Segurtasun Saila

Euskadiko Autonomia Erkidegoko arrisku erradiologikoari aurre egiteko larrialdi-plan berezia

Plan honek Euskadiko Autonomia Erkidegoan gerta daitezkeen larrialdiei aurre egitea du helburu, material erradioaktiboen presentziak pertsonak, ondasunak edo ingurumena arriskuan jar ditzakeenean, zati batean nahiz guztiz.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko arrisku erradiologikoari aurre egiteko larrialdi-plan berezia (PDF, 1 MB) (2014/06/24ko Gobernu Kontseiluak onetsi du)

Desgaitasuna duten pertsonak

2021eko martxoan, Plana aldatu zen desgaitasunen bat duten pertsonentzako eta larrialdien aurrean egoera bereziki ahulean dauden beste kolektibo batzuentzako arreta hobetzeko, babes zibileko plangintzaren oinarrizko gidalerroen eta babes zibileko estatu-planen aldaketari bat etorriz.

EAEko Arrisku Erradiologikorako Larrialdi Plan Bereziaren Aldaketak (PDF, 678 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 22ko 8/2021 Ebazpenaren bidez aldatua. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat larrialdi-plan berezien aldaketak baimentzeko akordioa argitaratzea xedatzen da.

Azken aldaketako data: