MAXAM enpresa (lehen UEE).
    • 2008ko kanpaina
Lantarón
  • DEKITRA enpresa (lehen ACIDEKA).
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
    • 2005eko kanpaina (sirenak)
    • 2006ko kanpaina
    • 2008ko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
    • 2015eko kanpaina (sirenak)
    • 2017ko kanpaina (sirenak)
  • GENERAL QUÍMICA enpresa.
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
    • 2005eko kanpaina (sirenak)
    • 2006ko kanpaina
    • 2008ko kanpaina
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
    • 2015eko kanpaina (sirenak)
    • 2017ko kanpaina (sirenak)
  • HEXION SPECIALTY CHEMICALS IBÉRICA enpresa (lehen MOMENTIVE SPECIALTY CHEMICALS IBÉRICA).
    • 2008ko kanpaina
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
    • 2015eko kanpaina (sirenak)
    • 2017ko kanpaina (sirenak)
Laudio / Llodio
  • GUARDIAN enpresa.
    • 2008ko kanpaina
  • TUBACEX enpresa, Laudion.
    • 2008ko kanpaina
Legutio
  • ICOA enpresa (desagertu da).
    • 1997ko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
    • 2008ko kanpaina
Rivabellosa ( Erribera Beitia / Ribera baja)
  • CLH Rivabellosa enpresa.
    • 2010eko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
Vitoria-Gasteiz
  • BAYER ESMALTES enpresa (desagertu da).
    • 1997ko kanpaina

kanpainetako historiko atalera igo

Arrisku kimikoari buruzko kanpainetako historikoa Bizkaian

Ajangiz
  • MAIER enpresa.
    • 2010eko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
Alonsotegi / Gueñes
  • ARKEMA enpresa (lehen ELF ATOCHEM).
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
    • 2008ko kanpaina
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
Amorebieta
  • ILARDUYA enpresa (lehen AUXILIAR INDUSTRIAL, gaur egun SEVESO arautegitik kanpo).
    • 2010eko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
Barakaldo
  • BEFESA enpresa (desagertu da).
    • 2008ko kanpaina
  • GASES OXINORTE enpresa (lehen OXINORTE OPERACIONES).
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
    • 2008ko kanpaina
  • SEFANITRO/FERTIBERIA enpresa (desagertu da).
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
Erandio
  • ATOTECH enpresa (gaur egun SEVESO arautegitik kanpo).
    • 2008ko kanpaina
  • DOW CHEMICAL IBÉRICA enpresa (gaur egun SEVESO arautegitik kanpo).
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
Ermua
  • TENNECO AUTOMOTIVE IBÉRICA enpresa.
    • 2010eko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
Galdakao
  • FORMICA enpresa (desagertu da).
    • 2008ko kanpaina
  • MAXAM OUTDOORS enpresa (lehen UEE).
    • 2008ko kanpaina
Loiu
  • ACEROS INOXIDABLES OLARRA enpresa.
    • 2010eko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
Muskiz
  • CLH, Muskiz enpresa (desagertu da).
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
  • PETRÓLEOS DEL NORTE, PETRONOR enpresa.
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
    • 2005eko kanpaina (sirenak)
    • 2006ko kanpaina
    • 2008ko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
    • 2015eko kanpaina (sirenak)
    • 2017ko kanpaina (sirenak)
Santurtzi
  • Autoridad Portuaria de Bilbao, PUERTO DE BILBAO enpresa.
    • 2010eko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
    • 2015eko kanpaina (sirenak)
    • 2017ko kanpaina (sirenak)
  • CLH, EL CALERO enpresa.
    • 2008ko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
    • 2015eko kanpaina (sirenak)
    • 2017ko kanpaina (sirenak)
  • REPSOL enpresa.
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
    • 2008ko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
    • 2015eko kanpaina (sirenak)
    • 2017ko kanoaina (sirenak)
Sondika
  • ASUA PRODUCTS enpresa.
    • 2010eko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
Zalla
  • Papelera de Aranguren, PASTGUREN enpresa (gaur egun SEVESO arautegitik kanpo).
    • 1997ko kanpaina
    • 2000ko kanpaina
Zierbena
  • ACIDEKA enpresa.
    • 2010eko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
  • BAHÍA BIZKAIA GAS (BBG) enpresa.
    • 2008ko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
  • BEFESA VALORIZACIÓN DE AZUFRE enpresa.
    • 2012ko kanpaina
  • ESERGUI enpresa.
    • 2010eko kanpaina
    • 2012ko kanpaina
  • TERMINALES PORTUARIAS (TEPSA) enpresa.
    • 2008ko kanpaina
    • 2012ko kanpaina

kanpainetako historiko atalera igo

Arrisku kimikoari buruzko kanpainetako historikoa Gipuzkoan

Donostia
  • FÁBRICA DE GAS enpresa (desagertu da).
    • 1997ko kanpaina
Gabiria
  • BALSA DE ESTÉRILES DE MINA TROYA enpresa.
    • 2012ko kanpaina
Hernani
  • ELECTROQUÍMICA DE HERNANI (EHER) enpresa.
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
    • 2008ko kanpaina
    • 2006ko kanpaina (sirenak)
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
    • 2015eko kanpaina (sirenak)
    • 2017ko kanpaina (sirenak)
  • HEXION enpresa (desagertu da).
    • 2008ko kanpaina
  • KEM ONE enpresa (lehen ARKEMA QUÍMICA y ELF ATOCHEM).
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
    • 2008ko kanpaina
    • 2006ko kanpaina (sirenak)
    • 2013ko kanpaina (sirenak)
    • 2014ko kanpaina (sirenak)
    • 2015eko kanpaina (sirenak)
    • 2017ko kanpaina (sirenak)
Usurbil
  • IGEPAK enpresa.
    • 2008ko kanpaina

kanpainetako historiko atalera igo

igo

Azken aldaketako data: