SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrorako bisita birtuala
COVID-19k eragindako pandemia-egoera dela eta, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentrora egindako bisitak bertan behera geratu dira beste abisu bat eman arte.
Hala ere, beti bisita gaitzakezu bideo honetan sartuta. Bisita gaitzazu!
112 SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa eta Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa
SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari larrialdiko deien arreta-zerbitzua dagokio, 112 telefono-zenbakiaren bidez. Horren gainean, edonolako zerbitzuei lan teknologiko eta logistikoak ematen dizkie edozein larrialdietan koordinatzeko.
Zure ikastetxe, elkarte, organismo edo erakundeak, publiko edo pribatuak, gure instalazioak bisitatu nahi baditu honako formularioa bete beharko du kontuan hartuta:
- Bisitak asteartero goizean egiten dira, jaiegunetan izan ezik, eta ordu bat ingurukoak dira.
- Eskaeran proposatu behar dira eguna eta txanda. Data horretan ezin bada egin, SOS-Deiak-ek beste data bat proposatuko du.
- Eskola-bisitetan, 10 urteko gutxieneko adina gomendatzen da. Talde bakoitzerako irakasleak beharko dira.
SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa
Ornilla Doktore Kalea, 1-A (Txurdinaga)
48004 Bilbao
Tel: 94.406.33.01
Metro Bilbao, L1 Santuxu
Metro Bilbao, L3 Txurdinaga
Parking Karmelo, Karmelo 14, 48004 Bilbao
Sarrera