Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak
Helburua
Sari horien helburua da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak, eta bertako langileak, jendaurrean aintzatestea eta saritzea, hala merezi dutenean, baita Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren helburuei laguntzen dieten bestelako pertsona eta erakundeak jendaurrean aintzatestea eta saritzea ere.
Sari-motak
Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren bereizgarri gorriko edo berdeko domina
Larrialdien eta babes zibilaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan zein kanpoan egindako jarduketengatik edo jarduerengatik modu indibidualean nabarmentzen diren pertsona fisikoak.
Larrialdietako eta babes zibileko plaka-diploma
Larrialdien eta babes zibilaren arloan beren jarduketa edo jardueragatik nabarmentzen diren pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak.
Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen lana aintzatesteko diploma
- Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako boluntarioak aintzatesteko bereizgarri zuriko diploma (zerbitzuan 10 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate) edo bereizgarri gorriko diploma (zerbitzuan 25 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate).
- Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeei eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileak aintzatesteko bereizgarri gorriko diploma (zerbitzuan 25 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate).
Arautegia
- 253/2017 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzkoa.
Araudiaren garapena Arautegia atalean aurki daiteke
2026. urtea

- EBAZPENA 2025eko abenduaren 22koa Araubide Juridikoaren Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena zeinaren bidez argitaratzen baita larrialdien eta babes zibilaren arloko merezimenduagatiko bereizgarri berde eta gorridun domina eman zaien pertsonen zerrenda. (EHAA 5. zk., 2026/01/09)
- AGINDUA, Segurtasuneko Sailburuarena, Euskadiko babes zibileko boluntarioen lana aintzatesteko diplomak ematen dituen urtarrilaren 29ko aginduaren akatsak zuzentzen dituena.
| Urtea | 2026 |
|
Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren bereizgarri gorriko domina |
|
| Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren bereizgarri berdeko domina |
|
| Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen lana aintzatesteko bereizgarri zuriko diploma (10 urte) |
EUSKAL ESPELEOLAGUNTZA / ESPELEOSOCORRO VASCO
MUNGIAKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE MUNGIA
ALONSOTEGIKO BABES ZIBILA (A.D.E.A) / PROTECCIÓN CIVIL DE ALONSOTEGI (A.D.E.A)
AMURRIOKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE AMURRIO
BARAKALDOKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE BARAKALDO
ERANDIOKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE ERANDIO
KARRANTZAKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE CARRANZA
LAUDIKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN DE LLODIO
MUSKIZKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE MUSKIZ
SESTAOKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE SESTAO
|
| Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen lana aintzatesteko bereizgarri gorriko diploma (25 urte) |
EUSKAL ESPELEOLAGUNTZA / ESPELEOSOCORRO VASCO
EUSKADIKO LAGUNTZA TXAKURREN TALDEA / GRUPO DEL PERRO DE SALVAMENTO DE EUSKADI
BASAURIKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE BASAURI
ERRENTERIAKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE RENTERIA
ZARAUZKO BABES ZIBILA / PROTECCIÓN CIVIL DE ZARAUTZ
|