Segurtasun Saila

Babes Zibileko Informazio eta Alerta Sarea

Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 16. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzan Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko eskumena duen sailak babes zibileko informazio- eta alerta-sare bat sortu eta koordinatzen du. Sare honen xedea da, batetik, larrialdi-egoerak prebenitzea, antzematea eta haien jarraipena egitea, eta, bestetik, babes zibileko agintariei, bereziki kalteberak diren zerbitzu publikoei eta herritarrei, pertsonen, ondasunen eta ondare kolektiboaren segurtasunerako mehatxuei buruzko prebentzio-informazioa ematea.

Hidro-ozeano-meteorologiko sarea

Sareak, batez ere meteorologiaren arloan, aukera ematen du gertatzen ari diren egoerak denbora errealean ezagutzeko eta, beraz, beharrezkoak diren prebentzio eta autobabes neurriak aurreratzeko.

140 estazio hidro-ozeano-meteorologiko baino gehiagok, beste administrazio batzuekin lankidetzan, meteorologia fenomeno kaltegarriak iragartzea eta horien jarraipena egitea ahalbidetzen duten parametro batzuei buruzko informazioa eskaintzen dute automatikoki eta etengabe. Besteak beste, lurreko estazio hidro-meteorologikoak, ur emaria neurtzeko estazioak, Kapilduiko radarra, ur sakonetako itsas buiak, disdrometro-sarea eta abar dira.


Estazioen datuak

Euskalmet -Euskal Meteorologia Agentzia, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari atxikita dagoelarik, informazio- eta alerta-sarean parte hartzen du.

Euskalmet webguneko denbora errealean datuei sarrera izan dezakezu, behaketa atalean:

https://www.euskalmet.euskadi.eus/behaketa/estazioen-datuak/ 


Abisuak, alertak y alarmak

Larrialdien arriskua prebenitzeko eta kudeatzeko funtsezko tresna da Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemaren meteorologia kaltegarriagatiko eta baso-suteen arriskuagatiko abisuen sistema (abisu horia, alerta laranja eta alarma gorria). Hainbat kanalen bidez, informazioa herritar guztiei eskaintzen zaie, eta harpidetzen den edonori, Larrialdi Erakunde eta Zerbitzuei eta komunikabideei bidaltzen zaie, fenomeno horiei aurre egiteko prebentzio-jarduerak egin ditzaten.

Kontsulta itzazu egunean indarrean dauden abisuak, alertak edo alarmak Euskalmeten webgunean, hasierako orriko abisuen atalean:

https://www.euskalmet.euskadi.eus/hasiera/


Abisuak nahieran

Zerbitzuan alta eman dezakezu webgune honetan bertan, Tramiteak eta zerbitzuak atalean:

https://www.euskadi.eus/web01-aplarri/eu/ac09aAvisosCartaWar/signup


Hots-abisuak (sirenak)

Era berean, Informazio eta Alerta Sarearen parte dira larrialdi handiei aurre egiteko abisu-sistemak, hala nola herritarrei hots-abisuak emateko sirena-sarea zenbait enpresa kimikotatik gertu, ihes toxiko bat gertatuz gero, eta presak, haustura bat gertatuz gero. Halaber, berriki ezarri dira herritarrei abisuak emateko sistemak, telefonia mugikorreko sareetan oinarrituta.

Hots-seinaleak aktibatzeko ariketak

Azken aldaketako data: