Segurtasun Saila

Kalitate-politika

SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu bat da, Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara atxikita dagoena. Zerbitzuaren etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin, Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat ezarri da, ISO 9001:2015 arau internazionalean oinarrituta dagoena eta haren kalitate-politika hau da:

Kalitate-politika

Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak (LAEMZ), pertsonekin daukan konpromisoaren adierazle gisa, gaituta dauden kanalen bidez larrialdi-abisuei erantzun integral bat eskaintzeko helburua dauka, herritarren zerbitzuari buruzko espektatibei eta beharrei modu osoenean eta onenean erantzun ahal izateko, alderdi hauei guztiei dagokienean:  zerbitzuak ematen duen laguntza-sistemaren azkartasuna, operatibitatea, unibertsaltasuna, irisgarritasuna eta tratu hurbila eta gizalegezkoa.

Herritarrek beren abisuen bitartez helarazten dizkiguten laguntza-eskaerak eta informazioak hasierako urratsak dira, gero larrialdian esku hartuko duten zerbitzuen koordinazio eta mobilizazio azkarra eta eraginkorra lortzeko. Horregatik, guretzat pertsonen prestakuntza, komunikazioa, informazioa eta koordinazioa gure jardueraren garapenerako ezinbesteko elementuak dira.

Konpromiso horri ondo erantzuteko, egunero ahalegin handia egiten dugu hauek lortzeko:

  • Gure Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzea eta horren ondorioz, haren jarduera arloetan egiten dugun lana ere bai.
  • Gure jarduerari aplikagarri zaizkion betekizunak betetzea, baita lege-betekizunak eta propiotzat hartu ditugun betekizunak ere.
  • Organizazioaren helburuak ezartzea, beharrezkoa denean berrikustea, zabaltzea eta betetzen direla bermatzea; horretarako Kalitate-politika hau erreferentzia-esparrutzat hartuta.

Azken aldaketako data: