Segurtasun Saila

Larrialdiei aurre egitearen arloko glosarioa

Irudia

 

Hiztegi labur honetan larrialdi-munduan erabiltzen diren zenbait hitz ematen dizugu.

A

Agente biologikoak (agentes biológicos)
Mikroorganismoak ?genetikoki eraldatuak barne?, zelula-hazkuntzak eta giza endoparasitoak, edozein infekzio, alergia edo toxikotasun sor dezaketenak.
Sailkapena:
Infekzio-arriskuaren arabera, agente biologikoak hiru taldetan banatzen dira:

  • 1. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasunik nekez sortuko diona.
  • 2. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasunen bat sor diezaiokeena, arriskutsua izan daitekeena langileentzat, kolektibitatera nekez zabalduko dena eta normalean profilaxi edo tratamendu eraginkorra duena.
  • 3. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasun larriren bat sor diezaiokeena, oso arriskutsua izan daitekeena langileentzat, kolektibitatera zabal daitekeena eta normalean profilaxi edo tratamendu eraginkorra duena.
  • 4. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasun larriren bat sor diezaiokeena, oso arriskutsua izan daitekeena langileentzat, kolektibitatera oso erraz zabal daitekeena eta normalean profilaxi edo tratamendu eraginkorrik ez duena.

Aginte-postu aurreratua (puesto de mando avanzado)
Istripua gertatu den tokitik gertu kokatzen den ekintza-egiturako organoa. Denbora guztian Ekintzak Koordinatzeko Zentruarekin harremanean egoten da. Hauexek dira partaideak: laguntzeko ekintzak zaindu, zuzendu eta koordinatzen dituzten ekintza-taldeetako buruak edo arduradunak

Aholkularitza Batzordea (consejo asesor)
EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko zuzendariari aholkuak emateko lantaldearen izena da. Planeko zuzendaritzan eta EAEko Larrialdietarako Batzordearen egiturako parte da.

Alarma (alarma)
Istripu bat gertatuko dela edo berehala gerta daitekeela ohartarazten duen eta babesteko neurriak hartzera eramaten duen ekintza edo mekanismoa.

Alerta (alerta)
Istripu bat gerta daitekeela edo pertsona, ondasun edo funtzioetan eraginak eduki ditzakeela ohartarazten duen ekintza. Prest egotera eta berriak jasotzera eramaten du.

Ariketa (ejercicio)
Jarrera jakin batzuk indartzeko jarduera.

Arloko ekintzen jardunbidea (programas de actuación sectorial)
Herri-babesaren arloan plangintza egiteko tresnak dira, herri-babeseko planak garatzen dituztenak. Herri-babeseko planetako bitartekoen ekarpen zehatzak edo ezaugarri partzialak osatu edo eraginkorrak egiten dituzte.

Arriskua (peligro)
Substantzia batek berez duen ahalmena edo egoera fisiko batek duen aukera pertsonei, ondasunei eta inguruneari kalteak egiteko.

Arriskua (riesgo)
Leku eta denbora jakin batean, gertaera batek gizarte-, ingurune- eta ekonomia- mailako kalteen balio jakin bat gainditzeko probabilitatea.

Arriskuak neurtzea (evaluación de riesgos)
Arrisku baten baldintza edo ezaugarri bat beste irizpide batzuekiko edo aurretik jarrita dauden estandarrekiko baloratzeko teknika.

Arrisku-mapa (mapa de riesgos)
Arriskuak aurkitzea, baloratzea eta aztertzea, baita aztergai diren arloek dituzten arriskuak ezagutzea ahalbidetzen duen informazioa lortzeko ikerketa, lurralde jakin bati ezartzen zaiona.

Arriskuaren azterketa (análisis del riesgo)
Arriskuak identifikatu, sailkatu, ebaluatu, murriztu eta kontrolatzeko teknika eskuragarriak.

Arriskuaren iragarpena (identificación del riesgo)
Nahi ez diren gertaerak sortarazteko gai izan daitezkeen egoerak agerian uzteko prozedura koalitatiboen multzoa.

Arriskuen prebentzioa eta kontrola (prevención y control de riesgos)
Behar eta komeni diren neurriak aztertzea eta ezartzea da, arriskutsuak izan daitezkeen egoerak eta haietatik letozkeen kalteak zaintzeko, saihesteko edo murrizteko. Prebentzio-neurri horiek finkatu behar dira gorabehera, larrialdia, istripua gertatu aurretik, edo neurriak aztertu ondoren ikasitakoaz baliatuta.

Arriskuguneak (foco de riesgo)
Inguruko elementu edo jardueretan baino istripu-probaliate handiagoa duten elementu edo jarduerak, edo elementu edo jarduera horietan istripuaren ondorioak handiagoak direnean, istripua beste elementu edo jarduera batzuetan gertatu izan balitz baino.

Ataza (operatividad)
Larrialdien fase edo egoeraren arabera larrialdien antolaketan parte hartzen duten pertsonen talde bakoitzak egin behar dituen ekintzen multzoa.

Autobabesa (autoprotección)
Jarduera publiko zein pribatuetako titularrek hartutako ekintza-eta neurri-sistema -beren baliabideekin eta bitartekoekin, eta beren eskumenaren baitan-, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko; larrialdiei erantzun egokia emateko eta jarduera horiek babes zibilaren euskal sisteman integratzen direla bermatzeko.

Autobabes plana (plan de autoprotección)
Jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitza baten marko organikoa eta funtzionala, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eta larrialdietan erantzun egokia emateko, jarduerako titularraren mendeko esparruan, jarduera horiek babes zibilaren euskal sistemarekin integratzen direla bermatuz.

igo

B

Baliabideak (medios)
Larrialdiak direnean ekintza-taldeek herri-babeseko zereginak betetzeko dituzten giza eta materiazko elementu guztiak, nagusiki mugikorrak direnak.

Barruko babesa (confinamiento)
Istripu baten ostean, jendea barruko gune babestu eta kanpotik isolatu batean geratzea.

Berezko arrisku handia (riesgo intrínseco alto)
? 3200 Mcal/m² edo 13.600 MJ/m²-ko su-karga neurtua eta zuzendua duten industria-eta biltegiratze-jarduerak, Industriako Suteen Kontrako Segurtasun Arautegiari jarraiki.

Birgaitzea (rehabilitación)
Normaltasunera itzultzea eta jarduerari berrekitea da.

Bitartekoa (recurso)
Nagusiki estatikoa den elementu naturala edo artifiziala. Horiek edukita, larrialdietan lanak egin daitezke edo egiteko modua hobetu.

igo

C

Ez dago sarrerarik

igo

D

Domino-efektua (efecto dominó)
Arrisku-eragile batetik beste bat sortzea, eragina duelako -arriskuan dauden kanpoko elementuetan ez ezik- establezimendu bereko edo aldameneko edukiontzietan, hodietan, ekipoetan edo instalazioetan, eta horietatik beste arrisku batzuk sortzea.

igo

E

EAEko Herri Babeseko Batzordea (comisión de protección civil de Euskadi)
Larrialdien Kuideaketari buruzko Legeko 8. atalean aurrikusitako erakundearteko organoa. Bere eginkizunen artean du, besteak beste, berri ematea edo, beharrezkoa denean, administrazioak egindako herri-babeseko planak homologatzea.

EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana (plan territorial de protección civil de Euskadi)
Euskal Autonomia Erkidegoko udal- eta foru-planak biltzen dituen lurralde-plana. Egiten diren plan bereziak lurralde-planaren barruan sartzen dira.

Ebakuazioa (evacuación)
Larrialdi batek eragin dien pertsonak modu planifikatuan eramatea behin-behineko leku seguru batera.

Ebakuazio-altuera (altura de evacuación)
Ebakuazioa hasten den mailaren eta kanpoko gune seguruaren arteko kota-diferentzia.

Edukiera administratiboa (aforo)
Edukierako muga administratiboa. Edukiera gehiegikeria: aipatutako muga administratiboaren gainditzea.

Edukiera (ocupación)
Eraikin, gune, establezimendu, areto, instalazio edo egoitza batean gehienez sar daitezkeen pertsonen kopurua, bertako jarduera edo erabileraren arabera. Edukiera kalkulatzeko, arautegiko edukiera-dentsitateak hartzen dira kontuan. Nolanahi ere, kalkulatu dena baino edukiera handiagoa espero bada, horixe izango da erreferentzia-balioa. Era berean, kalkulatu dena baino edukiera txikiagoa eskatzen badu legeak, horixe izango da erreferentzia-balioa.

Ekintza-jardunbidea (procedimiento operativo)
Larrialdi-egoera batean operazioa aurrera ondo eramateko egin behar diren ekintza partzialen bide zehatza.

Ekintzak Koordinatzeko Zentrua - EKZ (centro de coordinación operativa - CECOP)
Operazio guztiak zuzendu eta koordinatzeko zentro edo gunea da. herri-babeseko zuzendaritza-organoei laguntzeko aginte-postua da., Informazioaren berri eman, informazioa koordinatu eta zentralizatzeko beharrezko gaitasuna eta ekipamendua izango ditu, larrialdia eragin duen egoera aztertu eta erabakitakoaren berri zabaltzeko. Era berean, zuzeneko harremanean mantendu beharko du planaren zuzendaria zuzendaritza edo kontroleko beste zentro edo gune batzuekin. Ekintzen bateragune guztiek ekintzen koordinazio bateraturako zentru gisa jarduteko aukera edukiko dute, hainbat administraziotako kideak bateratuta.

Ekintzako taktikak (táctica operativa)
Deia edo alarma benetako denboran identifikatu eta ebaluatzeko prozedumenduak zehazten ditu, eta baliabideak lanean jartzeko zein neurri eta zein irizpiderekin hartu behar diren ere zehazten du; azken hori, arazo motaren eta larrialdiaren fasearen arabera.

Ekintza-taldeak (grupos de acción)
Larrialdi bat gertatzen den tokian esku hartzen duten eta berariazko funtzioak dituzten jarduteko zerbitzu arrunt iraunkorren multzoa.

Erantzun-denbora (tiempo de respuesta)
Ekintza-taldeek alarma jasotzetik istripuaren tokira iritsi arte behar duten denboratartea.

Esku-hartzea (intervención)
Larrialdiaren aurrean erantzutea da, pertsonak eta ondasunak babesteko eta sorosteko.

Eskuhartze-eremua (zona de intervención)
Kaltetutako toki fisikoa. Bertan, istripuen ondorioek sortzen duten larritasuna arrazoia izaten da babesteko neurriak berehala ezartzeko.

Estatuko oinarrizko jarraibidea (directriz básica estatal)
Herri Babeseko Oinarrizko Arauan aurreikusiriko plan bereziak egiteko eta homologatzeko Estatuak finkatutako oinarriei, egiturari, antolaketari, jarduteko irizpideei eta koordinatzeko tresnei buruzko gutxieneko baldintzak dira.

Esteka (interfase)
Planen arteko lotura. Maila desberdinetako planek dituzten prozedura eta baliabide berdinen multzoa, baita zuzendaritza-egituren eta jarduteko egituren artean dauden jakinarazteko bideak eta irizpideak ere, hori guztia bi planek arautua eta zehaztua.

igo

F

Ez dago sarrerarik

igo

G

Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak (instalaciones de utilización confinada de organismos modificados genéticamente)
Organismo baten material genetikoa eraldatzeko jarduerak egiten dituen instalazioak ?edo eraldatu ondoren hazi, gorde, erabili, batetik bestera eraman edo suntsitu?, baldin eta jarduera horietan itxitura-neurriak hartzen badira, jendearekiko eta ingurunearekiko harremana murrizteko.
Sailkapena:
Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko jarduerak sailkatuko dira giza osasunarentzat eta ingurunearentzat duten arriskuaren arabera:

  • 1. motakoak. Batere ez edo hutsaren hurrengo arriskua duten jarduerak: itxituraren 1. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.
  • 2. motakoak. Arrisku txikiko jarduerak: itxituraren 2. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.
  • 3. motakoak. Arrisku ertaineko jarduerak: itxituraren 3. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.
  • 4. motakoak. Arrisku handiko jarduerak: itxituraren 4. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.

igo

H

Herri Babeseko Oinarrizko Araua (Norma Básica de Protección Civil NBPC)
Herri-babeseko planak egiteko eta homologatzeko jarraibide nagusiak. Apirilaren 24ko 407/1992 Errege Dekretuak onartu zituen jarraibideok.

Herri-babeseko plana (plan de protección civil)
Plan hauen bidez ezartzen da zein den jardungo duen organo eta funtzionamendu esparrua, eta zein bitarteko eta baliabide diren beharrezko arrisku larri, hondamendi edo hondamen publikoaren kasuetan pertsonak eta ondasunak babesteko. Halaber, esku hartu behar duten administrazio guztiak koordinatzeko egitura zehazten da.

Hondakina (residuo)
Apirilaren 21eko 10/1998 Legearen eranskineko kategoriaren batean dagoen substantzia edo objektua, jabeak utzia edo utzi asmo edo utzi behar duena. Dena dela, halakoak ageri dira Hondakinen Europako Katalogoan, Erkidegoko erakundeek onartuan.

Hondakin arriskutsuak (residuos peligrosos)
952/1997 Errege Dekretuan onartutako hondakin arriskutsuen zerrendan ageri direnak, bai eta haiek egon diren edukiontziak ere. Erkidegoko arautegiak arriskutsutzat jo dituenak, eta Gobernuak onar ditzakeenak Europako arautegiari jarraiki edo Espainiak parte hartzen duen nazioarteko hitzarmenei jarraiki.

Hondamendia (catástrofe)
Pertsonengan, ondasunetan edo ingurugiroan era askotako kalteak sor ditzakeen istripua, gizakien ekintza, naturaren indarrak edo inguruabar tekno-soziologikoak direla-eta sortutakoa.

Hondamen publikoa (calamidad pública)
Pertsonengan, ondasunetan, ingurugiroan eta azpiegituretan goren mailako kalteak sortzen dituen istripua, ekintza-taldeen jarduteko gaitasuna eta Estatuko interesa arriskuan jartzerainokoa.

Hotz-instalazioa (planta frigorífica)
Halako instalazioetan makina termikoak daude, ekoizpen edo egokitze jakin bat egiten zaien materiak hozteko. Halakoak dira hotz-biltegietako instalazio finkoak, izotz-fabrikak, airea girotzeko instalazio finkoak eta zentralizatuak, eta hainbat produktu izozteko edo hozteko instalazioak.

Hozgarria (refrigerante)
Beroa eroateko erabiltzen den fluidoa da. Hotz-sistema batean beroa beheko tenperaturetan eta presioan xurgatu, eta goragoko tenperatura eta presiora ematen du. Egoera diluituaren aldaketak gertatzen dira.
Sailkapena:
Hozgarriak hiru motakoak dira, segurtasun-mailaren arabera:

  1. Lehen motakoak: segurtasun handiko hozgarriak. Efektu fisiologikoak sor ditzakete, hau da, deskonposizio-gas toxikoak, sugarren aurrean. Beren usain gogorra abisu bat ba, kontzentrazio arriskutsuak iritsi aurretik.
  2. Bigarren motakoak: segurtasun ertaineko hozgarriak. Sortzen dituzten efektu fisiologikoak deskonposizio-gasak dira, toxikoak eta sukoiak edo korrosiboak.
  3. Hirugarren motakoak: segurtasun txikiko hozgarriak. Oso sukoiak dira.

igo

I

Instalazio erradiaktiboak (instalaciones radiactivas)
Halakoak dira:

  1. Erradiazio ionizatzailearen iturri bat duten instalazioak, edozein motakoak.
  2. Erradiazio ionizatzaileak sortzen dituzten aparatuak, 5 kilovoltetik gorako potentzial-diferentziarekin dabiltzanak.
  3. Material erradiaktiboak ekoitzi, erabili, egon, tratatu, manipulatu edo biltegiratzen diren lokalak, laborategiak, lantegiak eta instalazioak, garraiatu bitarteko biltegiratzeak izan ezik.

Lehen kategoriako instalazio erradioaktiboak:

  • Uranioa, torioa eta haien konposatuak ekoizteko lantegiak.
  • Uranio naturalezko elementu erregaiak ekoizteko lantegiak.
  • Iturri erradiaktiboak erabiltzen dituzten instalazioak, industria-irradiaziorako.
  • Substantzia erradiaktiboen inbentario oso handiak erabiltzen diren instalazio konplexuak, edo energia-emari handiko erradiazio-sortak sortzen dituztenak, era horretan instalazioak izan lezakeen eragin erradiologikoa handi samarra litzatekeelarik.

Bigarren kategoriako instalazio erradioaktiboak:

  • Instalazio batek erabiltzen edo biltegiratzen dituenean nuklido erradiaktiboak ?zientzia, medikuntza, nekazaritza, merkataritza edo industriarako erabil daitezkeenak?, eta beren aktibitate osoak mila aldiz edo gehiagotan gainditzen duelarik Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak IS-05 Jarraibidean finkatutako salbuespen-balioak.
  • Instalazio batek erabiltzen dituenean X izpien sorgailuak, 200 kilovoltetik gorako puntako tentsioarekin funtziona dezaketenak.
  • Partikulen azeleragailuak, eta neutroi-iturriak biltegiratzen diren instalazioak.

Instalazio nuklearrak (instalaciones nucleares)
Halakoak dira:

  1. Zentral nuklearrak: erreaktore nuklear baten bidez energia ekoizteko edozein instalazio finko.
  2. Erreaktore nuklearrak: erregai nuklearrak dauzkan edozein egitura, barruan fisio nuklear automantendu bat gerta daitekeenean, neutroi gehiago behar izan gabe.
  3. Substantzia nuklearrak sortzeko erregai nuklearrak erabiltzen dituzten lantegiak, eta substantzia nuklearrak tratatzen dituzten lantegiak, horien artean erregai nuklear irradiatuak tratatzeko edo birprozesatzeko instalazioak.
  4. Substantzia nuklearrak biltegiratzeko instalazioak, salbu eta substantzia horiek garraiatu bitartean biltegiratzen diren lekuak.
  5. Fusiozko edo fisiozko erreakzio nuklearrak erabiltzen dituzten gailuak edo instalazioak, energia sortzeko edo energia-iturri berriak ekoizteko edo garatzeko.

Istripua (accidente)
Pertsona, elementu edo funtzioen ohiko egoera aldarazten duen ustegabeko gertaera, ondorio kaltegarriak sortzen dituena.

Istripu larria (accidente grave)
1254/1999 Errege Dekretua eta hura aldatzen duen 948/2005 Errege Dekretuaren arabera, edozein gertaera ?adibidez ihes, isurketa, sute edo leherketa garrantzitsuak?, dekretu hori aplikatzen zaion edozein establezimenduren jarduera baten kontrolatu gabeko prozesu baten ondorio denean, arrisku larria sortzen dienean, berehala edo gerora, pertsonei, ondasunei eta ingurumenari, establezimenduaren barruan edo kanpoan, eta substantzia arriskutsu bat edo gehiago tartean daudenean.

igo

J

Jardueraren titularra (titular de la actividad)
Pertsona fisikoa edo juridikoa, jarduerak egiten diren zentroa, establezimendua, gunea, egoitza edo instalazioa ustiatzen duena edo haren jabe dena.

Jarduera ustiatzeko edo hasteko lizentzia edo baimena emateko eskumena duen organoa (órgano competente para el otorgamiento de licencia, permiso o autorización para la explotación o inicio de actividad)
Jarduera bakoitzari aplikatzen zaion legeriaren arabera, baimena eman behar dion administrazio publikoaren organoa.

igo

K

Kaltebera (vulnerable)
Arrisku zehatz batek kalte egin diezaiokeela agertzen duen pertsona, sistema edo elementu baten ezaugarria.

igo

L

Larrialdia (emergencia)
Istripu bat gertatu bitarteko egoera.

Larrialdiak koordinatzeko zentruak kudeatzeko bateragunea ? SOS Deiak (centros de coordinación de emergencias ? SOS Deiak)
Larrialdien Kudeaketari buruzko Legearen 24. atalean aurrikusitako administrazio- zerbitzua; Segurtasun Saileko zerbitzua da, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari atxikia. Organo honek alertak eta laguntzarako deiak jasotzen ditu, eta laguntza teknikoa ematen du larrialdian behar diren zerbitzuak koordinatzeko eta bateragarri egiteko. Zentro horietan kokatzen dira Ekintzak Koordinatzeko Zentrua eta ekintzen bateragune elkartua, autonomia erkidegoko herri babeseko planak aktibatzen baldin badira.

Larrialdi-aurrea (preemergencia)
Gerta daitekeen istripu edo hondamendi baten aurretik sortzen den den egoera.

Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea LABI (sistema de atención de emergencias)
EAEko herri-administrazioen esparruan, helburutzat edozein motatako larrialdiei erantzutea eta horiek kudeatzea duten plan, prozedura, mekanismo, tresna eta baliabide ororen multzoa. Horiek guztiak bateragarri izateak eta elkar osatzeak ezinbestez eskatzen du, xedapen honen bitartez, maila desberdinetako erakundeetan plangintzak egiteko oinarrizko jarraibideak ezartzea eta zehaztea. Arrazoi hori dela eta, EAEko Herri Babeseko Planak erakundeen artean dauden mailen plangintza egiteko jarraibideak finkatzen ditu.

Larrialdien Kudeaketari buruzko Legea LKL (ley de gestión de emergencias LGE)
1/1996 Legea, apirilaren 3koa, larrialdiak kudeatzekoa.

Larrialdietako jarduera-plana (plan de actuación en emergencias)
Autobabes planaren barruko plan horretan aurreikusten da nola erantzungo zaion larrialdi-mota bakoitzari, hartu beharreko babesak eta esku-hartzeak, prozedurak eta jardueren segida.

Lehergaia (explosivo)

  • Jotzeagatik, marruskatzeagatik, suteagatik edo beste arrazoi batzuengatik lehertzeko arriskua duen substantzia edo prestakina (R2 arriskua).
  • Jotzeagatik, marruskatzeagatik, suteagatik edo beste arrazoi batzuengatik lehertzeko arrisku handia duen substantzia edo prestakina (R3 arriskua).
  • 1. mailakotzat hartutako substantzia, prestakina edo objektua, 1957ko irailaren 30eko Merkantzia Arriskutsuak Nazioartean Errepidez Garraiatzeko Europako Akordioaren barruan (ADR, Nazio Batuak) eta haren aldaketetan. Hala txertatu zen 1994ko azaroaren 21eko Kontseiluaren 94/55/CE Zuzentaraura, Estatu kideen legeak hurbiltzeari buruzkoa, merkantzia arriskutsuak errepidez garraiatzearen inguruan.

Likido erregaia (líquido combustible)
Sugar-puntua 38° C-koa edo handiagoa duen likidoa da.

Likido sukoia (líquido inflamable)
Sugar-puntua 38° C-tik beherakoa duen likidoa da.

Lurralde-plana (plan territorial)
Lurralde-eremu zehatz batean ager daitezkeen larrialdi orokorrei aurre egiteko herri-babeseko plana. Autonomia Erkidegoan maila bakoitzeko erakundeetan egon daitezke lurralde-planak.

igo

M

Merkataritza-portuak (puertos comerciales)
Beren trafikoaren ezaugarriengatik baldintza teknikoak eta segurtasunezko eta administrazio-kontroleko baldintzak dituzte portuko merkataritza-jarduerak egiteko: hau da, edonolako merkantziak kargatzea, deskargatzea, ontziz aldatzea eta biltegiratzea, beren bolumenagatik eta aurkezpenagatik baliabide mekanikoak edo instalazio espezializatuak behar dituztelarik.

Mugiaraztea (movilización)
Istripu-egoera bati erantzuteko neurria da. Honen bidez, ezarritako seinale bat denean, egoera gertatu den tokira abiatzen da ekintza-egitura.

Mugiarazteko bide iraunkorrak (sistema permanente de movilización)
Larrialdiekin zerikusia duten organoei mezuak bidaltzeko bidea, mezua edozein garaitan bidalita ere jasoko dutela ziurtatzen duena.

igo

N

Ez dago sarrerarik

igo

Ñ

Ez dago sarrerarik

igo

O

Ez dago sarrerarik

igo

P

Plana abiaraztea (activación del plan)
Aginpidea duen agintariak dagokion larrialdi-plana, osoa edo zati bat, martxan jartzea.

Plan bereziak (planes especiales)
Berariazko arriskuentzat egindako eta arrisku horien izaeragatik teknika eta zientziazko metodologia berezia behar duten herri-babeseko planak. Estatuak (Estatuko plan bereziak eta oinarrizko planak) edo Autonomia Erkidegoak egin ditzake. Autonomia Erkidegoko plan bereziek lurralde-planarekin bateragarri eta osagarri izaten saiatu behar dute.

Plangintza (planificación)
Larrialdiei aurre egiteko jarduerak prestatzea da.

Plan-zuzendaria (director del plan)
Herri-babeseko arloko planean egingo diren ekintzak zuzentzen dituen organoa. EAEko herri-babeseko lurralde-planeko zuzendaria Segurtasun sailburua da.

Presa handia (gran presa)
Gutxienez baldintza hauetako bat betetzen duten urtegiak eta presak:

  1. 15 metrotik gorako altuera, zimenduaren behe-behetik goialdera arte.
  2. 10 eta 15 metro arteko altuera, ezaugarri hauetako bat baldin badute:
  • Goialdearen luzera 500 metrotik gorakoa.
  • 1.000.000 metro kubikotik gorako edukiera.
  • Segundo bakoitzean 2.000 metro kubikotik gora husteko ahalmena.
  • Zimenduan zailtasun bereziak edo ezohiko ezaugarriak dituztenak.

Sailkapena:
Arriskuaren arabera, presak izan daitezke:

  • A kategoriakoak: hautsi edo gaizki funtzionatuz gero eragin larria izan dezaketenak herriguneetan, funtsezko zerbitzuetan, gauzetan edo ingurumenean.
  • B kategoriakoak: hautsi edo gaizki funtzionatuz gero kalte handiak eragin ditzaketenak gauzetan, ingurumenean, edo etxe-kopuru txiki batean.
  • C kategoriakoak: hautsi edo gaizki funtzionatuz gero garrantzi ertaineko kalteak eragin ditzaketenak, eta oso inoizka bakarrik heriotzak.

igo

Q

Ez dago sarrerarik

igo

R

Ez dago sarrerarik

igo

S

Saioa (simulacro)
Larrialdi-plana, itxurak eginez eta aurretik programatutakoa burutuz, abiaraztea. Saioaren bidez, praktikan jartzen dira planean aurreikusitako ekintzak.

Suaren kontrako erresistentzia (resistencia al fuego)
Eraikuntzako elementu batek suaren eta kearen aurrean egonkortasun mekanikoari eta estankotasunari eustea da, gas sukoirik ez botatzea eta isolamendu termikoa mantentzea. Materialak baldintza horietan irauten duen minutuen arabera baloratzen da, eta RF siglak gehi denboraren kopurua idatzita adierazten da. UNE 23 093, UNE 23 801 eta UNE 23 802 arauei jarraituz erabakiko da.

Su-karga (carga de fuego)
Gune batean dauden material erregai guztiak erretzean askatzen diren energia kalorifikoen batura (eraikinaren edukiak eta eraikuntzako elementuak) (UNE-EN 1991-1-2:2004).

igo

T

Tanga (tanque)
0 eta 98 kPa (1 kg/cm²) arteko barne presio manometrikoa jasateko gai den edukiontzia.

igo

U

Udal eta foru jarduteko planak (planes de actuación forales y municipales)
Udal edo foruagintariek egindako protokoloak. Bertan jasotzen dira Herri-Babeseko Oinarrizko Arauan jasotako arrisku jakin batzuei aurregiteko jarduteko-prozedurak. Plan Berezietako jarraibideak beteta egiten dira.

Uholdea (inundación)
Normalean lehor dauden lursailak urperatzea, leku jakin batean ohikoa dena baino ur gehiago joan delako, nahiko bat-batean.

igo

V

Ez dago sarrerarik

igo

W

Ez dago sarrerarik

igo

X

Ez dago sarrerarik

igo

Y

Ez dago sarrerarik

igo

Z

Zentroa (centro)
Auto-babeserako Oinarrizko Arauaren eremuan, establezimendua, gunea, egoitza edo instalazioa: Jarduera bat egiten den eta titular baten kontrolpean dagoen zonalde oso bat.

Zuzendaritza Batzordea (comité de dirección)
EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko zuzendaritza-egiturako organoa da. Autonomia Erkidegoko eta Estatuko ordezkari banak osatzen dute. Autonomiaz gaindiko interesa dagoen kasuetan jarduten du, eta, horri esker, zuzendaritza eta koordinazio-funtzioak eskualda daitezke.

igo

Azken aldaketako data: 2013/01/24