Segurtasun Saila

Babes Zibileko Boluntariotzako izapideak

BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOEN ERAKUNDEEN ERREGISTROA

Aplikazioa ez dago erabilgarri aldi baterako, mantentze-lanak direla eta.

Informazio gehiago:  sosdeiak@euskadi.eus 

Babes Zibileko Boluntarioen Udal Taldeen eta Elkarteen Zerbitzu-karta

Babes Zibileko Boluntarioen Udal Taldeek eta Elkarteek Zerbitzuen karta egingo dute (indarrean dauden taktika operatiboetarako egokia). Karta hori dagozkion udal ordezkariak ontzat emango du eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara posta elektronikoz bidaliko da.

Zerbitzu-karta (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da) betetzeko PDFa

Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren Taktika operatiboen 5. aldaketari egokitua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2020ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez onartuak (EHAA 253 zenbakia, 2019/12/18).

Helbide honetara bidali: sosdeiak@euskadi.eus

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibileko Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroa

Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroak babes zibilari buruko boluntario-elkarteen eta boluntarioen erregistratzea helburu du.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan larrialdiei aurre egiteko eta babes zibileko gaietan partehartze-, sustapen-, prestakuntza- eta jarduera-bideetara iristeko, beharrezko baldintza da erregistroan inskribatzea.

Erregistroan inskribatzeko eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak.

Eskabidea bide telematikoz aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Prozeduran sartu (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Babes Zibileko tokiko boluntarioen akreditazioa

Babes zibileko boluntarioen toki-erakunde batean askatasunez eta borondatez sartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira: adin nagusikoa izan, erakundeak ezartzen dituen baldintza edo proba ez diskriminatzaileak bete, eta babes zibileko boluntarioen akreditazioa edo txartela izan.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Euskadiko Babes Zibileko Boluntarioen toki-erakundeei emango dizkie erakunde horietako kideen identifikazio-agiri pertsonalak.

Agiria doan emango da, dagokion toki-erakundeak aurretik eskatu eta gero.

Agiria pertsonala eta besteren ezina da, eta, galdu edo hondatuz gero, edo datuak aldatuz gero, berritu egin behar da.

Boluntario batek bere erakundean baja ematen badu, hari itzuliko dio akreditazioa, eta erakundeak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara bidaliko du.

Prozeduran sartu (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Prebentzio-baliabide operatiboa (AAB) duten ekitaldien jakinarazpena

Herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko 24/2010 dekretuaren arabera, babes zibileko boluntarioen toki-erakundeek, besteak beste, prebentzio-baliabide operatiboetan (AAB) parte hartzen dute. Baliabide horiek jakinazi behar dira Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrori.

 AAB duten ekitaldien jakinarazpenak (XLSX, 56 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Helbide honetara bidali: drp@seg.euskadi.eus

igo

112 SOS-Deiak identifikazio-eskumuturren eskaera

Segurtasun Sailak babes zibileko boluntariotzari identifikazio-eskumuturrak eskaintzen dizkio, galduz gero haurrak errazago aurkitzeko, hartu ohi duten egintza eta ekitaldietan zabaltzeko.

Eskaera helbide honetara bidali: sosdeiak@euskadi.eus

igo

 

 

Azken aldaketako data: