Segurtasun Saila

Mendian

Mendiaz modu seguruan gozatzea posible da honako gomendio hauek betetzen badituzu:

  • Mendi-klub batean federatzeak zure segurtasuna hobetzen laguntzen du.
  • Irten aurretik, kontsultatu Euskalmeten iragarpen meteorologikoak, planifikatu aurreikusitako ibilbidea eta beste ibilbide alternatibo batzuk.
  • Erabili mendiko material egokia, eta egoera onean eduki. Horren araberakoa da zure segurtasuna.
  • Saiatu beti beste pertsona batekin ateratzen. Jakinarazi beti konfiantzazko norbaiti zure bidea eta noiz itzuliko zaren.
  • Gehiegizko konfiantza, zure gaitasuna eta esperientzia gehiegi baloratzea akats bat egiteko lehen urratsa da.
  • Ez izan beharrezkoak ez diren arriskuak. Janari eta edari pixka bat, oinarrizko botikin bat, ordezko arropa, txilibitu bat, iparrorratz bat eta mapa bat daramazu beti.
  • Telefono mugikorra bizitza-asegurua da. Eraman ezazu beti zurekin eta ordezko bateria batekin.
  • Instalatu zure gailu mugikorrean 112 SOS Deiak aplikazioa eta aktibatu GPSa. Larrialdietan, geolokalizazioa emango digu.
  • Gogoratu garrantzitsuena ez dela gailurrera iristea, baizik eta egindako bideaz gozatzea eta berritasunik gabe itzultzea.

Larrialdietan lasaitu eta 112 telefonora deitu, larrialdietarako telefono bakarra.

Natura errespeta ezazu

Gogoratu mendia guztion ondarea dela. Horregatik, mendira bazoaz:

  • Ez bota zaborrik. Utzi baimendutako lekuetan.
  • Zaratak ere kutsatzen du. Errespetatu inguruko bakea eta isiltasuna.
  • Ez piztu surik, batez ere egun haizetsuetan.
  • Ez bota zigarrokinik, piztutako pospolorik edo barbakoa-txingarrik.
  • Jokabide arduragabeak kalte ekologiko larria eragin dezake.

Bideoak 

Natura-guneetako autobabesa (bideoa) (leiho berri batean irekitzen da)

Perretxikoen garaiko prebentzioa (bideoa) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

 

Azken aldaketako data: