Segurtasun Saila

Beste auto babeserako aholku batzuk

Bainua

Hondartzak, ibaiak eta urtegiak

Zuhur jokatu hondartza, urtegi eta ibaietan (bideoa)

Hondartza, ibai eta urtegietara joaten garenean askotan ausartegiak izan ohi gara bainatzerakoan. Aholku batzuk kontuan izanez gero zenbait arriskutatik ihes egitea badago.

  • Seinaleei eta sorosleen argibideei jarraitu.
  • Uretan poliki-poliki sartu.
  • Ez sartu erresaka dagoen lekuan, putzuak edo korronteak dauden lekuetan edo olatuak lehertzen diren inguruan.
  • Zurekin dauden pertsonengandik gertu egon beti.
  • Ito-pasadekin kontuz ibili, arriskutsuak izan daitezke eta.
  • Uretara ez buruz jauzi egin, ez eta altuera handiko lekuetatik ere.
  • Igerian egiten ez badakizu, ur-ertzean geratu, eta norbaitekin.
  • Koltxoneta edo flotagailua erabiltzen baduzu, ez aldendu ur-ertzetik.
  • Eguzkitik babesteko krema eman.
  • Norbait ondoezik edo arriskuan ikusten baduzu, alarma jo.

Bainu-eremuetan funtsezkoa da une oro adingabeei arreta eskaintzea. Horrela, balizko arrisku-egoerak saihestuko ditugu.

Marmoka- edo karabela portugaldar-ziztadarik egotekotan

  • Lasaitasuna mantendu eta uretatik irten.
  • Itsasoko urez garbitu. Ur geza, ozpina edo beste zenbait substantzia erabiltzeak azalean itsatsitako garroetatik toxina gehiagoren askatzea sor dezake.
  • Marmoka zatiak kentzerako orduan pintzak edo bestelako objekturen bat erabili kreditu-txartel bat adibidez. Eskuekin ukitzea sahiestu eta ez arraskatu edo igurtzi toallaz, arropaz edo eta hondarrez, pozoin gehiago aska bait daiteke.
  • Mina eta sumindura leuntzeko hotza jar daiteke (izotza erabiliz gero ez dadila zuzenean larruazalaren gainean jarri).
  • Laguntza medikoa bilatu.

Igerilekuak

Autobabesa igerilekuetan (bideoa)

  • Poliki-poliki sartu igerilekuan.
  • Ez jauzi egin buruz.
  • Igerilekuaren ertzean irrist egin daiteke, kontuz ibili!
  • Igerilekuko ura ez irentsi (produktu kimikoak ditu).
  • Ez begirik kendu haurrei.
  • Kasu egin sorosleen jarraibideei.
  • Eguzkitik babesteko krema eman.
  • Arazoren bat baduzu, sorosleen postura joan edo 112ra deitu.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira, larrialdietarako telefono bakarra

igo

Haurrak

Haurrek, ezjakintasunez, nahigabeak ematen dituzte. Ahaleginak egin behar dira pertsona nagusi edo arduradun batekin egon daitezen. Hala ere, berebiziko garrantzia izan dezake oinarrizko neurri batzuk hartzeak: nola babestu entxufeak, jostailuek segurtasun-araudia betetzen duten begiratu eta exijitu, ez utzi haurrei suarekin jolasten, edo sutegira hurbiltzen.

  • Ez utzi botilak, detergente edo sustantzi toxikoak umeek hartzeko moduan. Labana eta guraizeak ongi gorde.
  • Ez utzi balkoi eta leihoetara ateratzen; ezta espaloi ertzetan jolasten ere.
  • Ahal bada, ez dezatela jolastu ez sukaldean, ez komunean.
  • Erakutsazkiozu txiki-txikitatik bide segurtasun eta auto babesari buruzko oinarrizko arauak.
  • Ikas ditzatela ahalik eta lasterren izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia; eta irakatsi zenbaki hori erabiltzen inoiz larrialdiren batean suertatzen bada ere.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira, larrialdietarako telefono bakarra

igo

Nagusiak

Gizon-emakume adinduak seguru ibiltzeko zaindu eta arreta handiagoz ibili beharra daukate. Etxean zein kalean segurtasun neurriak hartu eta auto babeserako arauak bete behar dituzte. Horrek istripu gutxiago gertatzea eragingo luke, gehienetan oso erreza izaten baita arriskua aurreikustea.

  • Erne gasa eta suarekin. Sukaldean inon baino kontu handiagoz ibili beharra dago.
  • Jarri bainuontzian irrist ez egitekoak. Kontuz erorketa eta kolpeekin orokorrean.
  • Errespeta itzazu bide segurtasunari buruzko arauak. Gurutzatu beti zebrabidetik edo semaforoa dagoen tokietatik.
  • Botikak behar bezala erabili.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira, larrialdietarako telefono bakarra

igo

Etxean

Suteak etxean

Zenbait sutek etxeetan istripu larriak sortarazten dituzte. Istripu horiei aurre hartzea badago oso neurri sinple batzuk hartzen badira:

  • Galdarari aldiro begiratu
  • Ez bota hautsontzietako hondarrak zaborretara
  • Lehenago zigarro muturrak eta pospoloak guztiz itzalita dauden begiratu gabe
  • Gas-isuria dagoela antzematen bada ez piztu ez itzali argirik
  • Etxetik atera behar baduzu, ez utzi sekulan ezer piztuta, ez plantxarik, ez laberik, ez kafegailurik, ez bitrozeramikarik... nahiz eta denbora gutxirako izan.
  • Ez erre ohean.
  • Entxufeak ez gehiegi zamatu, dagokion baino argindar handiagoz eta ez egin behin-behineko kable-loturarik. Garbi mantendu ke-erauzgailua.
  • Suterik gertatuko balitz egiten ari zarena utzi, leiho eta ateak itxi, eta onik ateratzen saiatu. Ez erabili igogailurik, eta hormari itsatsita ibili.
  • Kerik badago, ibili makurtuta eta sudurra eta ahoa zapi batez estalita.
  • Suak inguratuta bazaude, ateetako zirrikituetan zapi bustiak jarri eta leihotik laguntza eskatu.

Ontziratutako gasaren segurtasun gomendioak

GLP hartzeko instalazioen segurtasun gomendioak (PDF, 226 KB) gaztelaniaz

(Iturria: Repsol)

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira, larrialdietarako telefono bakarra

igo

Jaiak

Gabonetako jai seguruak (bideoa)

Komunitate batentzat festak alaitasun eta olgetaren seinale dira. Udal bandoetako eta erakunde publikoen argibideak eta gomendioei jarraitzen badiegu guztiok hobeto pasa dezakegu. Markesina, balkoi, aldamio, etab.era igotzen ez bagara; su artifizialetako materiala adituek bakarrik erabiltzeko uzten badugu...; hauek dira festa ongi bukatzeko zenbait gomendio.

  • Gidatu behar baduzu ez edan alkoholik.
  • Su artifizialak badaude, gorde ezazu segurtasuneko distantzia.
  • Ez sartu poltsikoetan material piroteknikorik, eta ez jolastu horrelakoekin.
  • Lagundu eta erraztu polizia, udaltzain, ertzain, suhiltzaile eta abarren lana.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira, larrialdietarako telefono bakarra

igo

Jendetza handiak

Olentzero eta Errege desfileak (bideoa)

Kotiloi eta festa jendetsuak (bideoa)

  • Ahal baduzu, erabili garraio publikoa
  • Ibilgailu pribatuan bazoaz, ez utzi komunikazio-bideak ixten edo traba egiten duen tokian.
  • Irteerak eta ebakuazio ibilbideak non dauden aurkitu, beharrezko izango balitz erabiltzeko.
  • Taldean bazaude, jendearen artean sartu aurretik, erabaki bilketa-puntu bat, kideetako bat galtzeko kasuarentzat.
  • Umeekin bazoaz, eraman itzazu eskutik edo besotan. Badaezpada ere, identifika ezazu umea bere izena eta deitzeko telefono zenbaki batekin.
  • Halere norbait galtzen bada, eskatu bilatzeko laguntza larrialdietarako zerbitzuei.
  • Ura eta likidoak edan, batez ere denbora luzea pasa behar baduzu bertan.
  • Ez igo eskudeletara, hesietara edo elementu ezegonkorretara.
  • Segurtasun-zerbitzuek jarri dituzten segurtasun-kordoiak ez gainditu.
  • Kontuz alkohola edo drogaren eraginpean dagoenarekin, seguru asko ez du jakingo zer egiten ari den eta.
  • Liskarraldirik egonez gero, saia zaitez lekutik baztertzen eta eman informazioa segurtasun-kideei .
  • Ez eraman material piroteknikoa edo pertsonen segurtasunarentzat arriskutsua izan daitekeena.
  • Edozein larrialdiren aurrean, segurtasun zerbitzuen laguntza eskatu, ahal baduzu, eta larrialdietako 112 telefono bakarrari deitu.
  • Ebakuazioa beharrezkoa izango balitz, lasai egon eta azkar ibili baina korrika egin gabe, modu ordenatuan, segurtasun-zerbitzuak ematen ari izango diren instrukzioei jarraituz.
  • Pertsonen segurtasuna ikuskizuna baino garrantzitsuagoa dela beti pentsa ezazu.
  • Pertsonaren batek laguntza behar duela ikusten baduzu, hura laguntzen saia zaitez eta eremuan dauden larrialdi zerbitzuetara joan zaitez.
  • Lagundu minusbaliatuei.
  • Erraztu lana eta lagundu segurtasun eta larrialdietako zerbitzuei.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira, larrialdietarako telefono bakarra

igo

Lur irristatzeak gertatzeko arriskua

Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialaren "Lur irristatzeak gertatzeko arriskua. Zuk jakin beharreko" gida (PDF, 1 MB)

igo

Azken aldaketako data: