Segurtasun Saila

Arrisku Sismikorako Larrialdi Plana

Arrisku Sismikorako Larrialdi PlanaEuskal Autonomia Erkidegoa jarduera sismiko gutxiko eremutzat har daiteke. Arriskugarritasun Sismikoaren Espainiako Mapa 2003. urtean eguneratu zenean, Arrisku Sismikorako Babes Zibilaren Oinarrizko Jarraibidea aldatu behar izan zen Mapa berri horretara egokitzeko. Mapa eguneratuan Euskal Autonomia Erkidegoko Araba eta Gipuzkoa probintzietan agertzen dira arriskugarritasun sismikoko eremuak. Eta Plan berezi hau, Oinarrizko Jarraibide aldatua kontua hartuta egin da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Sismikorako Larrialdi Plana (PDF, 2.32 MB) (2007/10/07ko Gobernu Kontseiluak onetsi du)

Desgaitasuna duten pertsonak 

2021eko martxoan, Plana aldatu zen desgaitasunen bat duten pertsonentzako eta larrialdien aurrean egoera bereziki ahulean dauden beste kolektibo batzuentzako arreta hobetzeko, babes zibileko plangintzaren oinarrizko gidalerroen eta babes zibileko estatu-planen aldaketari bat etorriz.

EAEko Arrisku Sismikorako Larrialdi Planaren Aldaketak (PDF, 664 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 22ko 8/2021 Ebazpenaren bidez aldatua. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat larrialdi-plan berezien aldaketak baimentzeko akordioa argitaratzea xedatzen da.

Azken aldaketako data: