Segurtasun Saila

Autobabesa ikastetxeetan

Oso garrantzitsua da haurrek eta gazteek 112 telefonoa nola funtzionatzen den, nola erabili eta noiz deitu behar den ezagutzea.

Infografia: Nola funtzionatzen du 112 telefonak (PDF, 1021 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Era erreza umeei 112 zenbakia jakinarazteko (bideoa)

TXIKIDYA KLUBA DYAk 2015ean Bizkaiko ikastetxeetako ikasgeletan lehen sorospenak eramateko abian jarritako hezkuntza proiektua da. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzako Lehen Sorospenei buruzko prestakuntza-programa hau guztiz doakoa da.

Gaur egun, 15.000 ikaslek baino gehiagok egin dute dagoeneko ikastaroa. Zuen ikastetxeak parte hartu nahi badu eta plaza erreserbatu nahi badu, nahikoa da 944101010 telefonora deitzea edo info@txikidyakluba.com helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea.

Gainera, DYAk DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako prestakuntza espezifikoak ere eskaintzen ditu. Informazioa eskatzeko: formacion@dya.eus 

Informazio gehiago www.txikidyakluba.com webgunean.

TXIKIDYA kluba kanala

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza eta Hezkuntza Sailaren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuak elkarrekin prestakuntza-jardunaldiak antolatu dituzte, autobabesari buruz ikastetxeetan hitz egiteko.

Informazio gehiago Hezkuntza Sailaren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuaren web orrian

Euskal Auto-Babeserako Araua ikastetxeetan (gaztelaniaz)

Simulazioa Zarautzko institutoan (gaztelaniaz)